EAJ, EH Bildu, PSE-EE: Udalhitz berri batekin udalak, koadrilak eta mankomunitateak lan eskubide gehiagorekin indartzeko unea da. Kalean irabaziko dugu!


« Beharrezkoa da mobilizatzea eta esparru guztietan negoziazio kolektiboaren  blokeoa haustea  »

 

Udalhitzen indarraldia amaitu zenetik ia 15 urte pasa ondoren, 2024ko urrian, UDALHITZ Akordio Arautzaile berriaren negoziazio-prozesua ireki zen. Akordio horrek EAEko udalen, koadrilen eta mankomunitateen %90 baino gehiagoren lan-baldintzak arautzen ditu.

Albiste hau ezin da ulertu aldez aurretik euskal sektore publiko osoan izan ziren mobilizazio eta grebarik gabe.

 

Testuingurua

2021eko apirilaren 22an, COVID-19aren pandemian bizi izandakoaren ondoren, publikoa defendatzeko beharra agerian geratu baitzen, sektore publikoa indartzearen aldeko greba egin genuen, aldi baterako kontratazioaren abusuagatik lege-iruzurreko lanpostuak konsolidatzeko aldarrikatzeko eta zerbitzu publikoen pribatizazioaren aurka. 2023ko eta 2024ko ziklo mobilizatzailearen abiapuntua izan zen, 2023ko urriaren 25eko eta abenduaren 19ko eta 2024ko martxoaren 12ko grebetan izan zuen puntu gorena.

Erosteko ahalmena berreskuratzeko, enplegu publikoa sendotzeko eta behin-behinekotasuna murrizteko mobilizazioek, erretiro aurreratua hartzeko eskubidea edo plantillak eta administrazio publikoak euskalduntzeko neurri eskaerak zuzenean interpelatzen zituzten Eusko Jaurlaritza, aldundiak eta udalak.

ESK aipatutako greba eta mobilizazio guztien deitzailea izan zen ELA, LAB, STEILAS eta CCOO sindikatuekin batera. Zalantzarik gabe, jarraipen garrantzitsua, ekintza-batasuna eta aldarrikapenen justizia funtsezkoak izan ziren EUDEL negoziatzera eser zedin.

EUDEL Euskadiko Udalen Elkartea da eta UDALHITZen negoziazioaren arduraduna da. 2023ko irailaz geroztik, EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta talde independente batzuek osatzen dute bere zuzendaritza.

 

 

Mobilizazioa erabakigarria da

ESK-n argi daukagu, 2024ko urrian akordio arautzaile berriaren negoziazioa hasi bazen, ez da akordio politiko horren emaitza, sindikatuek eta sektore publikoko langileek egindako presioarena baizik. Argi dugu EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk patronal gisa jarduten dutenean sistematikoki ukatzen dituztela sektore publikoko langileok eskatzen ditugun hobekuntzak, eskumen falta etengabe aitzakiatzat hartuta. Eskumen falta hori ez da inolako arazoa Madrilen eta Gasteizen etengabeko akordioak lortzeko, horietan ez baita inoiz lehentasunezkoa euskal zerbitzuen eta langile publikoen egoera.

Badakigu presioak bakarrik eragingo duela zerbitzu publikoen eta langile publikoen lan-baldintzen hobekuntza benetako eta behingoz lehentasun politikoa izatea. Horregatik, uste dugu beharrezkoa dela mobilizatzea eta negoziazio kolektiboaren blokeoa haustea eremu guztietan. Udalhitzen berrikuntza lortzea, hura nabarmen hobetuko duten edukiekin, mugarria izango litzateke, zalantzarik gabe, arlo guztietako negoziazioei ekiten lagunduko ligukeena.

 

ESK-k mobilizazioetarako deia egiten du

Hala ere, ESK-k jakin du ELAk eta LABek apirilean, maiatzean eta ekainean lanuzteak eta grebak egiteko deialdia egin dutela komunikabideetatik, baina ez du aldez aurreko informaziorik jaso, ezta gonbidapenik ere, tokiko erakundeek merezi duten akordio arautzailea lortzeko ahalik eta ekintza-batasun handienean mobilizatzen jarraitzeko. Jakin badakigu esparru honetan dugun ordezkaritza txikia dela, baina uste dugu sektore publiko osoan hainbat urtez elkarrekin lan egin ondoren, oraingo honetan beharrezkoa eta positiboa zela udaletan presentzia dugun sindikatu guztiek gure ekarpena egin ahal izatea, mobilizazioak eta grebak ahalik eta arrakastatsuenak izan daitezen.

Hala eta guztiz ere, ESKn beharrezkotzat jotzen dugu mobilizazioa EUDELi eskatzen zaizkion aldarrikapenak lortzeko: erosteko ahalmena berreskuratzea, enplegu publikoa sendotzea, erretiro aurreratua hartzeko eskubidea, administrazio publikoan gizonen eta emakumeen arteko soldata-arrakala justifikaezina azaltzen duen nahi gabeko partzialtasunaren aurkako benetako neurriak, euskalduntzeko eta prestakuntza hobetzeko benetako neurriak edo laneko segurtasuna eta osasuna hobetzeko neurriak, besteak beste.

Horregatik, gure afiliazioa animatzen dugu helburu horiek lortzeko antolatzen diren mobilizazioetan parte hartzera.

 

Epai batek Osakidetza behartzen du kontziliazioagatik lanaldi murriztua duten pertsonei ordaintzera

Epai batek Osakidetza behartzen du kontziliazioagatik lanaldi murriztua duten pertsonei ordaintzera 2026 maiatzak 07 ESK-k epai aitzindari bat irabazi du, Irakurri

ESK-k demokratizatzen du Osakidetzako EPE-en prestakuntza-eredua

ESK-k demokratizatzen du Osakidetzako EPE-en prestakuntza-eredua 2026 apirilak 23 Online testak modu irekian, eskuragarrian eta doan egiteko aukera eskaintzen dugu, Irakurri

Euskal sektore publikoaren mobilizazioetan parte hartzera animatzen dugu

EAJ, EH Bildu, PSE-EE: Udalhitz berri batekin udalak, koadrilak eta mankomunitateak lan eskubide gehiagorekin indartzeko unea da. Kalean irabaziko dugu! Irakurri

Osakidetza: bla bla bla asko eta benetako irtenbide gutxi!

Larunbat honetan, apirilaren 18an, egingo diren manifestazioetan parte hartzera deitzen dugu, Osakidetza publiko, kalitatezko eta bere langileen eskubideak errespetatuko dituen Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57