Gaur, Errefuxiatuen Nazioarteko Egunaren harira, gertaera kezkagarriak salatu nahi ditugu, gure herrialdera babesa eske datozen pertsonen eskubideak, duintasuna eta harrera arriskuan jartzen dituztenak.
« Argi dago Estatuaren finantziazio falta eta Eusko Jaurlaritzaren borondate politiko eza harrera-sistema duina zabaltzeko »
140 plazen itxiera eta 6 kaleratze
Ekainaren 30ean Euskadin babes internazionala eskatzen duten pertsonentzako Harrera Sistemako 140 plaza ixtea eta 6 langile kaleratzea aurrreikusi da. Guztira 6 aterpetxe itxiko dira: bi Bilbon, bat Gipuzkoan eta beste bat Araban, estatuaren aldetik finantzaketa falta eta Eusko Jaurlaritzaren aldetik baliabide propioekin harrera-sistema duin bat handitzeko borondate politikorik gabe.
CEAR erakundeko langileek gero eta lan-baldintza gogorragoak pairatzen ditugu: lan-zama handia, ratio altuak, baliabide falta,lan- bajak ez estaltzea eta arrisku psikosozialak, guzti hauek egoera zaurgarrian dauden pertsonei merezitako arreta eskaintzea oztopatzen dutenak. Gainera, kaleratzeen berri emateko modua desegokia izan dela salatu nahi dugu, bereziki bere burua sozialtzat duen erakunde batean.
Gipuzkoa larriena
Gipuzkoako bulegoko egoera bereziki larria da. Egunero, dozenaka migratzaile bulegoaren inguruan egotera behartuta daude, etxebizitza aukerarik eta oinarrizko baliabiderik gabe. Instalazioak behin-behineko leku bihurtu dira mugikorra kargatzeko edo garbitzeko, bitartean auzokideekin tentsioak pilatzen dira eta poliziaren presentzia etengabea da. Egoera honek agerian uzten du probintzia horretako aterpetxea bakarra ixteko erabakia, harrera-sare koordinatu eta nahikorik ez dagoela, eta babesa eskatzen duten pertsonei oinarrizko zerbitzuak bermatzeko premia larria dagoela. Taldekideen gaineko carga emozionala eta lanekoa sakona da, eta egoera geroz eta jasangaitzagoa bihurtzen ari da.
Asilorako trabak
Baita ere Atzerritartasun Legearen azken erreforma ere salatu nahi dugu, batetik; asilo eskaerak oztopatu nahi dituen neurriak dakartzalako, eta bestetik; Eusko Jaurlaritzak Diru-sarrerak Bermatzeko Errentara (DSBE) sartzeko ezarri nahi dituen trabak, errenta txikiko egoeran dauden pertsonentzat ezinezkoak diren alokairu-kontratuak eskatzen baititu. Pertsona askok, kale egoeran, gainbetetako etxebizitzetan edo etxebizitza moduan egokitutako lonjetan bizi dira, eta ez dute erroldatzeko aukerarik.
Ongietorria ematen diogu Eudel-ek udalerri guztietan erroldatze soziala ezartzeko egindako gomendioari, eskubideak lortzeko lehen urrats gisa. Udala eta euskal gizartea animatzen dugu etorkinei eta errefuxiatuei harrera egiteko, laguntzeko eta erroldatzea bermatzeko. CEAR erakundeari eskatzen diogu bere ardurapean Harrera Sistemako plazetan dauden pertsona guztien erroldatzea erraztu dezala, aterpetxeak kokatuta dauden udalerriekin koordinatuta.
Elkartasuna
Gainera, Palestinako herriaren aurkako genozidioa salatzeko nazioarteko deialdiarekin bat egiten dugu, setioare, bloke humanitarioaren eta Gazan ezarritako blokeoaren bukaera eta nazioarteko babesa eskuratzeko bide seguruak ahalbidetzea eskatuz.
Hacemos un llamamiento a la sociedad vasca a que se solidarice activamente con las personas migrantes y refugiadas, que viven aquí, entre nosotras, en condiciones muchas veces invisibles, con miedo, desprotección y desarraigo. Es momento de decir alto y claro que Euskadi debe ser tierra de acogida real, en políticas, recursos y humanidad.
Euskal gizarteari dei egiten diogu bertan bizi diren migratzaile eta errefuxiatuekin elkartasun aktiboa adieraz dezala, askotan ikusezinak diren egoeretan, beldurrez, babesik gabe eta erroturik gabe bizi direnak.
Argi eta garbi esateko ordua da Euskadik benetako harrera-herrialdea izan behar duela politikan, baliabideetan eta gizatasunean.
Gure eskaerak
Eskaerak:
- Plaza itxierak bertan behera uztea eta lanpostuak mantentzea.
- Finantzaketa publiko egonkor eta nahikoa, bai estatu mailakoa bai autonomia mailakoa.
- Harrera sistemako langileen lan-baldintzak berehala hobetzea.
- DSBE-aren sarbidea oztopo ezinezkorik gabe bermatzea.
- Erroldatze soziala inolako mugarik gabe eta Harrera Sistemako plazetan dauden pertsona guztien erroldatzea bermatzea.
- Palestinako genozidioa berehala etetea eta asilo eskubidea errespetatzea.
Gizaki bakar bat ere ez da ilegala, eta pertsona guztiek dute duintasunez, bakean, laguntzaz eta osasuna arriskuan jarri gabe bizitzeko eskubidea.
CEAR Euskadiko langileen ordezkaritza sindikala (CEAR Bizkaiko Enpresa Batzordea eta Gipuzkoa zein Arabako ordezkari sindikalak).
Arabako indarkeria matxistaren biktimak artatzeko murrizketen aurkako mobilizazioa
Indarkeria matxistaren biktimak artatzeko murrizketen aurkako helegitea eta mobilizazioak
CEAR-Bizkaian Esku-hartze Sozialaren hitzarmena aplikatzea lortu dugu
CEAR-eko murrizketek langileei eta errefuxiatuei eragiten diete
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- 10
- 11
- 12
- 13