ESK sindikatutik urriaren 15eko mobilizazio orokorrean parte hartzera animatzen zaituztegu, herri palestinarraren genozidioa amaitzea eta Israelekin harremanak moztea eskatzeko. Hemen dituzue lanuzte honi buruzko ordutegiak eta informazio praktikoa. Mobiiza zaitez!

 

« Bonbak botatzeari utzi arren, ez da amaituko, guztion artean saihestu ezean,  Palestinako herriaren setioa eta sarraskia  »

 

Urriaren 15ean, ESK-k, sindikatu gehienekin batera, langile klasearen mobilizazio orokor batera deitu du genozidioa gelditzeko.

Argi dago Gazako bonbardaketak gelditzea albiste ona dela, su-eten txiki bat, eta, zalantzarik gabe, arnasa emango die oraindik bizirik dauden pertsonei. Hala ere, ezin dugu ahaztu genozidioak, eta hori hala da, ez direla gerraren bidez bakarrik egiten. Israelgo estatuaren politika hiltzaileek ez dute bonbardaketa masiborik behar gauzatzeko. Baliteke, batzuek gerra deitu nahi izan dutena, amaitzea baina, zalantzarik gabe, amaituko ez dena, guztion artean saihestu ezean, Palestinako herriaren setioa eta sarraskia da.

Urriaren 15erako deitutako lanuzte orokorrek balio behar dute patronalei eta gobernuei ozen eta garesti esateko gu, euskal langileok, gerrarekin edo gerrarik gabe, ez garela genozidio honen konplize izango, eta inola ere ez dugula onartuko pertsonen bizitzarekin negozioa egitea. Israel estatu genozida da, eta ez da onargarria gure gobernuek eta patronalek inolako harremanik izatea, are gutxiago merkataritzarekin, gizakien oinarrizko eskubideen aurka sistematikoki egiten duen herrialde batekin.

 

Lanuzteen ordutegiak

Urriaren 15ean hainbat lanuzte daude deituta. Oro har, lanuzteak hauek izango dira:

  • 03:00etatik 06:00ak arte

  • 11:00etatik 15:00ak arte

  • 19:00etatik 22:00ak arte


Txandaka lan egiten baduzu

Egin ezazu zure lan-ordutegiari dagokion lanuztea. 06:00etatik 14:00etara lan egiten baduzu, goizeko 11:00etatik 14:00etara egin beharko duzu lanuztea.

Lanaldi zatitua baduzu

Goizeko lanuztea egitea lehenetsi, 11:00etatik 15:00etara.

Lanuztea amaitu baino lehen amaitzen dut lan egiten

Zure lanaldia goizeko 06:00ak, 15:00ak edo gaueko 22:00ak baino lehen amaitzen bada, laneguna amaitu arte egingo duzu lanuztea.

Ez dit mobilizazioetara joateko astirik ematen

Hau borroka eguna da. Distantzia edo beste arrazoi batzuk direla eta, baliteke ezin izatea antolatutako mobilizazio nagusietara gehitu. Enpresan bertan mobilizazioak egin ditzakezue (kontzetrazioak, etab.), batzarrak...

Nire lantokian ordutegi zehatz bat adostu dugu

Litekeena da lantoki batzuetan batzordeak geldialdi-ordutegi bereziak adostea.

Jakinarazi behar al diot enpresari lanuztea egingo dudala?

Ez. Ez diozu enpresari jakinarazi behar lanuztea egingo duzula.

Nola dakit gutxieneko zerbitzuen parte naizela?

Gutxieneko zerbitzuetako bat bazara, zuk zeuk jakinaraziko dizute. Orduan lanera joan beharko duzu. Gutxieneko zerbitzua izatea tokatzen bazaizu, eraman ikur bat Palestinaren alde, mobilizazioarekin zure babesa adierazteko.

 

 

Sindikatuon mobilizazioak

Goizez 12:30ean izango dira hiriburu guztietan.

  • Bilbo: Jesusen bihotza

  • Donostia: Bulevard

  • Gasteiz: Andra Mari Zuria

  • Iruñea: Golem

Arratsaldez Iruñeko manifestazioa 19:00etan Gaztelu Plazatik aterako da.

Mobiliza zaitez! Palestinak behar gaitu! Palestina askatu!

Deskargatu info (mugikorrentzako bertsioa) >

 

Ez dezagun Palestina ahaztu

Israelek nazioarteko zuzenbidea urratzen jarraitzen du Gazan praktika genozidak eginez. Gizarte zibilak jardun egin behar du: boikota eta presioa beharrezko Irakurri

Sidenorrek Israelgo industria militarrarekin duen harreman komertzial oro baztertzen dugu

Sidenorreko presidenteari kontrabandoagatik ikerketaren irekiera dela eta, gardentasuna eskatzen dugu. Beraien onura giza bizitzaren aurretik jartzen dutenen diru-gosea, eskrupulo eza Irakurri

Euskal langileria herri palestinarraren alde mobilizatu da

Gaur euskal langileriak gelditu egin du eta mobilizatu egin da Palestinako herriak pairatzen duen okupazioa, apartheida eta genozidioa salatzeko. Israelekin Irakurri

Palestinaren aldeko lanuzte orokorra: jarraipen handia eta mobilizazio masiboak

Eguerdiko manifestazioetan 110.000 pertsona baino gehiago; ibilbidea lau hiriburuetan manifestariek bete dute. Instituzio publikoei eta enpresei Israelekin dituzten harremanak bertan Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9