Datorren urriaren 15erako Lanuzte Orokor baterako deialdia iragartzen dugu, Palestinako genozidioaren amaiera eskatzeko. Lanuzte orokorrean eta mobilizazioetan parte hartzera animatzen ditugu langileak.

 

«  Erakundeei eta enpresei  genozidioarekin harreman oro eten dezatela eskatzen diegu »

 

Gaur Bilbon, LAB, CCOO Euskadi, UGT Euskadi, ESK, STEILAS, CGT, Etxalde eta HIRU sindikatuok, datorren urriaren 15ean Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan lanuzte orokor bat deituko dugula publiko egiten dugu. Deialdi hau Nafarroan deituko dugunaren eskutik joanen da. Borroka, mobilizazioa eta batzarren eguna izango da, langile klase osoaren parte-hartze aktiboa bilatzen duena.

 

3 ordutako lanuztea

Lanuzte orokorra izango da ordu hauetan:

  • 03:00etatik 06:00etara
  • 11:00etatik 15:00etara
  • 19:00etatik 22:00etara

Mobilizazio nagusiak 11:00etatik 14:00etarako tarte horretan burutuko ditugu. Ordutegi horietan mobilizazioak antolatuko dira lantokietan, eta 12:30ean manifestazioak egingo dira Bilbo, Gasteiz, Donostia eta Iruñeko kaleetan.

 

Genozidioa

Hasiera-hasieratik Israelek Palestinako Herriaren aurka egindako eraso basatia salatu dugu, eta horren aurrean hainbatetan mobilizatu gara. Gaur egun, gertatzen ari dena genozidio bat dela ez du inork zalantzan jartzen, Israelgo estatuak berak edo hura sostengatzen duten gobernu eta interes ekonomikoek salbu. NBEko Batzorde Independenteak egindako azken txostenak Amnesty International bezalako erakundeei arrazoia ematen die: Israelek Gazako Zerrendan palestinarren aurka genozidioa egin du (eta egiten ari da).

Europako mailan, herritarren presioak Europar Batasunaren eta Israelgo merkataritza-akordioa etetearen eskatzen ari den presioak fruituak ematen ari da. Hala ere, Europako Batzordeak ematen dituen urratsak beranduegi datoz eta oso eskasak dira. Horregatik, Europako Batzordeari Israelek Gazan genozidioa egiten ari dela onar dezala eta Europar Batasuna–Israel Elkartze Hitzarmena guztiz hautsi dezala eskatzen diogu. Ez da zilegi genozidioa eta gerra krimenak egin nahiz etengabe nazioarteko legalitatea urratzen dutenekin harreman komertzialak izatea.

Gogora dezagun Nazioarteko Zigor Auzitegiak Hegoafrika vs Israel auzian, 2024ko urtarrilaren 26ko, martxoaren 28ko eta maiatzaren 24ko aldi baterako neurrien aginduetan, 1948ko Genozidioari buruzko Hitzarmenaren arabera, Israelek, genozidioa osatzen duten ekintzak egiten ari denaren uste sendoa adierazi zuela. Auzitegiak Israeli genozidio-ekintzak galarazteko eta laguntza humanitarioa trabarik gabe sartzen uzteko agindu zion. Determinazio juridiko horiek estatu-aktore eta estatuz gaindiko aktore guztiei, enpresak barne, halako ekintzak materialki erraztearen dituzten ondorio juridikoen berri ematen diete. Erabilera bikoitzeko artikuluak azken erabiltzaile militarrei esportatzen jarraitzea, bereziki Nazioarteko Zigor Auzitegiak neurri lotesleak eman ondoren, gutxienez, legez kontrako azken erabilera posiblearen ezagutza eraikitzailea da, eta, beraz, erantzukizun osagarria nazioarteko zuzenbide penalaren arabera.

 

Genozidioaren amaiera

Azken bi urteotan ikusi dugun bezala, hemen ordezkatuta dagoen mugimendu sindikalak eta gehiengo sozial zabal batek Gazako genozidioari amaiera aldarrikatu eta Palestina estatu libre izateko eskubidea defendatzen du. Euskal Autonomia Erkidegoko instituzioek, eta estatuko instituzioek, genozidioarekin harreman oro hautsi dezatela exijitzen dugu, eta su-eten bat nahiz Palestinaren okupazioaren amaiera eta bere autodeterminazio-eskubidea erdigunean jarriko dituen irtenbide integrala lortu ahal izateko beren eskura dituzten tresna guztiak erabil ditzatela eskatzen dugu.

Halaber, Israelekin merkataritza-harremanak dituzten enpresei eta Patronalari oro har beren harremanei buruzko gogoeta etikoa egin dezatela eskatzen diegu eta ez dezatela inolako jarduera komertzialik garatu Palestinan genozidioarekin konplize diren edo nazioarteko legalitatea urratzen duten enpresa edo erakundeekin.

 

 

Urriaren 15eko mobilizazioak

Gauzak horrela, urriaren 15ean enpresetan eta Bilbo, Gasteiz, Donostia eta Iruñeko kaleetan, honako hauek aldarrikatzeko mobilizatuko gara:

  • Langile klase osoaren elkartasuna adieraztea Palestinako herriarekin.

  • Genozidioa eta Israel AEBetako Gobernuaren babesarekin, Palestinako herriaren aurka egiten ari den gizateriaren aurkako krimenak salatzea, Palestinako Zisjordania lurraldearen etengabeko kolonizazioa, eta horrek Palestinako langile klasearen lan- eta bizi-baldintzetan dituen ondorio larriak salatzea.

  • Gazako genozidioari berehalako amaiera ematea eta Palestinaren okupazio nahiz kolonizazioari amaiera emango dion irtenbide integrala aldarrikatzea, palestinar herriak askatasunean bizitzeko duen eskubidea bermatuz.

  • Patronalari eta bai bertako nahiz nazioarteko instituzioei Israelgo Estatuarekin merkataritza-harreman oro bertan behera utz dezatela exijitzea. Ez da onargarria genozidio baten kontura negozioak egiten jarraitzea.

  • Europar Batasunaren eta Israelgo Estatuaren arteko Elkartze Hitzarmena erabat bertan behera uztea eskatzea.

 

CAF-en aurkako salaketa txalotzen dugu

ESK-tik gure babes irmoa adierazi nahi dugu aurkeztu duten salaketari CAF enpresako Administrazio Kontseiluaren aurka, Palestinako lurraldearen okupazioarekin eta kolonizazioarekin Irakurri

Berrarmatzearen eta genozidioaren aurka, Eragozpen Fiskala gastu militarrari

Errenta aitorpena hasten da. Zerga-eragozpena egitera animatzen zaitugu, gastu militarrera bideratutako zatia gizarte-ekimenetara bideratzeko. Informatu bulegoetan, tutorialetan eta webgunean. Irakurri

Gerrarik ez! Armagintzarik, genozidiorik, kolonialismoarik ez!

Ukrainako gerraren hasieratik 4 urte eta NATOren erreferendumetik 40 urte bete direnean, gizateria une dramatikoan da. Otsailaren 26an eta 27an Irakurri

Ez dezagun Palestina ahaztu

Israelek nazioarteko zuzenbidea urratzen jarraitzen du Gazan praktika genozidak eginez. Gizarte zibilak jardun egin behar du: boikota eta presioa beharrezko Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9