Urriaren 21ean, astelehenarekin, langileak kalera aterako gara, beste behin ere herri palestinarrarekiko elkartasuna adierazteko eta su-etena eta Palestinarako justiziaren ebazpena eskatzeko.

 

« Beharrezkoa da Israelgo gobernu sionistaren eta AEBetako eta Europako bere konplizeen  basakeria horri amaiera ematea  »

 

ESK-k oso argi dauka zein diren palestinar herriaren aurka egiten ari diren genozidio honen erantzuleak. Israelek, bere gobernu sionistak, hamarkadak daramatza etengabe herri palestinarraren giza eskubideak, eskubide zibilak eta politikoak urratzen. AEBk eta Europar Batasunak lotsagarri bermatzen duten gobernua da, eta Madril, Iruña eta Gasteizko gobernuen konplizitatea ere badu.

Beharrezkoa da basakeria horri amaiera ematea, eta, horregatik, langileak mobilizatzen eta eskura ditugun presio-neurri guztiak aktibatzen jarraitzera animatzen ditugu.

 

Urriak 21 mobilizazioak

Astelehenean, hiriburu guztietan langileok elkarretaratzea egingo dugu Palestinaren aurkako genozidioaren amaiera eskatzeko, eta langileak eta herritarrak mobilizazioetan parte hartzera animatzen ditugu.

  • Donostia: 11:30 Alderdi Eder

  • Iruñea: 11:30 Udal plaza

  • Bilbo: 12:00 Plaza Biribila

  • Gasteiz: 12:00 Andra Mari Zuria plaza

  • Tutera: 12:00 Foruen plaza

 


 

Euskal sindikatuon komunikatua

ELA – LAB - CCOO EUSKADI - CCOO NAVARRA - UGT EUSKADI – UGT NAVARRA - ESK - CGT LKN – STEILAS - SOLIDARI - EHNE NAFARROA – ETXALDE - HIRU sindikatuon komuniktua irakur dezakezu

Komunikatua

 

Gerrarik ez! Armagintzarik, genozidiorik, kolonialismoarik ez!

Ukrainako gerraren hasieratik 4 urte eta NATOren erreferendumetik 40 urte bete direnean, gizateria une dramatikoan da. Otsailaren 26an eta 27an Irakurri

Ez dezagun Palestina ahaztu

Israelek nazioarteko zuzenbidea urratzen jarraitzen du Gazan praktika genozidak eginez. Gizarte zibilak jardun egin behar du: boikota eta presioa beharrezko Irakurri

Sidenorrek Israelgo industria militarrarekin duen harreman komertzial oro baztertzen dugu

Sidenorreko presidenteari kontrabandoagatik ikerketaren irekiera dela eta, gardentasuna eskatzen dugu. Beraien onura giza bizitzaren aurretik jartzen dutenen diru-gosea, eskrupulo eza Irakurri

Euskal langileria herri palestinarraren alde mobilizatu da

Gaur euskal langileriak gelditu egin du eta mobilizatu egin da Palestinako herriak pairatzen duen okupazioa, apartheida eta genozidioa salatzeko. Israelekin Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9