Urriaren amaieran Eusko Jaurlaritzak 164/2019 Dekretua onartu zuen, eta, horren bidez, onartu egin dira, besteak beste, 2019.eko azaroaren batetik aurrera jaiotako haurrentzat amatasun eta aitatasun baimenak parekatzeko laguntzak.
Urriaren amaieran Eusko Jaurlaritzak 164/2019 Dekretua onartu zuen, eta, horren bidez, onartu egin dira, besteak beste, 2019.eko azaroaren batetik aurrera jaiotako haurrentzat amatasun eta aitatasun baimenak parekatzeko laguntzak.
Guztiz beharrezkoa da Eusko Jaurlaritzak hartutako erabaki honi buruz zehaztapen bat egin behar da. Hartutako erabaki hau ezin dugu aitatasun baimenaren hedapen bat, parekatze hau diruz lagundutako eszedentzia da.
Zertan datza?
Aitatasun eta amatasun baimenak parekatu nahian EJ-k guraso bakoitzari diru-laguntza emango dio eszedentzia irauten duen bitartean. Honen iraupena kalkulatzeko amatasunaren 16 aste diren 112 egun horiei Gizarte Segurantzak subsidiatzen duen aitatasunaren baimena deskontatu beharko zaio.
Gogoratu behar dugu martxoaren 1eko RDL 6/2019-ko dekretuak 2019.urterako aitatasun baimena 8 hilabetetan finkatzen duela, 2020.urterako berriz 12 asteetan eta 2021.urtean berriz baimena guztiz parekatuta egongo delarik.
Seme-alabak desgaitasunik izatekotan diruz lagundutako epearen kalkulua 119 egunei (17 aste) Gizarte Segurantzak subsidiatzen duen aitatasunaren baimena deskontatu beharko zaio.
Guraso bakarreko familientzat diruz lagundutako kalkulu hori egiteko berriz dagokien 168 egunei (24 aste) deskontatu beharko zaio Gizarte Segurantzak subsidiatzen duena.
Zeintzuk atera ditzakete onurak neurri honekin?
- Besteren konturako langileak, Administrazio Publikoan lan egiten duten langile laboralak izan ezik.
- Kooperatibatako bazkideak
- Bere kontura lan egiten duten langileak.
Betebeharrak
- Gizarte Segurantzak aitorturiko jaiotzagatik kontribuzio-sariaren eskubidea izatea eta eskubide hau agortzea hau da, aitatasun baimen “arrunta” disfrutatu izatea.
- Seme-alaba ezin da haur eskolan matrikulatuta egon.
- Beste gurasoa bere lan postura itzuli beharko da.
- Bigarren gurasoa ezin du jardunaldi murriztuta izan edo %50 baino gutxiagoko lanaldi partziala ez izatea.
Zenbatekoa
Zenbatekoa aurreko hilabetearen kotizazio-oinarriaren bera izango da.
Noiz
Jaiotzaren hurrengo 12 hilabeteetan disfrutatu beharko da eta beste gurasoak disfrutatzen duen aldi ezberdin batean.
Kudeaketa
Laguntza eszedentzi bukatzean eskatu beharko da, eszedentzia bukatu eta 3 hilabeteko epearekin eszedentzia disfrutatua izan den urtea bukatzen denetik. Laguntza hauek Eusko Jaularitzan eskatu beharko dira Zuzeneanen bidez.
Familien eta zaintzaileen bizitza eta bizitza profesionala uztartzeari buruzko neurriak
Bizkaiko Adiskidetze Zerbitzua aurrez aurre, orain!
Auzitegi Konstituzionalak ez dio abala eman gaixoak kaleratzeari
Auzitegi Konstituzionalak ez dio abala eman gaixoak kaleratzeari
- 1
- 2