30. urteurren hau aprobetxatu nahi dugu duela hiru hamarkada Alardean parte hartzea erabaki zuten emakume guztien borroka aintzatesteko eta balioesteko.

« Emakumeak baztertzeko edozein moduren aurkako borroka gure erantzukizun sindikal eta feministaren parte da »
30 urte geroago, bereziki aitortu nahi ditugu lehen urratsak eman zituzten emakumeak, hori egitea erraza ez zenean eta erabaki horren ondorioak izugarriak zirenean. Eta urte hauetan zehar borroka honetan parte hartu, lagundu eta sostengatu duten pertsona guztiak ere aitortu nahi ditugu. Bereziki, gure esker ona Jaizkibel Konpainiari, bere ibilbideagatik eta urtez urte berdintasunezko Alardearen aldarrikapena bizirik mantentzeagatik.
Badakigu ez dela bide erraza izan. Erabaki, une zail, kontraesan, zalantza eta eztabaiden hogeita hamar urte izan dira. Prozesu horretan ez da beti erantzun errazik izan, ezta erabaki errazik ere. Horregatik, hain zuzen ere, borroka horren sendotasuna eta iraunkortasuna nabarmendu nahi ditugu, denboran irauteko eta aurrera egiten jarraitzeko duen gaitasuna, zailtasun guztiak gorabehera.

Borroka feminista
ESK-ren ustez, hau ez da soilik festa edo tradizio bati lotutako aldarrikapen bat. Gure ustez, borroka feminista da, diskriminazioaren aurkako borroka, eta emakumeek gizarteko gune guztietan berdintasunean parte hartzeko duten eskubidearen aldekoa.
Sindikatu feminista garen aldetik, argi dugu ez dugula espazio diskriminatzailerik nahi. Ezin dugu lantokietan berdintasuna defendatu eta bizitzako beste esparru batzuetan diskriminazioa onartu. Emakumeak baztertzeko edozein moduren aurkako borroka gure erantzukizun sindikal eta feministaren parte da.
Gora Borroka Feminista!
30 urte diskriminazioa hausten: berdintasunaren aldeko borroka feminista
Ez digu ematen! Emakumeen pobretzearen aurka
Sarrigurengo hilketa matxista salatzen dugu
Arrakalaren aurkako neurriak hartzeko garaia da
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- 10
- 11
- 12









