Langile klasearen interesen aurka doan epaia izan arren, ez diola ezer berririk ezartzen lan-erreformek jada ezarritakoari, zeintzuen ondoriorik gogorrenak pairatzen ari garen oraindik ere.

 

 

Azken asteotan Auzitegi Konstituzionalaren epai bat argitaratu dute; epaiaren helburua konstituzioaren kontrako kontu bat zen, justifikatutako absentismoagatiko kaleratzeei buruz, Langileen Estatutuaren 52 d) artikuluan arautua dagoena. Ordutik, inolako oinarririk gabeko hainbat titular eta iruzkin alarmista entzun ditugu; hortaz, goazen datu errealak aztertzera.

Lehenengo eta behin, kaleratze mota hau ez da berria; kontuan hartu izan da 1994. urteko lan-erreformatik aurrera. 2010eko erreformek eta 2012koak kaleratze hori gauzatzeko baldintzak leundu baino ez dituzte egin. Artikulu honek, egungo erregulazioan, hala dio:

“Kaleratzea arrazoi objektiboengatik gauzatu ahal izango da: lanera ez bertaratzeagatik, nahiz eta hutsegite justifikatuak izan aldizkakoak badira, eta ondoz ondoko 2 hilabetean lanegunen %20ra iristen badira, betiere aurreko 12 hilabeteetako hutsegite guztiak lanegunen %5era iristen badira, edo 12 hilabeteko epearen baitan, aldizkako 4 hilabetean hutsegiteak %25era iristen badira”.

Salbuespenak

Ikusiko duzuen moduan, gutxieneko mugak ditu: gutxienez 8 hutsegite 2 hilabete jarraituetan (betiere 12ra heltzen badira aurreko urtean zehar), edo 20 hutsegite aurreko urteko 4 hilabeteren baitan.
Kaleratze mota honek ohiko hutsegiteak zigortzen ditu, ez du zigortzen gaixorik jartzea. Gehiegizko ohiko hutsegiteak ekiditeko, horiek justifikatzeko zenbait kausa daude, ez direnak kontuan hartzen ikusi berri dugun zerrendan; hala, ez dira kontuan hartzen:

  • Lan istripuengatiko bajak edota laneko gaixotasunak (lanetik eratorriak edo lanaren ondorio direnak). Barne sartzen dira birgaixotzeak etaondorioak.
  • Greba eta itxiera patronala.
  • Langileen ordezkaritza legala, barne hartuta ordezkaritza zereginetarako absentzia eta ordu sindikalak.
  • Amatasun- eta aitatasun-baimenak, bularra emateko baimenak eta arriskuagatiko baja haurdunaldian zehar (kontingentzia profesionala da).
  • Haurdunaldiagatik, amatasunagatik edo bularra emateagatik sortutako gaixotasun eta tratamenduak.
  • Langileen Estatutuaren 37.3 artikuluan  edo hitzarmen kolektiboan aipatzen diren ordaindutako lizentzia guztiak (ezkontza, heriotza, ospitaleratzea, etab…).
  • Oporrak eta orekatzeko egun libreak.
  • Genero Indarkeriaren ondoriozko bajak eta hutsegiteak.
  • Eta azkenik, kontingentzia arruntagatik hartutako baja oro ( osakidetzak edo osasunbideak emandakoa)20 egunetik gora irauten badu, edo minbizia edo beste gaixotasun larri baten tratamendurako baja baldin bada.

Horrela gauza asko baztertzen dira, eta ondorioz, lehenago esan bezala, oso kaleratze-mota ezohikoa da. Baina gainera, 2016ko abenduan Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak Daouidi kasuaren epaia emititu zuenetik, kaleratze baten funtsa langilearen gaixotasuna baldin bada, eta “gaixotasun iraunkor” gisa hartzen bada, -hau da, iraupen ezezagunekoa baina ustez luzekoa- eta langilea bere funtzioetarako modu efektiboan eta larrian mugatzen badu, desgaitasun baten pare, kaleratzea diskriminatzailetzat eta, ondorioz, baliogabetzat hartu daiteke.

Hortaz, esan dezakegu langile klasearen interesen aurka doan epaia izan arren, ez diola ezer berririk ezartzen lan-erreformek jada ezarritakoari, zeintzuen ondoriorik gogorrenak pairatzen ari garen oraindik ere.

 

Irakurri ESKinforma

 

Familien eta zaintzaileen bizitza eta bizitza profesionala uztartzeari buruzko neurriak

5/2023 Errege Lege Dekretuaren laburpen txiki bat eta balorazioa egiten dizuegu. Lege hau aurrerapen bat izan arren, berriz ere ez Irakurri

Bizkaiko Adiskidetze Zerbitzua aurrez aurre, orain!

Behar diren baliabideak eskatzen dizkiogu Bizkaiko Adiskidetze Zerbitzuari, lehenbailehen egin daitezen adiskidetze-ekitaldiak aurrez aurre, diskriminazioa saihesteko. Irakurri

Auzitegi Konstituzionalak ez dio abala eman gaixoak kaleratzeari

Langile klasearen interesen aurka doan epaia izan arren, ez diola ezer berririk ezartzen lan-erreformek jada ezarritakoari, zeintzuen ondoriorik gogorrenak pairatzen Irakurri

Auzitegi Konstituzionalak ez dio abala eman gaixoak kaleratzeari

Langile klasearen interesen aurka doan epaia izan arren, ez diola ezer berririk ezartzen lan-erreformek jada ezarritakoari, zeintzuen ondoriorik gogorrenak pairatzen Irakurri
  • 1
  • 2

 

Palestinarekin elkartasuna

Afiliazioa sindikatua