1976an bost langile hil zituzten lan eta gizarte eskubideak aldarrikatzeagatik, eta gaur egun, 44 urte geroago, zigorgabetasun osoz hiltzen jarraitzen gaituzte langileen odol jario etengabean.

 

Cartel 3 marzo 2020 Vitoria Gasteiz

 

Duela hilabete eskas bat, milaka lagunok kaleak bete genituen, bizitza, pentsio eta lan duinen aldeko greba orokor bat babesten, benetako aldaketa sozial baten alde.

Aldarrikapen horren bidez, gizarteko hainbat sektore eta gizarte eta herri-mugimenduaren zati handi bat identifikatuta sentitu ziren eta berezko gisa hartu zituzten, bere garapenean mugarik ez duen prozesu bat indartzeko baldintza berriak sortuz, helburu bakar batekin, gizarte bidezkoagoa eta solidarioagoa eraikitzea.

Baina, tamalez, denak ezin dira balorazio positiboak izan, urtearen hasieratik 14 pertsona hil dira lan-istripuan eta beste 2 desagertuta daude, 2017tik 180 dira Euskal Herrian bizia galdu duten langileak.

 

1976an eta 2020an ere bai

1976an bost langile hil zituzten lan eta gizarte eskubideak aldarrikatzeagatik, eta gaur egun, 44 urte geroago, zigorgabetasun osoz hiltzen jarraitzen gaituzte langileen odol jario etengabean.

Patronala eta bere irabaziak beste edozein eskubideren gainetik handitzeko irrika, kontratazioan eta lan-baldintzetan ematen den prekarietatea, duintasunez biziraun ahal izateko gutxienekoa ez duenaren beharretan oinarritutako ustiapenik basatiena, berehala aldatu beharra dagoen sistema zaharkitu baten nortasun-ezaugarriak dira.

Ezin dugu aitortu gabe utzi hiltzen gaituen sistema kapitalista eta heteropatriarkal honen aurkako borroka feminista, ezin dugu eta ez dugu nahi borroka sozial eta laboraletatik kanpo geratu.

Klase politikoak edo patronalak pentsatzen badute, azkenaldian entzun dugun bezala, bere pribilegioak mantentzen jarraitu ahal izango dutela sozialki bidegabeak diren eta desorekatuta dauden legeekin, hala nola lan-erreforma ezberdinekin edo pentsioen erreformekin, ilusio hori desegiten joan daitezke. Haien aurrean, herri harro bat dute, eskubide bakoitza defendatzeko eta kendutakoa birkonkistatzeko prest dagoela. Ez dugu atzerapauso bat ere emango, pertsona bakoitza bere lan-esparrutik: bere etxea, eskola, tailerra, empresa edo fabrika izango baita hemen eta orain ematen ari den aldaketa honen tresna.

Eta borroka garrantzitsua bada, memoria mantentzea ezinbestekoa da, ez dugu ahaztuko, ezta barkatuko, justizia eta erreparazioa aldarrikatzen jarraituko dugu.

 

Mobilizazioak

  • 18.30h  Omenaldia Monolitoan
  • 19.00h  Manifestazioa Martxoak 3 plazatik

 

Gora Langileon Borroka!
Herriak ez du barkatuko!

 

Arabako ikuskizun eta ekitaldietako langileen greba Andre Maria Zuriaren jaietan

Salatzen ari garen prekarietate-egoeraren erantzule egiten ditugu enpresak, eta baita Gasteizko Udala ere; izan ere, kontratuak enpresa horiei esleitzen dizkie, Irakurri

Grebak ez du krisia eragin eta EEE-k ez zuen Tubos Reunidos salbatuko

Tubos Reunidosek CNMVri bidalitako 2026ko lehen seihilekoko emaitzek egoera larria baieztatzen dute; baina, aldi berean, Zuzendaritzak aspalditik datorren krisiaren zama Irakurri

Azken uneko aurreakordioa Arabako Esku-hartze Sozialaren hitzarmenean

Zorionak eman nahi dizkiegu langile guztiei, iazko urte amaieratik akordio hau lortzeko etenik gabe borrokan aritu direlako. Akordio honek hobekuntza Irakurri

Tubos Reunidos: langileok gainditu dugu; Zuzendaritzak suspenditu egin du

Ikasturte honetan kaleratzeak geldiarazi, altzairutegia defendatu eta logistika kanporatzea eragotzi dugu. Merezitako udako atsedenaren ondoren, erne jarraituko dugu, Konkurtso Administrazioak Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51