Arabako egoitzetako eta Enviserreko borrokek, greba eta mobilizazioekin, Lanbide arteko Gutxieneko Soldata (LGS) propio eta duin baten beharra erakusten dute.

 

« Enpresa askotan  negozioa egiten  ari dira lan-baldintzen eta soldaten kontura »

 

Arabako Adinduen Egoitzak urteak daramatzate Herrialdeko lehen hitzarmena lortzeko borrokan, eta Enviserreko langileek lan-baldintzak hobetzea eskatzen jarraitzen dute, greban bi hilabete baino gehiago daudelarik. Sektore horietan bezala, Araban ere langile askok jasoko lukete lanbide arteko gutxieneko soldata propio baten onura, ELA, LAB eta ESK sindikatuok, STEILAS, HIRU eta ETXALDErekin batera, prekarietatearekin amaitzeko aldarrikatzen ari garena.

 

Ekainak 4 manifestazioa

Datorren ekainaren 4an, asteazkena, ELA, LAB eta ESK sindikatuek deituta Arabako egoitza eta etxebizitza komunitarioen sektorea eta Enviserreko lorezainak kalera aterako dira batera, lanbide arteko gutxieneko soldata propioa eta duina aldarrikatzeko. Bi kolektiboek borroka oso garrantzitsuren protagonistak dira, greba oso luzeen eta mobilizazioen bitartez, eta beraien aldarrikapenen artean dago, besteak beste, beraien soldatak hobetzea, Estatu osoan indarrean dagoen LGStik oso-oso gertu baitaude.

Arabako adinduen egoitzek eta etxebizitza komunitarioek 6 urte baino gehiago daramatzate borrokan sektoreko lehen hitzarmen probintziala lortzeko. Enviserreko lorezainek bi hilabete baino gehiago daramatzate greba mugagabean, lan-baldintza prekarioak hobetzea ekarriko duen enpresa-hitzarmena lortzeko. Errealitate desberdinak, baina antzeko aldarrikapenekin: beraien baldintzak hemen negoziatu eta erabaki ahal izatea, aplikatzen zaizkien Estatu mailako hitzarmenen gainetik. Bi kolektiboei, Araban dauden beste askori bezala, prekarietatearekin amaitzeko nahikoa izango zen LGS propio baten konkistak bete-betean eragingo zien. Horregatik egingo dugu ekainak 4ko manifestazio bateratu hau eta bertan, sinadurak bilduko dira, hemen LGS ezarri ahal izatea helburu duen HEL Gasteizko Legebiltzarrean erregistratzeko.

 

Prekarietatea enpresen negozio gisa

Araban, enpresa asko ari dira negozioa egiten lan-baldintzen eta langileen soldaten kontura. Prekarietatea, zerbitzu publikoen pribatizazioarekin batera, enpresa-onurarako erabiltzen daute Hori gertatzen da patronalaren diru-goseagatik, uko egiten baitio LGSa negoziatzeari ere; eta gertatzen da ere instituzioek hala baimentzen dutelako. Hemen, Araban, Adinduen Egoitzetan, Aldundiak ez du behar besteko borondate politikoa erakusten zaintza-sektore honen lan-baldintzak duintzeko. Enviserren, Udala ez da gai izan langileen aldarrikapenei erantzuteko.

Gauzak horrela, ELA, LAB eta ESK sindikatuok dei egiten dugu ekainaren 4an 18:00etan Gasteizko Plaza Berritik abiatuko den manifestazioan parte hartzera. Batetik, Arabako Adinduen egoitzetako eta Enviserreko langileen borrokak bultzatzeko. Bestetik, eta horrekin batera, Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata propioa eta duina aldarrikatzeko, Arabako prekarietatearekin amaitzeari begira. 

¡Residencias de Araba y Enviser en lucha! ¡SMI propio digno!. Hemen erabaki!

 

Enviser-ren grebak aurrera jarraitzen du, abusuzko gutxieneko zerbitzuen eta presioen gainetik

115 eguneko grebaren ondoren, Gasteizko lorezaintzako langileek hitzarmen duin baten alde borrokatzen jarraitzen dute, enpresaren jazarpenari, erakundeen gelditasunari eta abusuzko Irakurri

Grebarekin amaietzeko, Enviser-en lan-baldintzak nabarmen hobetu behar dira

Enviserreko greba-batzordeak grebari amaiera emateko akordio baten bila jarraitzen du. Akordio horrek soldatak eta lan-baldintzak nabarmen hobetzea du helburu. Gasteizko Irakurri

Gaur 80 egun bete dira Enviserreko langileen greba mugagabea hasi zenetik

Gaur 80 egun betetzen dira Gasteizko parke eta lorategiak eta eraztun berdea kontserbatzeaz eta mantentzeaz arduratzen den eta Udalaren kontrata Irakurri

Arabako egoitzetako eta Enviserreko langileak LGS duin baten alde

Arabako egoitzetako eta Enviserreko borrokek, greba eta mobilizazioekin, Lanbide arteko Gutxieneko Soldata (LGS) propio eta duin baten beharra erakusten dute. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3