EAJk eta PSE-EEk gutxieneko soldataren aurkako iritzia publiko egin dute eta sindikatuen iritziz gutxieneko demokratikoa da 138.495 sinadura jaso dituen ekimen herritar bat eztabaidatzeko aukera izan dadila


«  Iruzurra da.  Pentsiodunen Mugimenduarekin ere egin zuten »

 

ELA, LAB, ESK, Steilas, HIRU eta Etxalde sindikatuek manifestazioa egingo dugu azaroaren 12an, EAJri eta PSE-EEri eskatzeko osoko bilkuran gutxieneko soldataren aldeko herri ekimen legegilea eztabaidara onar dezatela. Manifestazioa Bilbon izango da, eta 11.30ean abiatuko da Eusko Jaurlaritzaren egoitzatik (Kale Nagusia), PSE-EEko egoitzatik pasako da (Alameda Rekalde) eta Sabin Etxean bukatuko da, ‘EAJ-PSE-Confebask, pobreziaren errudunak; SMI vasco ya!’ lelopean.

Gogoratuko denez, EAJk berariaz gutxieneko soldataren herri ekimen legegilearen aurkako iritzia publiko egin zuen. EAJren iritziz gutxieneko soldataren erabateko eskuduntza aldarrikatu beharko litzateke, estatuaren inongo esku-hartzerik gabe, eta sindikatuen ekimenak ez du anbizio hori betetzen. Ondoren, Eusko Jaurlaritzak ekimenaren aurkako txostena publiko egin zuen sindikatuek erabateko eskuduntza eskatzen dutelako, Espainiako merkatuaren batasuna urratzeko arriskua dagoelako eta gutxieneko soldataren gaiak patronalarekin adostasuna exijitzen duelako.

 

Iruzur demokratikoa

Azken finean, EAJk eta PSE-EEk, pentsiodunekin gertatu bezala, Eusko Legebiltzarrean iruzur demokratikoa gerta daitekeela aurreratzen ari dira. 138.495 langilek Hego Euskal Herrian gutxieneko soldata ezarri ahal izatea eskatu dute eta gutxieneko demokratikoa da herritar horien eskakizuna eztabaidatzea. Herri ekimen legegileak dira herritarrek politika egiteko duten mekanismo demokratikoa; eztabaida ukatzea erabateko iruzurra litzateke eta politikaren ikuspegi elitista eta autoritarioa erakutsiko luke.

EAJ eta PSE-EE garaiz daude herritarren ahotsari bide emateko eta Eusko Legebiltzarreko biharko osoko bilkuran gutxieneko soldataren herri ekimena eztabaidara onartzeko. Ondoren, eztabaidan alderdi bakoitzak bere aldarrikapenak mahaigaineratuko ditu, baina ez da onargarria eztabaida bera ukatzea. Sindikatuak prest daude Eusko Legebiltzarrean alderdien ekarpenak eztabaidatzeko; alderdiek negoziatzeko prestutasun horri bizkarra ematea ulertezina litzateke.

 

Greba orokorra: mobilizazio handiak bizi-baldintza duinen alde

ESK-k langile klasea zoriondu besterik ezin du egin. Beste behin ere milaka pertsona kalera atera dira eta eztabaida sozial eta Irakurri

Greba orokorraren lehen balorazioa

ESK sindikatuak balantze positiboa egiten du martxoaren 17ko greba egunaz. Beste behin ere agerian geratu da Euskal Herriko langile klasearen Irakurri

Bihar, martxoak 17, greba orokorra!

Bihar, martxoak 17, lantokiak hustu eta kaleak bete behar ditugu, gure kontura aberasten den bitartean pobretzen gaituen sistema miserable horri Irakurri

Pobretzearen aurka, martxoak 17, greba orokorra

Langile klasearen pobretzearen aurrean, lan eta gizarte baldintzen okertzearen aurrean, langileok ezin gara geldirik egon. Martxoaren 17an denok greba orokorrera! Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6