Gaur hiru eguneko baraualdia hasi da Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean, eta apirilaren 17an greba-eguna deitu dugu Bizkaiko esku-hartze sozialeko sektore osorako.

 

« Patronalak negoziazioa blokeatu eta  erakundeek erantzukizunak saihestu  dituzte »

 

LAB-k eta ESK-k salatu egiten dugu Gizardatzek eta Geroanek uko egin diotela Bizkaiko EskuHartze Sozialeko Sektorerako Hitzarmen bat sinatzeari, eta negoziatzeko borondate eza salatzen dugu. Hemendik, blokeoaren erantzule egiten ditugu eta Hitzarmen Kolektiboa bahituta izatea leporatzen diegu.

Joan den martxoaren 26an, langileei beste proposamen bat helarazi genien, akordio-proposamen bat. Gizardatzeko negoziazio-taldeari ere bidali diogu proposamena. Negoziazio-talde hori idatzizko komunikatuen atzean ezkutatu da, baina ez da gai inolako akordiorik egiteko.

Sektoreko elkarteei ere bidali diegu proposamena. Gure ustez, haien erantzukizuna da hitzarmena desblokeatzea, eta haien ardura da langile guztien lan-baldintzak hobetzea. Konponbidea eta adostasuna eskuetan dituzte.

 

Negoziatzeko borondaterik gabe

Ziur gaude, benetan diogu, erantzukizun-ariketa bat egin dugula hitzarmena sinatzeko, baina Gizardatz eta Geroan erakundeen erantzuna negoziazioari uko egitea da. Ez da berria, eta nazkatuta gaude.

Administrazio publikoetako arduradunak hauteskunde-kanpainan zentratuta daude, eta haiek dira ematen ditugun zerbitzu publikoen titularrak, erakunde hauek ez dute inongo erantzukizunik hartu. Arduradun politiko horiei eskatzen diegu beren erantzukizuna har dezatela eta beren agenda politikoan jar dezatela ematen ditugun zerbitzu publikoen kalitatea eta gure lanaren aintzatespena.

 

 

« Merezi dugu hitzarmen hau, eta  merezi du haren alde borrokatzea  »

 

Baraualdia eta greba

Akordiorako gure borondatea argia da. Hala ere, Gizardatzen blokeoaren aurrean, Hitzarmenik gabeko egoera betikotzea bilatzen baitu, mobilizaziorako, kalea okupatzeko eta grebarako deia egiten dugu.

  • Apirilaren 15, 16 eta 17an baraualdia egingo dugu Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean, Gran Vian. Hiru eguneko mobilizazioa, Gizardatz eta Bizkaiko Foru Aldundia bezalako administrazio publikoak hitzarmena ez sinatzearen erantzule direla adierazteko.

  • 17an, grebara deitu ditugu sektoreko langile guztiak.

 

Hitzarmen hau merezi dugu

Ziur gaude Hitzarmena lortuko dugula eta Gizardartz eta Geroan behartuta egongo direla beren jarrera ukatzailetik mugitzera. Langile guztiak animatzen ditugu borroka honetan parte hartzera, merezi dugu hitzarmen hau, eta merezi du haren alde borrokatzea.

Amaitzeko, erantzukizunez eta arduraz jokatzeko deia egiten diegu beste eragileei. Ez da korporatibismoen garaia, ezta egiazkoak ez diren kontakizunekin nahasten saiatzekoa sasoia ere. Pribatuan egin dugun bezala, akordioan interesa duten eragile guztiak borrokan bat egitera gonbidatzen ditugu. 

 

LAB - ESK

 

 

Batasunaren aldeko apustua egiten dugu Bizkaiko Esku-hartze Sozialean hitzarmen on bat lortzeko

ESK-k batasunaren aldeko apustua egiten du, Bizkaiko Esku-hartze Sozialaren hitzarmen berriaren negoziazio-mahaira lan-osasuna, soldatak arlo publikoarekin parekatzea eta lanaldiaren murrizketa Irakurri

Jarraipen handia Arabako Esku-hartze Sozialeko grebaren 1. egunean

Jarraipen oso garrantzitsua egon da gaur Arabako esku-hartze sozialaren sektorean egun osoko grebaren lehen egunean. Ertzaintzaren neurriz kanpoko karga gogor Irakurri

Lanuzteak hasi dira Arabako Esku-hartze sozialean

Dagoeneko 11 hilabete pasa dira sektoreko IV. hitzarmenaren negoziazio-mahaia eratu zenetik, eta aurrerapenak oso urriak izan dira. Erakundeek, aldiz, erantzukizuna Irakurri

Arabako esku-hartze soziala: negoziazioa ala greba

Aurrerapenak eskatzen ditugu Arabako esku-hartze sozialeko hitzarmenaren negoziazioan, eta grebak iragartzen ditugu. Negoziazio mahaiaren azken bileran agerian geratu da patronalaren Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15