Osasungintza Genozidiorik Gabe plataformatik salatu nahi dugu Osakidetzak, Biogipuzkoak eta Eusko Jaurlaritzak CARAMEL proiektuan parte hartu dutela, eta Israelgo hiru erakunderekin lankidetzan aritu direla: Ben-Gurion Unibertsitatea, Smart Nano Sense eta Clalit Health Services.

« Ez dugu onartzen gure bizilagunen osasunak eta haien datu eta lagin biologikoek lankidetza horiek normalizatzeko balio izatea »
Osasungintza Genozidiorik Gabe plataformatik salatu nahi dugu Osakidetzak, Biogipuzkoak eta Eusko Jaurlaritzak CARAMEL proiektuan parte hartu dutela, eta Israelgo hiru erakunderekin lankidetzan aritu direla: Ben-Gurion Unibertsitatea, Smart Nano Sense eta Clalit Health Services.
CARAMEL osasun kardiobaskularrari eta menopausiari buruzko ikerketa-proiektu bat da, 12 milioi euroko aurrekontua du eta Gipuzkoako emakumeek eta hilerokoek parte hartzen dute, osasunari, historia klinikoari eta lagin biologikoei buruzko datuak emanez.
Salatzen dugu Osakidetzaren, Biogipuzkoaren eta Eusko Jaurlaritzaren konplizitatea eta erantzukizuna, Israelgo erakundeekin lankidetzan aritzean, finantzatzean eta laguntzean, herri palestinarraren aurkako giza eskubideen urraketa larriek jarraitzen duten bitartean.
Ez dugu onartzen gure bizilagunen osasunak eta haien datu eta lagin biologikoek lankidetza horiek normalizatzeko balio izatea.

Exijitzen dugu
- CARAMEL proiektutik berehala irtetea eta giza eskubideen urraketetan inplikatutako erakundeekin lankidetza berriak etetea.
- Proiektuen, parte hartzen duten erakundeen, horietara bideratutako funts publikoen eta parte-hartzaileen datuen erabileraren eta xedearen gaineko erabateko gardentasuna.
- Emakumeen eta transen menopausiari eta osasun kardiobaskularrari buruzko ikerketa eta osasun-arreta espezifikoa.
- Irizpide etikoak eta giza eskubideenak erakunde publikoen kontratazioan eta lankidetzan.
- Osakidetzak, Biogipuzkoak eta Eusko Jaurlaritzak Israelgo erakundeekin lankidetzan aritzeari uztea, giza eskubideen urraketa horiek irauten duten bitartean.
Urriaren 7an gure salaketak eta aldarrikapenak aurkeztu ditugu eta kalera atera gara herritarrak informatzeko eta euskal osasun- eta ikerketa-erakundeek Israelgo erakundeekin duten lankidetza salatzeko.
Osasuna eta ikerketa ezin dira giza eskubideetatik kanpo egon.
Israelgo erakundeak osasun ikerketatik kanpo! Palestina askatu!
Osasungintza genozidiorik gabe









