Altsasutar hauekin ez dela justiziarik egin agerian da eta horregatik gure afiliazioa eta hiritar orori larunbatean Altsasuko gurasoekin bat egitera animatzen ditugu.

 

 

Altsasuko Gurasoak deituta, larunbatean, urriak 26, Altsasutik abiatuko da 9:30tan Foruen enparantzatik “duintasun martxa” beste behin ere altsasuko gazteen egoera irmoki salatzeko.

Martxak arratsaldeko 14:00tan inguru Berriozarren sarrera egingo du eta Iruñean 16:30tan, Antoniutti  parkean, izango dugu hitzordua, hortik Justizia Jauregira abiatuz.

Hasieratik ESK sindikatuak gogor salatu du kasu hau eta aukera izan dugun bakoitzean gazte hauek libre egon behar direla esan dugu. Altsasutar hauekin ez dela justiziarik egin agerian da eta horregatik gure afiliazioa eta hiritar orori larunbatean Altsasuko gurasoekin bat egitera animatzen ditugu. Hau ez delako justizia, etxean nahi ditugulako, Altsasukoak aske!

#altsasukoakASKE

 

Tortura eta tratu txarren aitortza Nafarroan

ESK sindikatuak Nafarroan torturak eta tratu txarrak jasan dituzten pertsonei egindako aitortza ospatzen du. Irakurri

Etxera bidea gertu ↗ ↙

ESK, beste behin ere, Bilboko kaleetan izango da urtarrilaren 7an, larunbatean, euskal presoen giza eskubideak errespetatzeko eskatuz. Irakurri

Salbuespen espetxe-politikaren amaiera exijituko dugu berriro

ESK sindikatuak Euskal Herriko hiri eta herrietako kaleak “Elkarbizitzarako, bakerako, etxerako bidean” lelopean larunbat honetan beteko dituen mobilizazioekin bat egiten Irakurri

'Ibilian-ibilian' ekimenarekin bat egiten dugu

ESK sindikatuak bat egiten du Sare-k antolaturiko 'Izan Bidea' dinamikaren barruan irailaren 29an hasi eta urriaren 2an bukatuko den 'Ibilian-ibilian, Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5