Gaur, 2024ko uztailaren 11n, urte osoko negoziazio baten ostean, hainbat mobilizazio eta 6 greba-egunen ostean, ESK, UGT, LAB eta ELA sindikatuek Hitzarmen Kolektiboa sinatu dugu garbiketa kontzesioa duen enpresaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren zentroetan zerbitzuak ematen dituzten langileen artean.

 

 

 

« Langile hauen soldata gutxienez  % 24 igoko da   6 urtetan »

Honakoa azpikontratatutako zerbitzu publikoa izanik, aurrerapauso handiak eman ditugu Foru Aldundiko langileekin parekatzeko; izan ere, akordio honen bidez, plantilla honi Euskal Administrazio Publikoaren Mahai Orokorraren urteko igoera berberak aitortzen zaizkio, hau da, funtzionarioei aplikatzen zaizkien igoera berberak.

Alderdi ekonomikoari dagokionez, langile hauen soldata gutxienez % 24 igoko da 6 urtetan. Eta honek aurrerapen handia dakar administrazioak azpikontratatutako jarduerek jasaten duten diskriminazioaren aurrean, hala nola garbiketaren kasuan.
LAN BERDINA, SOLDATA BERDINA!

Zehazki, delako "Paga bakarra" bat lortu da, oinarrizko soldataren eta hitzarmen-plusaren % 9,8koa, 2021eko soldata-taulari dagokionez (lanaldi osoko garbitzailearen kategoriarako, zenbatekoa 2.489,31 eurokoa izango da).

Gainera, 2025etik 2029ra bitarteko urteetarako urteko igoerak itundu dira, urtean % 2,5ekoa + Euskal Administrazio Publikoaren Mahai Orokorraren urteko igoera. (Kontzeptu guztiak ehuneko horrekin eguneratuko dira, hala nola garraio-plusa, txanda-plusa, etab.)

Langileei dagokienez, lanaldia murriztu da (ogitartekoaren denbora 30 minutura luzatu da, eta urtean 2 zubi egiteko eskubidea onartu da).
Norberaren bizitza, familia eta lana uztartzea ahalbidetzen duten lizentziak eta baimenak hobetu eta handitu egin dira, hala nola mediku espezialistengana joateko behar den denbora aitortzea, inolako mugarik gabe; familiako medikuarengana joateko urteko 6 baimenen aitortzea, edota lehen mailako senideei edo bizikideei familiako medikuarengana edo espezialistarengana edo larrialdietara laguntzeko 50 ordu, beste askoren artean.

Garbiketaren sektorea erabat feminizatua eta partzializatua izanik, borondatezkoa ez den partzialtasunaren arazoak gaurkotasuna badu. Horregatik, ESKn ezinbestekotzat genuen lanpostu hutsen betetzearen sistema bat prestatzea, orain arte ez zegoen egoera hori lehengoratzeko.

Horrela, hemendik aurrera, edozein langilek lortu ahal izango du lanpostu huts bat betetzea bere lan-baldintzak hobetzeko, dela lanaldia luzatuz, dela erabateko lanpostua aldatuz, antzinatasunaren arabera.

ESK-n badakigu asko dagoela egiteko, administrazioak azpikontratatutako sektore horiek jasaten dituzten diskriminazioak ezabatzeko.
ESK-k bide hori jarraitzeko konpromisoa hartzen du, baina ez edonola, borrokaren eta batasunaren bidez bakarrik lortuko baitugu garbitasunaren sektorea duintzea.

ELKARREKIN INDARTSUAGOAK GARA, ETA BORROKA BIDE BAKARRA DA.

 

 

EAE-ko garbiketa eta jantokietako greba

Feminizatutako, prekarizatutako eta denbora luzeegian ikusezin bihurtutako sektoreetakoak gara. Grebara atera gara dagozkigun eskubideak eta errekonozimendua eskatzeko. Irakurri

3 eguneko greba mugagabearen ondoren, akordioa Kursaaleko garbiketa-zerbitzuan

Kursaaleko garbikuntzako greba mugagabea soldata eta lan hobekuntza garrantzitsuekin amaitu da. Langileek % 15,7ko igoera, baimenak eta plusak lortzen dituzte plantilla Irakurri

ESK-k Bizkaiko garbikuntza sektoreko grebetan parte hartzeko deia egin du

ESK-tik dei argia eta irmoa egiten dugu abenduaren 17ko eta urtarrilaren 14ko eta 15eko grebetan parte hartzeko. Murrizketarik gabeko Bizkaiko Irakurri

Bizkaiko garbikuntza: murrizketarik gabeko eta prekarietatearekin amaituko duen hitzarmena orain!

Bizkaiko Garbiketa Hitzarmenaren negoziazioa 11 hilabetez negoziatu eta gero, blokeatuta dago. 10.000 langileri eragiten dien hitzarmen honetan murrizketarik ez egotea Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13