Ekainaren 28 honetan ESK-k bat egiten du LGTBIQ+ kolektiboaren aldarrikapenekin eta mobilizazioekin, defendatzeko bizitza kapitalaren aurrean, disidentzia eta aniztasuna bere heteronormaren uniformetasunaren aurrean, gure eskubideak bere inposaketen aurrean.
« Arrosaz koloreztatu arren, kapitalismoak sistema zapaltzaile eta kriminala izaten jarraitzen du »
U28-a sortu zuen Stonewalleko matxinadatik mende erdi baino gehiago igaro ondoren, oraindik ere beharrezkoa da gogoratzea inork ez digula ezer oparitu, inoiz ez. Lortu ditugun konkista sozialak, abiaraztea lortu ditugun eskubideak, beste mundu bat posible dela uste dugunon ahaleginari, borrokari eta erabakitasunari esker lortu ditugu.
Kapitalismo arrosa
Nahiz eta zenbaitek LGTBIQ+ kolektiboaren aldarrikapenak edukiz hustu, despolitizatu eta haien borroka merkantilizatu nahi izan, jakin badakigu kapitalismoak sistema zapaltzaile eta kriminal izaten jarraitzen duela, arrosaz koloreztatu arren. E28 aldarrikapenerako eta borrokarako eguna da. Egun horretan, sistema zisheteropatriarkala zalantzan jartzeko adorea eta erabakia izan zuten eta oraindik ere baduten gorputz eta identitateekiko harrotasuna sentitu behar dugu, bizitzeko eta izateko aukera desberdinak daudela erakusten baitigute.
Kapitalismoa, arrosa kolorekoa izan ala ez, produktiboak ez diren bizitzaren atalen aurka dago, eta LGTBIQ+ kolektiboaren merkantilizazioan merkatu-nitxo berri bat aurkitu du.
Gure eskubideak ez daude salgai, gure borroka ez da inongo erakunde edo bankuk karroza batean igo ahal duen produktu bat, erakusteko eta eskaintzaile onenari eskaintzeko. Turismo gay, zuri eta aberatsa sustatzea ez da LGTBIQ+ pertsonen eskubideak defendatzea, baizik eta laneko eta gizarteko prekarietatea, miseria, gentrifikazioa... defendatzea. Eta, batez ere, gure neurrira egina ez dagoen traje batean berriz sartzea da; izan ere, arrosa eta purpurina asko izanda ere, sistema zisheteropatriarkal honen jantziak txiki geratzen jarraitzen du.
Borrokarik gabe ez dago eskubiderik
Borrokarik gabe ez dago eskubiderik, eta gure eskubideak egunero daude jokoan, eta are gehiago orain eskuin muturra eta gero eta muturrekoagoa den eskuina goraka doazela, etengabe zalantzan jartzen eta lortutako eskubideak arriskuan jartzen dituelarik. Aurrerapenak eta lege-aldaketak izan arren, Espainiako estatuan azken urtean bikoiztu egin dira LGTBIQ+ pertsonen aurkako eraso fisikoak eta hitzezkoak, eta kolektiboko pertsonen aurkako gorroto-delituak ere klase-kontua dira, adina, prekarietatea eta genero-identitatea gorrotoaren esposizioa areagotzen duten intersekzionalitateak direlako. Gazteenak, diru-sarrera txikienak dituztenak eta transak dira indarkeria gehien pairatzen dutenak. Eta hori guztia kontuan hartu gabe emakumeen aurkako indarkeria-delituekin batera, LGTBIQ+ pertsonen aurkako indarkeria dela gutxien salatzen dena.
Kalera atera
Soberan ditugu LGTBIQ+ borrokaz harro egoteko arrazoiak, baina, batez ere, beste behin ere kalera ateratzeko arrazoiak ditugu; bizitza kapitalaren aurrean defendatzeko, disidentzia eta aniztasuna heteronormaren uniformetasunaren aurrean defendatzeko, gure eskubideak inposaketen aurrean defendatzeko. ESK-k beste behin bat egiten du LGTBIQ+ kolektiboaren aldarrikapenekin eta Euskal Herriko hiriburu guztietan egingo diren mobilizazioekin, eta gure afiliatu eta herritar guztiei dei egiten diegu horietan parte hartu eta kaleak hartzera.
- Bilbo: 12:00 h La Casilla
- Donostia: 18:30 h. Boule
- Iruñea: 19:00 h Baluarte
- Gasteiz: 19:00 h. Andre Maria Zuria
Klase harrotasuna
Lantoki seguruak LGTBI+ pertsonentzat
Osakidetzan trans patologizazioa amaitzearen alde
Lantokietan berdintasunez, desberdintasunak bizi!
- 1
- 2