Premiazkoa da erantzun sendo bat ematea Europak errefuxiatuei ematen dien egoera bidegabearen aurrean. Martxoaren 14an eta 15ean mobilizazioak Donostian, Gasteizen, Iruñean eta Bilbon.
Babes bila dauden pertsonek bizi duten errealitatea Grezian, Balkanetann, Turkian, Ceutan, Melillan, Libian edo Greziako "errefuxiatuen" esparruetan, premiaz eskatzen digu erantzun sendo bat ematea egoera bidegabe horren aurrean.
ESK sindikatuak bat egiten du martxoaren 14rako eta 15erako mobilizazio-deialdiarekin, eta gure afiliazioari eta gizarteari oro har, dei egiten diogu parte hartzera Europak errefuxiatuekiko duen jarrera salatzeko. Errefuxiatuek beren herrietan pairatzen duten miseriatik eta indarkeriatik ihesi doaz eta ez dute Europak ematen ari dien harrera merezi.
Mobilizazioak
- Martxoak 14
- Bilbo 18:00 Moyua plaza.
- Iruñea 18:00 Autobus geltokian.
- Donostia 18:00 h Boulevard.
- Martxoak 15
- Gasteiz 13:00 Artium.
Osakidetzak langile migratzaileak esplotatzen ditu berriro
Osakidetzak Europar Batasunetik kanpoko pertsonak lan-poltsetan sartzea eskatzen dugu, eta gainerako herritarren baldintza berberetan LEPetara sartu ahal izatea.
Irakurri
Bruselarako martxa: Heriotza gehiagorik ez migratzeagatik!
ESK sindikatuak, langileen eta gizarteko kolektibo behartsuenen interesak defendatzeko konpromisoa hartu du, Bruselarako Martxa babestu eta parte hartuko du.
Irakurri
Gehien behar dutenentzat neurriak eskatzen ditugu
Donostiako Udalari baliabide publikoak kudeatzea eskatzen diogu, lehentasuna emanez pertsona guztien beharrei, bereziki gehien behar dutenei.
Irakurri
Europa erruduna!
Premiazkoa da erantzun sendo bat ematea Europak errefuxiatuei ematen dien egoera bidegabearen aurrean. Martxoaren 14an eta 15ean mobilizazioak Donostian, Gasteizen,…
Irakurri
- 1