Gasteizko Olarizuko suteak agerian uzten du hiri honetako bizitegi-larrialdia eta erakundeen pasibotasuna. Instituzioek arazoa minimizatzen edo premia larrian dauden pertsonak edo kolektiboak kriminalizatzen dituzte.
Argazkia: El Correo
2016ko azaroaren 14ko goizaldean, Rosa Reusen hil zen, piztutako kandelek eragindako sute baten ondorioz alokatuta zuen etxe batean. Elektrizitateko faktura ezin ordaindu eta bi hilabetez argindarrik gabe egon ostean, Rosa (81 urte) isilik hil zen. Nahiz eta Reuseko Gizarte Zerbitzuetako erabiltzaile izan 2013tik, Udalak ziurtatu zuen ez zekiela bere egoera oso zaurgarria zenik. Hori izan zen Katalunian Pobrezia Energetikoaren Aurkako Aliantza sortu zuen txinparta, Hipotekak Kaltetutakoen Plataformari (PAH) esker.
Olarizun gure "Rosa gasteiztarra" izateko zorian egon gara. Egurrezko mahai batek su hartzen zuen igande goizaldean, kandela baten ondorioz. Eraikin horretan argiztatzeko aukera bakarrenetakoa da Iberdrolak argirik gabe utzi baitzuen. Sutea itzaltzeko urik ere ez zegoen, udala arduratu baita han bizi diren familia guztiak urik gabe uzteaz: ez dago urik, ezta lorategietan ere. Suhiltzaileei esker gauza ez zen handitan izan, nahiz eta zorigaitz handiago bat urrun ez geratu. Hedabideetan berriro kriminalizatzen dira hor bizi diren pertsonak.
Bizitegi-larrialdia Gasteizen
Gasteizen bada bizitegi-larrialdi bat, administrazio publikoen aldetik erantzun egokirik aurkitzen ez duena, batez ere hiriko udalaren aldetik, baina ezta Arabako Foru Aldundiaren edo Eusko Jaurlaritzaren aldetik ere. Udal- eta diputazio-baliabideak, gizarte-zerbitzuen euskal sistemaren prestazio eta zerbitzuen zorroan aurreikusitakoak, ez dira nahikoak. Udal-aterpetxea, Aterpea edo gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonentzako tutoretzapeko etxebizitzak urriak dira eta erabat beteta daude.
Etxebizitza eskuratzeko oztopo horien guztien ondorioz, ehun pertsona baino gehiago, adingabeak barne, behartuta egon dira udalarenak diren etxebizitza hutsak okupatzera, Olarizun eta beste eremu batzuetan. Horietako asko kalean lo egunak pasatzetik zetozen.
Pasibotasuna eta kriminalizazioa
Olarizutik jasotzen ditugun albisteak ez dira justuak errealitatearekin, baina hori salatzea besterik ezin dugu egin. Hala ere, administrazioen erantzuna ezin da izan pasibotasuna, arazoa minimizatzea, edo premia larrian dauden pertsonak edo kolektiboak kriminalizatzea, ahal duten bitartekoen bidez sabai bat izateko duten eskubidea salatzen badute.
Ziur batzuek pentsatzen dutela: "Gabonak dira, ez da garairik horrelako gauzekin axola zaigunerako". Orduan galde diezaiekegu zerk molestatzen dien gehien: kalean hotzez hil daitezela? Ala ez dezatela Rosak bezala isilean egin?
Deretxo a Texto eta gizarte bazterketaren aurkako ekimena Gasteizen.
Etxebizitza eskubidea bermatu, negozioari ez!
Erroldarik gabe izaterik ez!
Desalojo ilegalen aurkako gida
Etxebizitzaren egoera larriagotu egin da Gasteizen, etxegabetze berrien iragarpenarenkin
- 1
- 2
- 3