Aurten ere Objekzio Fiskalaren bulegoak ireki ditugu Bilbon, Gasteizen eta Donostian, eta horietan Errenta Aitorpena egiten dizugu Objekzio Fiskala aplikatuz.

 

Pertsona batek errenta aitorpena egiten du gerra irudi bat ikusten den bitartean

 

« Aurretiko hitzorduarekin  Errenta Aitorpena egingo dizugu  Zerga Eragozpena aplikatuz »

 

Gerra da gizateriaren aurkako krimenik latzena, eta mundu osoko herrialde askotako biztanleek pairatzen dute. Gaur egun Europan ere areagotu egin da Ukrainako gerraren ondorioz. Milaka eraildako, miloika desplazatu eta milaka desertore jazarri eta espetxeratuak izaten ari dira gerran parte hartzeari uko egiteagatik.

Gerra honek eztanda egin aurretik ere, Europan gerra-gatazken ondorioak sumatu genitzaken, horren adibide, Yemenen, Sirian edo Espainiako Estatuak militarki esku hartzen duen 20 herrialde baino gehiagotan armadek eragindako sufrimenduari ihes egiten zioten milaka pertsonak. Egoera horren aurrean, Europar Batasunak diru kopuru handiak xahutzen ditu FRONTEXen, mugak militarizatzeko, behar duten pertsonei babesa eragotziz eta oinarrizko eskubideen urraketa betikotuz. Ahaztu gabe gerra guztietan emakumeak direla haien gorputzetan eragina pairatzen duten lehenak. Kanporatzeak, bahiketak eta emakumeen eta nesken aurkako bortxaketak estrategia belikoak dira herrien mendetasunerako. Gizonek egindako gerrak beren dominazio heteropatriarkal historikoa gauzatzeko.

 

Xahubidea

Ukrainan gerra hasi zenetik urtebete baino gehiago igaro denean, egoera penagarria da. Bi blokeek, Errusiak eta NATOk, planetako bizitza arriskuan jartzen duen arma-lasterketa bat elikatzen dute. Estatu espainiarra ez da bazterrean geratzen, erasorako material militarra bidalita, arma-enpresak aberasteko eta gatazka luzatzeko baino laguntzen ez duena.

Ezin dugu ahaztu gastu militarrera bideratutako euro bakoitza, ez dela bideratzen gizartearentzat benetako defentsara, hala nola osasunera, berdintasunera, pentsioetara edo klima-aldaketaren aurkako borrokara. 2023rako, Estatuaren gastu militarra 48.800 milioi eurotik gorakoa izango dela kalkulatzen da; kopuru hori BPGren % 4ra hurbiltzen da eta 1.051€-ko gastua da pertsona bakoitzeko.

Armaden zeregin nagusia kapitalismoari eustea da; baliabide naturalak suntsitu eta esplotatzeko prozesua, eta herrialde pobretuak espoliatzen dituzten enpresa transnazionalak defendatzea ere, hain zuzen planeta krisi klimatiko suntsitzaile batera eraman dutenak.

Mundu justuago bat eraikitzeak bidegabekerien kausa guztiak desagerrarazteko borroka dakar bere baitan. Horietako bat da haien finantzaketa. Gastu militarretan gero eta diru publiko gehiago xahutzen ari den honetan, hurrengo errenta-aitorpenean Gastu Militarrari zerga-eragozpena egitera animatzen zaitugu.

 

Eragozpen fiskala egiteko bulegoak Bilbo, Gasteiz eta Donostian

Eragozpen fiskala gerren finantzaketan estatua ekonomikoki laguntzeari uko egitea da. Desobedientzia zibileko ekintza bat da, eta zergen zati bat ordaintzeari uztean datza, diru kopuru hori alternatiba eraldatzaile eta solidarioak eraikitzen diharduten ekimen herritarretara bideratzeko.

2022an, objekzio fiskalak sendotzen jarraitu zuen EAEn; izan ere, ia 200 pertsonak planto egin zuten armaden finantzaketaren aurrean, eta erabaki zuten beren zergen zati bat gizarte bidezkoago eta solidarioago baten alde lan egiten duten proiektuetara bideratzea: ekimen ekologistak, giza eskubideen aldeko proeiktuak edo komunikabideak izan ziren zergen helburu alternatiboetako batzuk.

Beste urte batez, Eragozpen Fiskalerako bulegoak irekiko ditugu Bilbon, Gasteizen eta Donostian. Bertan, errenta-aitorpena egingo dizugu eragozpen fiskala aplikatuta aurretiazko hitzorduarekin. Informazio guztia helbide honetan aurkituko duzu: www.eragozpenfiskala.org.

 

Erakunde bultzatzaileak

Argitan, Armiarma, AZET Etxebizitza Sindikatua, BATU Elkarlaguntza Sarea, CNT Bilbao, Ekologistak Martxan, Elkarlaguntza Sarea Galdakao, ESK sindikatua, Finantzaz Haratago, Irola Irratia, ISF Euskadi, Kakitzat, KEM-MOC, Lumaltik Herriak, Mugarik Gabe, Mundubat, Setem Hego Haizea, REAS, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Posada de los Abrazos, Zehar-Errefuxiatuekin.

 

#EragozpenFiskala

 

Euskal Herria eta guda: tiro poligonoa baino askoz gehiago

Gerrak hemen ere hasten dira, eta hemen ere haiekin ez kolaboratzeko neurriak eskatzen ditugu: industria militarra industria zibil bihurtzea eta Irakurri

10 urteko ekosozialismoa Euskal Herrian

Badakigu elite ekonomiko eta politikoen agendak ekozidio eta genozidioaren ezaugarriak izango dituen agertoki batera garamatzala. Egin dezagun bizitzaren, naturaren eta Irakurri

Gerrari ez! Bizitza duinak denontzat

Militarizazioak eta gerrako ekonomiak bizitza duinak, eskubide sozialak eta trantsizio ekosoziala mehatxatzen dituzte. Gerraren negozioaren aurrean, Euskal Herri desmilitarizatu, justu Irakurri

Berrarmatzearen eta genozidioaren aurka, Eragozpen Fiskala gastu militarrari

Errenta aitorpena hasten da. Zerga-eragozpena egitera animatzen zaitugu, gastu militarrera bideratutako zatia gizarte-ekimenetara bideratzeko. Informatu bulegoetan, tutorialetan eta webgunean. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4