Azaroaren 16an Gasteiz, Bilbo, Donostia, Iruñea eta Eibarren hainbat manifestazio egongo dira pentsioen sistema publikoaren alde eta gutxieezko 1.800€ pentsio duinen alde.
Euskal Herriko pentsionisten mugimendua bi urte inguru daramatza astelehenero mobilizatzen erabat izugarriak izan diren hainbat mobilizazioekin eta horiekin botere ekonomiko zein politikoek ezarritako zenbait neurri atzera botatzera ere lortu dute. Estatu mailan Euskal Herriko pentsionistak erreferentea dira eta gizarte justuago eta guztiontzako etorkizun duinaren aldeko borrokan eredu ere badira.
Testuinguru honetan, uda baino lehenago, ezinbestekoa ikusten zuten kaleetan presioa gehitzearen beharra eta haien aldarrikapenak esparru guztietara zabaltzea zehazki, mugimendu feminista, gazte eta ikasle mugimendua eta mugimendu sindikalari zabalduz.
ESK sindikatuak pentsionisten mugimenduari emandako erantzuna argia eta zuzena izan da: gure babes osoa dute programa mobilizatzaile bat bultzatzeko eta horretan ere ekimen hau ahalik eta zabal eta handien izan dezan gure ahalmen guztia jarriko dugu.
Mobilizazioak
Oso esangurutsuak izango diren bi mobilizazio mugarriak babesteko gonbidapena luzatu digute; azaroaren 16an izango diren mobilizazioak eta urtarrilean gauzatuko den Greba Orokorrarena.
Azaroaren 16an Gasteiz, Bilbo, Donostia, Iruñea eta Eibarren hainbat manifestazio egongo dira pentsioen sistema publikoaren alde eta gutxieezko 1.800€ pentsio duinen aldekoak hala nola 1.200€ko gutxienezko soldataren alde, generoko soldata arrakalaren kontra eta 2011 zein 2013 urteetako Zapatero eta Rajoyk egindako lan erreformak deuseztatzearen alde.
ESKn oso argi dugu pentsioen sistema publikoen etorkizuna, enpleguaren duintasunaren alde eta gizarte zerbitzu publiko duinen aldeko borrokak guztion beharra du beraz batu dezagun kale zein lantokietan.
Horregaitik datorren urriaren 16an, larunbatarekin, gure afiliazio guztia animatu nahi dugu mobilizazioetan parte hartzera.
- Eibar 12:00 h. Unzaga plaza
- Donostia 17.00 h. Bulebar
- Bilbo 17.30 h. Zabalburu
- Iruñea 17:30 h. Sarasate pasealekua
- Gasteiz 18:00 h. Bilbao plaza
LGSren baliokidea den gutxieneko pentsio baten aldeko HEL babesten dugu
1.080 euroko gutxieneko pentsioa Nafarroan orain!
Pentsio Sistema Publiko baten aldeko mobilizazioak babesten ditugu
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren itxialdia eta baraualdiarekin bat
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6