Gorlizko EAG-k urteak daramatza itxia izateko arriskuan, nahiz eta larrialdietako funtsezko zerbitzua izan, Gorliz, Plentzia, Barrika eta Lemoiz udalerrietako biztanle-talde handi bati oso beharrezkoak diren prestazioak eskaintzen baitizkie.

COVID19 dela eta, zentroa martxoaren erdialdean itxi zen, eta langileak Areetako eta Mungiako zentroetara joan ziren. Orain, deseskaladan, eta udalerri horietako biztanleria bere errutinara itzultzen ari dela, ezinbestekoa da behin betiko berriz irekitzea, ez uda-garairako moldaketa bat egitea.

SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT, ESK, SAE eta UTESE sindikatuok behin baino gehiagotan eskatu diogu Osakidetzari berriro irekitzea, baina ez dugu erantzun argirik jaso. Aldi berean, plantilaren kontratuak, gehienak behin-behinekoak, irailaren 1era arte baino ez direla berritu ikusi dugu. Horregatik, gertatuko denaren beldur gara, EAG faltsuki irekitzea ekarriko duena, udarako soilik.

Horren aurrean, Gorlizko EAG berriz irekitzeko eskatzen diogu Osakidetzari, COVID19ren pandemiari aurre egiteko beharrezkoak diren osasun eta higiene berme guztiekin. Era berean, zerbitzu honek bertako langileak lanpostuetara itzul ditzala eskatzen dugu, herritarrei hain beharrezkoa den zerbitzu hori emanez, orain arte eman izan den bezala. Urte osoan EAG egonkorra eta egiturazko plantila nahikoarekin izatea eskatzen dugu. Hori dela eta, ostiral honetan, ekainaren 12an, Gorlizko Osasun Zentroaren aurrean 13:00etan, kontzentrazio-deia egin dugu, protestatzeko asmoz. Zerbitzua modu egonkorrean berriro irekitzen ez bada, herritarrekin eta langileekin mobilizatzen jarraituko gara behar den denboran zehar.

Garapen profesionala: Osakidetza, epaia bete!

Osakidetzaren azpijokoa Mahai Sektorialean lortutako akordioari uko egitea da. Orain “aurreakordioa” deitzen dio. Irakurri

ESK sindikatuak Arrasate ospitaleko kirofanoan segurtasun falta salatzen du

ESKk Zerbitzu Zentralen berehalako esku-hartzea exigitzen du praktika hauekin amaitzeko Irakurri

Greba hauek ez dira Osakidetzaren promesa hutsekin geldituko

ESK sindikatuak Osakidetzak Garapen Profesionalarekin egiten duen erabilera makiavelikoa salatu nahi du Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56