Langileok har ditzagun kaleak, korrika, alaitasunez, guztiok bat eginez euskararen alde!

ย 

ย 

ยซย  Euskaraย  gure ondareaย  da eta guztiok euskaldunak izateko eskubidea dugu ยป

Korrika badator!

Gaur, 3 urte luze ta gero, berriz ere Korrika dator bueltan. Amurriotik abiatuta, hamaika egunez tipi-tapa Donostian bukatu arte, korrikak Euskal Herri osoa zeharkatuko du beste behin ere euskara eta euskaraz bizitzeko eskubidearen alde.

ESK sindikatuak bat egingo du 22. Korrikarekin. Langileok ere euskaraz bizi nahi dugulako. Gure hizkuntzaren alde, baina batez ere euskara gure ondarea delako eta guztiok euskaldunak izateko eskubidea dugulako, hitzarekin eta ekinarekin korrika egingo dugu denok batera. Hitzetatik ekintzetara, ekiteko ordua da eta bada garaia behingoz euskaraz bizitzea gure eskubidea den heinean euskara ikastea administrazioen aldetik aitortutako eskubidea izatea, euskara ikastea guztiontzako zerbait hurbila, publikoa, doakoa eta kalitatezkoa izatea.

ย 

Euskara Nafarroan

Euskarari buruz ari garela, beharrezkoa da Nafarroako Gobernuak euskararen kontra ezartzen dituen politikak salatzea. Euskara guztiona da baina ezin dugu ahaztu zerbait izatekotan Lingua Navarrorum ere badela, nafartarron hizkuntza, batzen eta herri egiten gaituena, pentsaezina da euskararik gabeko Nafarroa, imajinaezina da euskararik gabeko Euskal Herria. Gure hizkuntza; baduguna, bagarena eta izango garena da.

Har ditzagun kaleak, korrika, alaitasunez, guztiok bat eginez euskararen alde, egin dezagun irri, egin dezagun herri.

ย 

Korrika ESK sindikatua

ย 

Sindikatuon kilometroak 22. Korrikan

  • Gasteiz: 343 Km apirilak 1 Legutioko atea/Kalonjeen zidorra 20:00etan.

  • Iruรฑea: 538 Km apirilak 2 Sarasate pasealekua 12:45ean.

  • Bilbo: 1629 Km apirilak 6 Elkano kalea-Poza kaleagaz (Unamuno BHI) 22:46ean.

  • Donostia: 2570 Km apirilak 10 Nafarroa hiribidea (Hurkoa Eguneko zentroa) 12:18ean.


#Korrikaย 

Hitzetatik ekintzetara, Korrika!!!

Langileok ere euskararen alde.

ย 

Euskara gara

Euskara identitatea, eskubidea eta etorkizuna da. ESK-n benetako konpromisoa defendatzen dugu guztiok gure hizkuntza askatasunez eta oztoporik gabe bizi, ikasiโ€ฆ Irakurri

Eskola segregazioaren kontra, eskola publikoa da bidea

ESK-ko afiliatuei eta oro har herritarrei animatzen diegu azaroaren 29ko larunbatean Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzera, berdintasunean oinarritutako hezkuntzaโ€ฆ Irakurri

Euskaraldia, elkar mugituz egingo dugu!

Euskara bizirik dago, guztiona da, eta kalean entzutea nahi dugu, etxean... eta baita lantokian ere! Horregatik, beste behin ere batโ€ฆ Irakurri

EITB euskalduna, zuzendaritzatik hasita!

Geure kezka agertu nahi dugu, EITBko zuzendaritza-postuak hautatzeko prozesuetan ez direlako euskararen ezagutzaren eskakizuna betetzen ari. EITBko Zuzendaritzari galdatzen dioguโ€ฆ Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3

ย