Iazko udako hondamenaren ondoren, Martinez sailburuaren eta Osakidetzako zuzendariaren promesak iritsi ziren, Emergentziak-Osakidetzako ESIan aldaketak egitea lehentasun nagusi gisa ezartzeko, aldaketa horiek guztiak egingo zituen koordinatzaile bat izendatuz.

ESK-k bere hitzaz fidatu nahi izan du, baina Emergentziaken egoerak ez duela hobera egin, okerrera baizik salatu behar dugu.

Gaur egun, Zuzendaritza-taldeko kideak pertsona berdinak izaten jarraitzen dute, inolako proiekturik gabeko taldea, eta hobekuntzak ezartzeko inolako inplikaziorik gabekoa. Oraintxe bertan, Osakidetzako anbulantziak erabat zaharkituta geratu dira, hainbat matxura izan dituzte eta berritzeko kontratazio-pleguak argitaratzeke daude; izan ere, plegu hauek dagoeneko berrituta egon beharko lirateke. Guzti honen ondorioz, batzuetan, ez dugu erreserbako ibilgailurik izaten, eta arriskuan jartzen dugu herritarrei laguntzea, ez baitugu ibilgailurik prest arreta emateko. Hau ez da Osasun sailburua eta lehendakaria bera "harrotzeko" egoera.

Are gehiago, Bilboko biltegia eta ibilgailu-parkea klimatizatu gabe daudenez, tenperatura altu horiek eragina izan dezakete gero pazienteei emango zaien medikazioaren eraginkortasunean, haien osasuna eta segurtasuna arriskuan jarriz. Zerbitzuan dauden anbulantzietan, 40 gradu inguruko tenperatura erregistratu da, eta horrek arriskuan jarri ditu bai pazienteak baita langileak ere.

Era berean, hitzemandako aldaketak ez dira bete. Hala nola, Gipuzkoako zentro koordinatzailearen lokalizazioan (egun leku berean jarraitzen du), sistema informatikoan eta protokoloen eguneratzean. Gaur egun, denak berdin jarraitzen du: kontratazioetan, langileen lan-baldintzetan, profesionalen txanda-estalduretan... dena gainbeheran dago, eta oporrak, lizentzia- eta baimen-egunak ukatzera iritsi dira, kudeaketaz ezer ez dakien talde horren aurreikuspenik eta utzikeriarik ez dituelako beharrak bete.

Sailburuak agindutako Tolosako eta Elgoibarko anbulantzia medikalizatuak publiko egiteari dagokionez, oraingoz ez dago inolako erantzunik Osasun Sailaren aldetik.

ESK-k salatu nahi du Osakidetzak eta Osasun Sailak ez dutela ezer egin iaz egindako promesen ondorioz. Egoera gero eta katastrofikoagoa denez, agindu bezala neurri egokiak hartzeko eskatzen dugu, zerbitzuak aurrera egin eta eguneratu ahal izateko, behar duten pazienteei kalitatezko zerbitzua eman ahal izateko.

KEAO-k kautelazko neurriak hartzea erabaki du eta garraio sanitarioaren lizitazioa geldiarazi du

Euskadiko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoak (KEAO) kautelazko neurriak hartu eta lizitazioa geldiarazi du, aurkeztutako errekurtsoak (ESK-rena barne) ebatzi bitartean. Irakurri

ESI Araba: Elkartasuna publizitatea denean

“Osasun-lankidetzarekiko konpromisoaz” ahoa betetzen zaien bitartean, profesionalei GKEekin elkarlanean aritzeko aukera ukatzen diete. Irakurri

Nola zenbatzen da Osakidetzako prozesuetan lan egindako denbora?

  Prozesu desberdinetan egindako lan‑denbora zenbatzerakoan kontuan izan beharreko gaiak azaltzen dizkizuegu Irakurri

ESK-k Eusko Jaurlaritzaren Premiazko eta Premiazkoak ez diren Osasun Garraioaren pleguak errekurritu ditu

Premiazko eta Premiazkoak ez diren Osasun Garraioaren pleguak errekurritu ditugu, ia 1.400 milioi euroko balioa dutenak, araudia ez betetzeagatik. Gure Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93
  • 94
  • 95
  • 96
  • 97
  • 98
  • 99
  • 100
  • 101
  • 102
  • 103
  • 104
  • 105
  • 106
  • 107
  • 108
  • 109
  • 110
  • 111
  • 112
  • 113
  • 114
  • 115
  • 116
  • 117