Papresaren gardentasun falta salatzen dugu eta mobilizaziora deitzen dugu lanpostuak eta lantegiaren etorkizuna defendatzeko eta edozein neurri traumatiko kentzeko eskatzeko.

 

« Onartezina da Enpresa Batzordeak  prentsaren bidez  jakitea enpresaren asmoen berri  »

 

LAB, ESK, ELA eta CCOO sindikatuek osatzen duten Papresako Enpresa Batzordeak iritzi publikoari helarazi nahi dio bere kezka sakona joan den urtarrilaren 17an prentsan agertutako informazioen aurrean, zeinetan adierazten baitzen enpresako zuzendaritza aztertzen ari zela Papresaren salmenta, makina produktibo baten gelditzea eta 110 langileri eragingo liekeen Enplegu Erregulazio Espediente (EEE) baten aplikazioa.

Enpresa Batzordeak salatu nahi du Papresako egungo Zuzendari Nagusiarekin izandako bilera batean izan zuela asmo horien berri, eta ez zuela inolako daturik eman. Onartezina iruditzen zaigu Papresaren enpleguari eta etorkizun industrialari zuzenean eragiten dioten erabaki garrantzitsuak prentsari jakinaraztea, langileen legezko ordezkariekin elkarrizketak hasi aurretik.

 

Mobilizazioa beharrezkoa da

Egoeraren larritasuna ikusita, Enpresa Batzordeak uste du ezinbestekoa dela mobilizazio dinamika bati ekitea, lanpostuen defentsan, lantegiaren etorkizunaren defentsan eta langileriarentzako edozein neurri traumatiko kentzea exijitzeko.

Helburu horrekin, joan den otsailaren 11n langileen batzar bat egin zen, etaenpresa batzordeak lanuzte partzialak egitea proposatu zuen. Langileek aho batez babestu dute proposamena.

Lanuzteak otsailaren 17, 20, 24 eta 27an egingo dituzte, 12:00etatik 16:00etara.

 

Enplegua mantentzea eta bideragarritasuna

Enpresa Batzordeak zuzendaritzari eta CL Grupori dei egiten die erantzukizunez joka dezaten, egiazko informazioa eman dezaten eta elkarrizketa prozesu erreal bat ireki dezaten, Papresaren enplegua eta bideragarritasuna bermatzeko.

Era berean, langile guztiak animatzen ditugu adostutako mobilizazioetan aktiboki parte hartzera. Papresaren enpleguaren eta etorkizunaren defentsan.

 

Papresako enpresa batzordea

 

Lanuzteak Papresan gardentasuna, bideragarritasuna eta enpleguari eustea eskatzeko

Papresaren gardentasun falta salatzen dugu eta mobilizaziora deitzen dugu lanpostuak eta lantegiaren etorkizuna defendatzeko eta edozein neurri traumatiko kentzeko eskatzeko. Irakurri

3 eguneko greba mugagabearen ondoren, akordioa Kursaaleko garbiketa-zerbitzuan

Kursaaleko garbikuntzako greba mugagabea soldata eta lan hobekuntza garrantzitsuekin amaitu da. Langileek % 15,7ko igoera, baimenak eta plusak lortzen dituzte plantilla Irakurri

Bertan bizi nahi dugu! Donostiaren turistifikazioa gelditu!

Donostian, Europa hegoaldeko hainbat hiritan bezala, ekainaren 15ean kalera aterako gara turistifikazioaren aurkako borrokan, SET sarearen deialdira. Irakurri

¡Aquí queremos vivir! ¡Paremos la turistificación de Donostia!

En Donostia, al igual que en varias ciudades del Sur de Europa, el 15 de junio saldremos a la calle Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12