Hauek dira administrazio publikoetako langileon aldarrikapen nagusiak. Erakunde publikoek txorakerietan milioiak gastatzen dituzte... baina lan baldintzak duintzeko dirurik ez!

 

 

« Diru publikoaren banaketa  jarrera ideologikoen mende  dago »

 

Dirua dago klientelismoak, gainkostuek eta ustelkeriak markatutako proiektu faraonikoetarako, baina ez dago dirurik kalitatezko zerbitzu publikoak enplegu duinekin bermatzeko. Diru publikoaren banaketa jarrera ideologikoen araberakoa baino ez da; beraz, gure dirua guztion alde gastatzera behartuko ditugu.

 

Erosteko ahalmena berreskuratzeko


EAEko sektore publikoaren erosteko ahalmenaren galera %20tik gorakoa izan da azken 14 urteetan, eta galera hori, itxura guztien arabera, areagotu egingo da jasaten dugun gehiegizko inflazioa dela eta.

Soldatak eguneratzeko proposamena %10ekoa izan zen 2024an, batez ere azken urtetan izandako KPIaren igoerak konpentsatzeko. Horrez gain, 2099az geroztik metatutako gainerako erosteko ahalmenaren galerari nola heldu negoziatzeko eskatu genion administrazioari, zorraren aitorpenetik abiatuta.

Sektore publikoko langileok lehen lerroan egon gara oso une zailetan, hala nola COVID-19aren pandemian, orain ahalegin hori ekintzekin saritzea dagokigu, eta ez hitz hutsekin.

 

Enplegu publikoa sendotzea eta behin-behinekotasuna murrizteko

Azken 15 urteetan, Estatuko Aurrekontu Orokorretan birjarpen-tasen bidez markatutako plantillak % 50 eta % 60 artean berritu dira. Horrek esan nahi du erretiroek eragindako lanpostu hutsen erdiak baino ez direla kontratazio egonkorrarekin bete.

Mobilizazio askoren ondoren, Gobernuak 14/2021 Legegintzako Errege Dekretua onartu zuen. Dekretu hori ez da nahikoa, baina salbuespen-egoera onartzen du, eta salbuespenezko neurriak hartu behar dira enplegu publikoa eta kontratazioan iruzurra etengabe jasan duten pertsonak sendotzeko.

Horrek erakusten du borroka dela gobernuen planak aldatzeko eta enplegu publikoa defendatzeko errezeta bakarra.

 

 

Erretiroak eta plantillak berritzea erraztuko duten neurriak lortzeko

Erretiroei dagokienez, azken urteetan izandako murrizketen aurkako grebak egin ditugu, erretiro-primen ezabapena irauli behar da, edo erretiroak eta plantillen berritzea sustatzeko beste formula batzuk bilatu behar dira.

 

Zerbitzu publikoen azpikontratazioarekin amaitzeko

Birjarpen-tasak ezartzea da sektore publikoko behin-behinekotasun-tasa altuen arrazoi nagusietako bat, gobernu desberdinen pribatizazio-nahiarekin batera. Izan ere, Madrildik ezarritako mugak aitzaki hartuta, balaztarik gabeko azpikontratazioak eta pribatizazioak handitzeko aprobetxatu dute.

Zerbitzu publikoen pribatizazioaren ondorioak egunez egun ikusten ditugu gure kaleetan; sektore guztien greba eta mobilizazioekin, haien lan-baldintzen prekarietatearen aurrean, hitzarmen duinen defentsan (esku-hartze soziala, egoitza pribatizatuak, etxez etxeko laguntza-zerbitzuak, osasun-garraioa, Osakidetzaren garbiketak, etab.) edo egindako lanagatik hilabete amaieran kobratzea bezain oinarrizkoa den zerbaitengatik (Correosen garbiketa).

Gatazka horiek guztiak zerbitzu publikoen azpikontratazioaren eta pribatizazioaren ondorio dira, eta gutxi batzuek poltsikoak betetzen dituzte langileak esplotatzearen kontura.

 

 

Berdintasunean eta kontziliazioan aurrera egiteko

Berdintasun-planen benetako negoziazioa eskatzen dugu, berdintasunerako bidean aurrera egingo duten neurri argi eta zehatzak bil ditzaten. Besteak beste, garrantzitsua da administrazio eta enpresa publiko guztietan nahi gabeko partzialtasunarekin amaitzeko neurriak hartzea. Partzialtasun horrek batez ere emakumeei eragiten die, eta hori da soldata- eta pentsio-arrakala azaltzen duen arrazoietako bat.

Gainera, ulertezina da guraso-baimena bezalako neurri ordaindu gabeak onartzea; baimeneko 8 asteak berehala aitortu behar dira ordaindutako eskubide gisa.

 

Administrazioa euskalduntzea lortzeko

Beharrezkoa da langile publikoak euskalduntzeko behar diren baliabide guztiak eskaintzea, langile guztiek beren lana egin eta herritarrei arreta euskaraz eman ahal izateko. Baliabiderik gabeko konpromisoak konpromiso hutsak dira.

 

Denok grebara!

 

Kanpaina honetako materialak

 


 

Sindikatuen komunikatua gutxieneko zerbitzuen inguruan

 

Ezarritako gutxieneko zerbitzuen ondorioz, egun arrunt batean baino langile gehiagok egingo dute lan sektore batzuetan.

Pandemiaren aitzakiarekin ezarritako gutxieneko zerbitzuen handitzea betikotzen du Aginduak. Zenbait eremutan, pandemia aurreko deialdietan baino gutxieneko handiagoak ezartzen dira.
Lan Sailak gaztelaniaz igorri zuen agindua, eta 24 ordu beranduago jaso dute sindikatuek euskaraz.

Jaurlaritzako Lan Sailak atzo jakinarazi zuen ELA, LAB, CCOO, STEILAS, SATSE eta ESK sindikatuek urriaren 25ean eta abenduaren 19an deitutako sektore publiko osorako grebarako gutxieneko zerbitzuak. Bada, berriz ere gehiegizkoak izan dira: milaka langile publiko oinarrizko greba eskubidea egikaritu ezinik uztzi ditu. Zerbitzu publikoen gainbehera nabarmena den une honetan, hala nola, langile eskasia edo ordezkapen falta, badirudi faktore horiek bat-bateko garrantzia hartzen dutela greba iristerakoan. Azpimarratu behar da, gainera, greba egun bakar bat izanik, guztiz funtsezkoa dena bakarrik bermatu beharko litzatekeela. Hala ere, beste behin ere, grebarako eskubidearen erabilera oztopatzeko saiakera berri baten aurrean gaude, grebaren eragina gutxiarazteko eta lantokietan normaltasun itxura emateko.

Aginduaren edukia ikusita, argi dago Lan Sailak apustu egin duela pandemiaren aurretik ezartzen zituen gutxieneko zerbitzuak baino handiagoak iraunarazteko. Pandemia aitzakia ezin hobea izan zen gutxieneko zerbitzuak esponentzialki handitzeko, eta orain, normaltasun egoerara itzuli arren, pandemiaren aurretik sektoreetan ezartzen zirenak baino gutxieneko handiagoak ezartzen jarraitzen dutela. Adibidez:

  • Osakidetzan: Lehen Arretan jaiegun bateko gutxienekoak ezartzen ziren, eta orain, berriz, larunbat batekoak.

  • Hezkuntza: unibertsitateaz kanpoko hezkuntza publikoan, zuzendaritzako pertsona bat eta sarrera kontrolatzeko beste bat egon behar ziren; egungo Aginduan, berriz, irakasle bat egon behar da hezkuntza- tapa bakoitzeko, eta horri Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 100 ikasleko beste pertsona bat batu behar zaio.

Hori gutxi balitz, Aginduaren aplikazio praktikoak ekarriko du, zenbait esparrutan, lanaldi arrunt batean daudenak baino langile gehiago izatea. Bereziki deigarria da Osakidetzako EAGen egoera: gutxieneko zerbitzuen %100 ezartzen da, egunerokoan hutsune asko ordezkatzen ez direnean eta askotan EAGak medikurik gabe zabalik daudenean. Gainera, %100eko gutxienekoak ezartzeak honakoa esan nahi du: egunerokoan zerbitzu horiek aurrera ateratzen dituen plantilla ezinbesteko gutxienekoa dela, hau da, urte osoan gutxieneko zerbitzuetan lan egiten dutela. Era berean, sindikatuek nabarmendu nahi dute oso adi egongo direlako gutxienekoen Aginduaren aplikazioari; zoritxarrez, gehiegikeriak ere oso ohikoak baitira.

Adierazitako guztiaz gain, sindikatuek salatu dute Lan Sailak gaztelaniaz bidali duela aurrena Agindua, eta 24 ordu beranduago jaso dute euskaraz. Hizkuntza eskubideen urraketen beste adibide bat da. Grebaren aldarrikapenetako bat da sektore publikoa euskalduntzea, zerbitzua euskaraz emateko eta euskaraz lan egiteko eskubidea bermatzeko. Gertaera horrek erakuste du errealitate horretatik urrun gaudela.

 

Basauriko Udaleko garbiketa-azpikontrataren ez-ordainketak eta ez-betetzeak

Basauriko Udalaren utzikeriak, OHL enpresari garbiketa-azpikontrataren langileen eskubideak ez errespetatzea ahalbidetzen dio. Enpresa Batzordeak elkarretaratzeak deitu ditu azaroaren 27rako eta Irakurri

Arabako Correoseko langileek murrizketen aurka mobilizatuko dira

Arabako Correoseko langileek mobilizazioei ekingo diete makineria zaharra konpondu edo berritzeko eta lanpostuak langile nahikoekin betetzeko laneko arriskuak saihesteko. Irakurri

ESK-k ez du onartzen Osakidetza konpondu nahi ez duen eta EAJri aurpegia garbitu nahi dion diagnostikoa

ESK-k ez du onartzen Osakidetza konpondu nahi ez duen eta EAJri aurpegia garbitu nahi dion diagnostikoa 2024 urriak 31 Osasun Irakurri

ESK Osasun Itunaren Mahairen aurrean

ESK Osasun Itunaren Mahairen aurrean 2024 urriak 19 ESKren lehen balorazioa etsigarria da: Mahai honen metodologia opakua eta baztertzailea da. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46