ESK-tik aitortza eta harrotasun mezua helarazi nahi diegu presioen, higadura-kanpainen eta kriminalizazio saiakeren gainetik borroka honi eusten jarraitzen duten langile guztiei. Izan ere, enplegua defendatzea, industria defendatzea eta langileen duintasuna defendatzea ez da inoiz erosoa izan, baina beti da beharrezkoa.

« Plantilla osoa animatzen dugu orain arte erakutsi duen duintasun berarekin borrokan jarrai dezan »
ESK-tik argi eta garbi helarazi nahi diogu gure balorazioa greban dagoen plantilla osoari gaur zuzendaritzak bultzatutako batzarraren eta bertan egindako bozketen benetako irismenaren inguruan.
Lehenik eta behin, oinarrizko zerbait argi utzi behar dugu: greba mugagabea ez da inprobisatutako batzar baten ondorioz sortu, baizik eta Tubos Reunidosen zuzendaritzak planteatutako eraso bortitzaren aurrean ordezkaritza sindikalak eta enpresa-batzordeak modu antolatuan eta legez erregistratuta hartutako erabaki kolektibo baten ondorioz. Hau da, greba zuzendaritzaren asmoen aurrean —plantillari bere kudeaketa txarraren ordaina ordaintzera behartzeko asmoen aurrean— autodefentsarako ekintza bat da.

ESK-tik zalantza handiak ditugu batzar horren zilegitasunari buruz, greba-batzordeak sinaduren benetakotasuna egiaztatzeko aukerarik izan gabe deitu baita. Zalantzarik ez duguna da greba legez deituta dagoela eta borroka plantillaren oinarrizko eskubidea dela.
Are gehiago, atzo deitzaileen aldetik (nagusiak eta zuzendaritzarekin lotura duten pertsonak) mezu elektroniko bat jaso ondoren, Trapagarango plantako langileei Amurrioko plantara sartu eta batzarrean parte hartzeko baimena eman zietela esanez —Amurrioko plantillaren greba bertan behera uztea zuen gai-zerrenda bakartzat—, zuzendaritzak antolatutako batzarra izan delako gure susmoak are gehiago indartu dira.

Bakoitzak azaldu beharko du zein aldetan dagoen eta mota honetako jarduerekin noren interesak defendatzen ari den, eta ia 200 laguneko parte-hartzea —horietako askok greba babesten ez dutenean— ea 900 langile inguruko plantilla baten sentimenduaren adierazgarri den ala ez. Hemen komeni da langile mugimenduak hamarkadetan ikasitako zerbait gogoratzea: enpresak plantilla zatituta ikusten duenean, are gehiago gogortzen ditu bere erasoak.
ESK-tik aitortza eta harrotasun mezua helarazi nahi diegu presioen, higadura-kanpainen eta kriminalizazio saiakeren gainetik borroka honi eusten jarraitzen duten langile guztiei. Izan ere, enplegua defendatzea, industria defendatzea eta langileen duintasuna defendatzea ez da inoiz erosoa izan, baina beti izan da beharrezkoa.
Horregatik, plantilla osoa animatzen jarraitu nahi dugu orain arte erakutsi duen duintasun berarekin borrokan jarrai dezan.
Borroka da bide bakarra!

Erakundeen benetako babesik eta informazio erabilgarririk gabe Tubos Reunidosen
ESK-tik salatzen dugu erakundeek langileei zuhurtzia eta konfiantza eskatzea, etorkizunari, inbertitzaileei edo zorrari buruzko informazio zehatzik eman gabe jarraitzen duten…
Irakurri
Tubos Reunidos: erakundeei erantzukizun politikoa eta benetako inplikazioa eskatzen diegu
Hainbat hilabetez grebaren eta mobilizazioaren bidez enpresaren etorkizuna defendatu dugunok kriminalizatu gaituztenek erantzukizun politikoak bere gain hartu, langileen alde jarri…
Irakurri
Tubos Reunidos-eko EEEa ez da bertan behera geratu: borrokak jarraitzen du
Presioa mantendu behar da enpresaren, konkurtso-administrazioaren, Merkataritza Epaitegiaren eta EAEko Auzitegi Nagusiaren aurrean, enplegua, altzairutegia eta logistika defendatzeko. Greba eten…
Irakurri
Tubos Reunidos-eko greba bertan behera geratzen da, baina borrokak jarraitzen du
Fase berri honetan lanean, antolatzen, presionatzen, salatzen eta borrokatzen jarraituko dugu beharrezkoak diren esparru guztietan, EEE bertan behera gera dadin…
Irakurri
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9









