Mundu bidezkoago bat eraikitzeak haren kausa guztiak desagerrarazteko borroka egitea dakar. Horietako bat greraren finantzaketa da. Horretarako, hainbat kolektibok Gastu Militarrari Eragozpen Fiskala egiteko kanpaina abiarazi dugu.

 

 

 

Armaden zeregin nagusia kapitalismoa eta baliabide naturalak suntsitzeko eta bahitzeko prozesua mantentzea da, baita herrialde pobretuak ustiatzen dituzten enpresa transnazionalak defendatzea ere, planeta krisi klimatiko suntsitzaile batera eraman baitute.

Armadek eragiten duten sufrimendua deskribaezina da. Gerrek giza eskubideen urraketa nabarmena dakarte, eta milioika pertsonaren desplazamendua behartzen dute. Izan ere, gatazka belikoak eta horien ondorioak dira migrazio behartuen arrazoi nagusia munduan.

 

FRONTEX

Horregatik, ezin dugu mugetan gertatzen ari den gerra alde batera utzi. FRONTEX elikatzeko xahutze izugarria; migratzaileak kontrolatzeko eta kriminalizatzeko mekanismo militarra. Itsasontziak bahitu eta harrapatzeko tresna bat, Europako herrialdeen ertzetara iristen ez uzteko, pertsona horiek zein arrisku edo osasun egoeratan dauden axola gabe; deportazio operazioak egiten ditu, oinarrizko eskubideak urratuz, bizitzeko eskubidea barne.

Ezin dugu alde batera utzi gastu militarrean xahutzen diren baliabideak zuzenean kentzen direla inbertsio sozialetatik, hala nola osasungintzatik, indarkeria matxistaren aurkako neurriengandik, hezkuntzatik, garapenerako lankidetzatik, pertsonen zaintzatik eta natura zaintzeko politiketatik.

 

Eragozpen fiskala

Gerren finantzaketan estatuari ekonomikoki laguntzeari uko egitea da eragozpen fiskala. Desobedientzia zibileko ekintza bat da, eta zergen zati bat ordaintzeari uztean datza, kopuru hori izaera eraldatzaile eta solidarioa duten alternatibak eraikitzen lan egiten duten beste herri ekimen batzuetara bideratzeko.

Beste urte batez, zerga-ordainketako bulegoak irekiko ditugu Bilbon, Gasteizen eta Donostian. Horietan, aurretiko hitzorduarekin eta doan, Errentaren Aitorpena egingo dizugu, Eragozpen Fiskala barne.

 

Babesleak

Argitan (Barakaldoko Emakumeen Aholku Zentroa), Asociación Finanzas Éticas Euskadi, Bake-Ekintza antimilitarista Taldea, CEAR Euskadi, Ekologistak Martxan, ESK, Kakitzat, KEM-MOC, Mugarik Gabe, Mundubat, Setem Hego Haizea, REAS Euskadi, Medicus Mundi Araba, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Posada de los Abrazos.
 
GERRA HEMEN HASTEN DA. GELDI DEZAGUN HEMEN!

Info gehiago www.eragozpenfiskala.org

 

Euskal Herria eta guda: tiro poligonoa baino askoz gehiago

Gerrak hemen ere hasten dira, eta hemen ere haiekin ez kolaboratzeko neurriak eskatzen ditugu: industria militarra industria zibil bihurtzea eta Irakurri

10 urteko ekosozialismoa Euskal Herrian

Badakigu elite ekonomiko eta politikoen agendak ekozidio eta genozidioaren ezaugarriak izango dituen agertoki batera garamatzala. Egin dezagun bizitzaren, naturaren eta Irakurri

Gerrari ez! Bizitza duinak denontzat

Militarizazioak eta gerrako ekonomiak bizitza duinak, eskubide sozialak eta trantsizio ekosoziala mehatxatzen dituzte. Gerraren negozioaren aurrean, Euskal Herri desmilitarizatu, justu Irakurri

Berrarmatzearen eta genozidioaren aurka, Eragozpen Fiskala gastu militarrari

Errenta aitorpena hasten da. Zerga-eragozpena egitera animatzen zaitugu, gastu militarrera bideratutako zatia gizarte-ekimenetara bideratzeko. Informatu bulegoetan, tutorialetan eta webgunean. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4