ESK-k salatu eta gero, Gasteizko 3. Lan Arloko Epaitegiak Eusko Jaurlaritza zigortu du Ambulancias La Pau enpresak langileei ordaindu gabe utzitako soldatak ordain ditzan. Zenbatekoa milioi bat euro ingurukoa da.

« Osasun Sailari exijitzen diogu diru publikoa xahartzeari utz diezaiola eta kudeaketa zuzena bere gain har dezala »
Gasteizko lan-arloko 3 zenbakiko epaitegiak, ESK-ri arrazoia emanez, Eusko Jaurlaritza zigortu du Ambulancias La Pau enpresak langileei ordaintzen ez dizkien nominen erantzule zibil subsidiario gisa, 2024ko azaroan izan zen enoresaren irteeraren ondoren.
Horrela, Eusko Jaurlaritzak berriro hartzen ditu bere gain funsezkotzat jotzen duen garraio sanitarioa egiteko azpikontratatutako enpresek dituzten zorrak.
Egoera hori ez da berria: 2022an, EAEko Auzitegi Nagusiak, ESK-k salaketa jarri ondoren ere, Osasun Saila zigortu zuen erantzule zibil subsidiario gisa, eta Larrialdiak anbulantziak ordaindu ez zituen nominak ordaindu behar izan zituen, 2019ko abenduan anbulantzia-zerbitzua utzi baitzuen.
Milioi bat euro inguru
Eusko Jaurlaritzak milioi bat euro inguru ordaindu beharko die langileei.
ESK-k Osasun Sailari eskatzen dio zergadunen dirua xahutzeari uzteko eta herritarrentzat funtsezkoa den zerbitzu horren zuzeneko kudeaketa bere gain hartzeko.
KEAOn aurkeztu genuen errekurtsoan bertan, zuzeneko kudeaketa eraginkorragoa eta merkeagoa dela frogatzen zuen txosten ekonomiko bat erantsi genuen.
Eta ez hori bakarrik, Eskaera Eskubidea arautzen duen azaroaren 12ko 4/2001 Lege Organikoan oinarrituta; ESK-k, urriaren 1ean Osasun Sailari zuzendutako erregistratutako idazki baten bidez honako hau eskatzen genuen: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan integratuta, larrialdietako eta larrialdi sanitarioetako garraio sanitarioko zerbitzua baliabide propioekin hornitzeko erabakia har dadila, eta, ondorioz, azpikontratatutako enpresetan gaur egun zerbitzua ematen duten langileak subrogatu daitezela.









