Gizarte Segurantzaren jakinarazpenak jasotzeko moduan izan diren aldaketei buruzko azalpen txiki bat prestatu dizuegu.

 

« Gizarte Segurantzaren egoitza elektronikoaren bidez  zure jakinarazpenak berrikustea  gomendatzen dizugu »

 

Noiztik?

Irailaren 1etik aurrera, Gizarte Segurantzak ez dizu gutunik bidaliko zure etxera, eta Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoaren bidez egingo ditu jakinarazpenak https://sede.seg-social.gob.es

Zein kasutan?

Jakinarazpenak egoitza elektronikoaren bidez egingo dira, nahitaez, kasu hauetan:

  • Jaiotza eta adingabearen zaintza
  • Haurdunaldiko arriskua
  • Edoskialdi naturaleko arriskua
  • Aldi baterako ezintasuna
  • Ezintasun iraunkorra
  • Lesio iraunkorrak


Zer gertatzen da jakinarazpena irekitzen ez badut?

Egoitza Elektronikoan eskura jartzen dizutenetik jakinarazpena irekitzeko 10 egun natural dituzu. Ez baduzu jakinarazpena irekitzen:

  • Jakinarazpena legez eginatzat joko da
  • Ukatutzat joko da
  • Alegazioak edo helegiteak aurkezteko epeak galduko dituzu.
  • Zure prestazio ekonomikoa eten diezazukete edo gal zenezake.


Nola jakin dezaket jakinarazpen bat dudala?

Gizarte Segurantzak SMS edo posta elektroniko bat bidal diezazuke jakinarazpen bat zain duzula jakinarazteko, baina ez du beti egingo. Abisurik jaso ez arren, epea 10 egunekoa da oraindik. Azaldu dizkizugun 6 kasuetako batean bazaude, jakinarazpenen zain egon behar duzu.


Nola ziurtatuko dut jakinarazpenak jasotzen ditudala?

Jakinarazpenak jasotzea ziurtatzeko modurik onena Gizarte-Segurantzan zure datuak eguneratzea da. Sartu zure datuetara, eta egiaztatu zuzenak direla eta eguneratuta daudela https://portal.seg-social.gob.es/wps/portal/importass/importass. Zure cl@ve iraunkorra, ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa ere lor ditzakezu eta horiek erabili zure jakinarazpenen berri izateko.

Nolanahi ere, berrikusi maiz zure jakinarazpenak.


Nola berrikusten ditut jakinarazpenak?

Jakinarazpenak ahal dituzu berrikuzi Gizarte-Segurantzarko egoitza elektronikoan.

Jakinarazpenetara sartzeko beharko dituzu hiru identifikazio hauetako bat:

Ez badituzu derrigorrezkoa da identifikazio hauek izatea. Hauetako bat izatearekin nahikoa da.


Aurrez aurreko arreta

Edozein kasutan, gakoak lortzeko edo bitarteko digitalak erabiltzeko laguntza behar baduzu, jo ezazu Gizarte Segurantzara, funtzionarioek lagundu diezazuten izapideetan.

 

Orri informatiboa (mugikorrentzako)

Orri informatiboa (inpimatzeko)

 

 

Gizarte Segurantzak ez du paperean jakinarazpenik bidaliko

Gizarte Segurantzak ez du paperean jakinarazpenik bidaliko 2026 irailak 16 Gizarte Segurantzaren jakinarazpenak jasotzeko moduan izan diren aldaketei buruzko azalpen… Irakurri

Gizarte Segurantzak ez du paperean jakinarazpenik bidaliko

Gizarte Segurantzaren jakinarazpenak jasotzeko moduan izan diren aldaketei buruzko azalpen txiki bat prestatu dizuegu. Irakurri

Jaiotza eta zaintza baimenaren handipen eskasa

Jaiotza eta zaintza baimenak behar beste luzatzen ez dituen 9/2025 Dekretuaren inguruko laburpen txikia prestatu dugu. Aldaketa hau Europa Batuak… Irakurri

Jaiotza eta zaintza baimenaren handipen eskasa

Jaiotza eta zaintza baimenak behar beste luzatzen ez dituen 9/2025 Dekretuaren inguruko laburpen txikia prestatu dugu. Aldaketa hau Europa Batuak… Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14