Tubos Reunidosen enplegu-erregulazioko espedientea salatzen dugu, eta enpresa horri aurre egitera animatzen ditugu langileak. Enpresa horrek sistematikoki ustiatu ditu laguntza publikoak etika-izpirik gabe, eta zalantzazko metodoak erabili ditu etekinak hobetzeko.

 

«  Altxatzeko momentua  heldu da »

 

ESK sindikatutik gure gaitzespenik irmoena adierazi nahi dugu Tubos Reunidosek Trapagarango eta Amurrioko lantegietan planteatutako enplegu-erregulazioko espedientea dela eta.

Tubos Reunidosek jarraitzen du izaten Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak mimatutako enpresetako bat, eta ehunka milioi euro jasotzen ditu diru-kutxa publikoetatik, ICO edo SEPIren kredituetan (aurretiazko iturgintzaren laguntzarekin), dirulaguntza anitzetan edo langileen langabeziaren kartilak banpirizatuz, ABEEak kateatuz, baita mozkin handiko urteetan ere.

Tubos Reunidosek likidezia koltxoi eder bat izan arte itxaron du, AEBekin muga-zergen koiunturako krisi baten aitzakian, kaleratzeak eta enplegua suntsitzea ekarriko duen EEE bat aurkezteko.

Osasun pribatuko sikarioen bidez, aldi baterako ezintasuneko egoeran dauden langileak lanera itzul daitezen estortsioa egiten saiatu da, enpresaren bideragarritasuna kolokan jartzen duen absentismoa minbiziaren parean jarriz. Orain plantilla murriztu nahi dute enplegua suntsituz. Nola egiten zaio aurre absentismo-arazo bati langileen kopurua murriztuz?

 

 

Aprobetxatu

ESK-n ezin dugu onartu Tubos Reunidos bezalako enpresa batek merkatuan dagoen estutasun bat aprobetxatzea aitzaki gisa plantillaren zati bat kentzeko. Are gehiago estutasuna pasatzean, azpikontratazioa, behin-behinekotasuna eta, oro har, enplegu prekarioa ordezkatuko dituen langileak kontratatzeko.

Aski da merkatuaren gorabeherak langileen sorbaldetan kargatzea eta pertsonak txatarra edo energia balitz bezala erabiltzea gastuak murrizteko orduan.

 

Borrokatu behar dugu

ESK sindikatuan gure baliabide guztiekin borrokatuko dugu Tubos Reunidoseko bi lantegietan lan egiten duten langile eta bere familien alde eta Meatzaldea-Ezkerraldea eta Aiaraldea eskualdeetan kalitatezko enplegua babesteko.

Enplegu-suntsiketari ez, kaleratzeei ez eta Tubos Reunidoseko enplegu-erregulazioko espedienteari ez

Altza dezala lagileria borrokan indarrez berriro!

 

Tubos Reunidosentzat proiektu bat eta egungo egoeraren erantzukizunak eskatzen ditugu

Gaurko bileraren ondoren, ESKn uste dugu Green Industryren (CAP Capital) proposamena ez dela nahikoa: langileei eskatzen dizkien sakrifizioak zehazten ditu,… Irakurri

Tubos Reunidos taldeko lantegi guztien jarraitutasuna bermatu behar da

Edozein industria-irtenbidek Amurrioko, Trapagarango eta Langraiz Okako lantegien jarraitutasuna bermatu behar du. Tubos Reunidos taldeak industria-instalazioak, ezagutza teknikoa, langile kualifikatuak,… Irakurri

Tubos Reunidos talde osoarentzako enplegu-bermeak eta industria-irtenbidea exijitzen ditugu

Premiazko neurriak eskatzen ditugu jarduerari eta soldatei eusteko, baita talde osoa babestuko duen irtenbide bat ere. Likidezia-faltak eta salmentaren inguruko… Irakurri

Grebak ez du krisia eragin eta EEE-k ez zuen Tubos Reunidos salbatuko

Tubos Reunidosek CNMVri bidalitako 2026ko lehen seihilekoko emaitzek egoera larria baieztatzen dute; baina, aldi berean, Zuzendaritzak aspalditik datorren krisiaren zama… Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10