“LMAT Familiako Medikuen eta  Pediatren azken urteko langile egoiliarrak lanean jarriko ditugu”-ren sortzaileek, betetze zaileko EPEaren bigarren emanaldiarekin datoz.


«  Lan-baldintzak,  eta ez ekonomia eta distantziak,  zaindu beharreko ezaugarriak dira plazak mantentzeko eta finkatzeko  »

 

Tira, badirudi oraingoan bai ezarriko dutela bi urteko egonaldia plaza lortu ondoren. Aurrekoan, hasieran, hiru urte aztertu ziren, eta, gero, ezer ez. Horren ondorioz, beste arlo batzuetako espezialistek, lanpostua esleitu ondoren, eszedentzian utzi zuten. Estaldura zaileko EPE bat, norberarena leialtzea eta beste autonomia-erkidego batzuetako medikuak erakartzea helburu izan zuena, aparteko estalduraren eredua kopiatuz, baina ahaztu egin zuena garrantzitsuena lan-baldintzak direla, jabetzan plaza bat izatea baino. Plaza horietan joan-etorriko denbora lan egindako denbora bezala zenbatuko omen zuen; horrek, azkenean, beste interpretazio bat izan zuen, eta ibilbide bakoitzeko gehienezko denbora 30 minutura murriztu zen.

 

Lan-baldintzak

Eta, agendekin zer? eta osasun-zentroetako absentziekin?... ez al dira plazen hautagarritasunari gehiago eragiten dioten baldintzak? Taldeek berek konpondu dute arratsaldeko plazen estaldura zaila, arratzaldeko txandak banatuz eta goizekoekin aldatuz, lana arindu nahian. Oraindik ez dago mugarik agendetan, LMAU barruko eta kanpoko zentroetara joan-etorriak, errefortzuko pertsonal medikoa: (historia kliniko informatikoaren informazioak mediku-paziente harremanaren ezagutza eta ekintza terapeutikoa ordezka ditzan); moduloak, "anpliagendak" eta azken urteko pertsonal egoiliarraren kontratazioa, “adabaki” gisa, ustekabeko absentziak estaltzeko, baina baita egiturazko absentziak estaltzeko ere.

 

Zer gertatzen da beste kategorietako beteze zaileko plazekin?

Eta beste estamentu batzuetan ez ote dira betetzeko zailak diren plazak kontsideratuko? Dagoeneko zaila da administrazio-arloetako langileak LMAn trebatzea, gero beste asistentzia-eremu batzuetara eta beste administrazio publikoetara alde egiteko lan-baldintzak hoberen bila. Eta gauza bera erizaintzarekin, eta familiaren eta komunitatearen BAEEan behar den estaldurarekin.

Eta egoiliarrez ari garela, ez al da betetzeko zaila ere beti azkenengo postuetan aukeratzen den FeKM espezialitatea, ia beti, bete gabeko plazak geratuko diren beldurrez?

Lan-baldintzak, eta ez ekonomia eta distantziak, zaindu beharreko ezaugarriak dira plazak mantentzeko eta finkatzeko, herri batzuek Osakidetzako lanpostu batzuetan hain absentzia ratio handiak edo iraunkortasun-ratio txikiak izateari utz diezaioten.

 

Lehenengo Betetze Zaileko EPEa Plaza Eskaintza Ez Esleituak
Familiako Medikuntza LMAT 130 60
Pediatria LMAT 21 11

 

 

Garapen Profesionalak soldata-arrakala sustatzen du

Garapen Profesionalaren eredua emakumeak kaltetzen ditu, soldata arrakala handituz eta zaintza lanak zigortuz. Irakurri

Betetze zaileko EPE berria ez da konponbidea

“LMAT Familiako Medikuen eta  Pediatren azken urteko langile egoiliarrak lanean jarriko ditugu”-ren sortzaileek, betetze zaileko EPEaren bigarren emanaldiarekin datoz. Irakurri

"Erantzunak", Lehen Arretarekiko harremana hondatu eta pribatizatzeko tresna.

Erantzunak, Lehen Arretako administrazio-arloen aplikazio informatiko berria, bere funtzioa inola ere betetzen ez duena eta, gainera, telefono bidezko arreta pribatizatzeko Irakurri

Lanbide garapeneko deialdia: atzera egiteak zuzentzeko salbuespenezko neurria

Erabaki honek deialdi honen berezitasunei soilik erantzuten die Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93
  • 94
  • 95
  • 96
  • 97
  • 98
  • 99
  • 100
  • 101
  • 102
  • 103
  • 104
  • 105
  • 106
  • 107
  • 108
  • 109
  • 110