Itxita zegoen bidea ireki dugu. Jarrai dezagun horretan, eta bat egin dezagun masiboki mobilizazioekin eta greba-egunekin, hori baita lan-baldintzak hobetzeko eta gure zerbitzu publikoen asistentzia-kalitatea hobetzeko bidea.
« Bagenekien euskal langile publikoen enplegua eta soldatak hemen erabaki ahal izatea borondate politiko kontua zela »
Sektore publikoko greba deitu genuen ELA, LAB, CCOO, SATSE, STEILAS eta ESK sindikatuok bilera egin dugu aurreko greben balorazioa egin, eta urratsak adosteko abenduaren 19ko greba ere
arrakastatsua izan dadin.
Aldi berean, Pedro Sanchezen inbestidurarako EAJren eta PSOEren arteko akordioa baloratu dugu sindikatuok. Akordio horretan, euskal langile publikoen enplegua berritzeko tasei eta soldata
igoerei buruzko atal bat jasotzen da.
Akordioaren testuari zehaztasuna falta zaio, eta ez du bermatzen EAEko langile publikoen enplegua eta soldata hemen erabaki ahal izatea. Hala ere, adostutakoak arrazoia ematen digu sindikatuei, behin eta berriz adierazi baitugu euskal herriko langile publikoen enplegua eta soldatak hemen erabaki ahal izatea borondate politikoaren kontua dela. Eta agerian utzi ditu Eusko Jaurlaritzako hainbat sailburu eta lehendakaria bera; enplegua eta soldata Estatuaren eskumenekoak direla ziurtatu dute hainbatean, eta sindikatuek hori eurek politikoki higatzeko erabili dutela adierazi baitugu.
Mobilizazioek bide itxia ireki dute
Sindikatuok uste dugu greben eta mobilizazioen jarraipen zabalak duela hamarkada bat baino gehiagotik itxita zegoen bidea zabaltzea lortu duela. Denbora horretan, Estatuak, batzuetan Euskal Herriko erakunde eta alderdi politikoen bermearekin, langile publikoen lan baldintzak inposatu ditu, eta horrek ondorio larriak eragin dizkie bai langileei, bai zerbitzu publikoen kalitateari. Adierazi bezala, borondate politiko kontua da,eta borondate hori aldatzeko unea da, hemen erabaki behar da negoziazioaren bidez.
Horregatik, sindikatuok erakundeei zein alderdi politikoei eskatu nahi diegu Estatutik datozen mugak eta betoak behingoz kentzea, soldata eta enplegu publikoaren beharrak hemen erabakitzeko. Eta aurrekontu partida nahikoak onartzea, honako neurriak hartzeko: zerbitzu publikoak indartzeko, pribatizazioekin amaitzeko, enplegu publikoa sortu eta eta kontsolidatzeko, lan baldintzak hobetzeko, galdutako erosteko ahalmena berreskuratzeko, langileen lan osasuna bermatzeko, administrazioaren euskalduntzean urratsak egiteko eta genero diskriminazioarekin amaitzeko.
Mobilizazioekin eta grebekin jarraitzen dugu
Azkenik, mobilizazioekin eta greba egunekin bat egiteko deia egiten diegu langile publikoei, hori baita lan baldintzak hobetzeko eta gure zerbitzu publikoen asistentzia kalitatea hobetzeko bidea.
Abenduaren 19an greba EAEko sektore publikoan.
Bizkaiko Correoseko langileei isunak, bere lana baliabiderik gabe egitearen ondorioz
Urtarrilaren 16an eta otsailaren 1ean Osakidetza defendatzera goaz!
Correosen abusuaren aurrean planto egiteko unea iritsi da
Asparrenako Udalaren lanpostuak baloratzeko proposamena deusestatzen dugu
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- 10
- 11
- 12
- 13
- 14
- 15
- 16
- 17
- 18
- 19
- 20
- 21
- 22
- 23
- 24
- 25
- 26
- 27
- 28
- 29
- 30
- 31
- 32
- 33
- 34
- 35
- 36
- 37
- 38
- 39
- 40
- 41
- 42
- 43
- 44
- 45
- 46
- 47