Sindikatuok salatu nahi dugu Trafiko (011) eta SOS Deiak (112) enpresetako langileak beren indarren mugan ari direla lanean egun hauetan, EAEko larrialdiek ahalik eta ondoen funtziona dezaten.

 

« Zalantzan jartzen dugu SOS Deiak eta Trafikok Kopako edo Gabarrako irteera  modu egokian kudeatzeko gaitasunik  duten »

 

Zalantzan jartzen dugu Lanalden enpresak, SOS Deiak-eko eta Trafikoko larrialdi-zerbitzuaren esleipendunak, zerbitzua baldintza egokietan eramateko gaitasuna duen joan den larunbatean, Kopako finalean, eta ostegun honetan, Gabarratik irtetean bezalako egunetan. Gure ustez, ez da nahikoa joan-etorri handiak eta ospakizun jendetsuak egiten diren egun hauetan zerbitzuan dauden langileen kopurua, aparteko larrialdietan eragin ditzaketen arrisku-faktore ugari baitaude.

Gabarrako itsasadarraren inguruan milioi bat pertsona espero dira ostegun honetarako, eta, horretarako, Eusko Jaularitzako Segurtasun Sailak plan berezi bat aktibatu du, segurtasun-operatiboa indartuz, non plan osoaren ardatza SOS Deiak izango den, paradoxikoki, zerbitzu hori ez da indartuko.

 

Egun arrunt bat bezala

Hau da, makro-gailu horren atzean, SOS Deiaken telefonoan 10 pertsona baino ez dira egongo, eta EAE osoko Trafiko zerbitzuan, berriz, 6, egun arrunt baten kopuru bera. Begien bistakoa iruditzen zaigu baliabide horiekin LANALDENek ezin duela bermatu ez herritarren segurtasuna, ez lan-arriskuen prebentzioa, batez ere langileen arrisku psikosozialei dagokienez. Ezin dugu ahaztu, gainera, Bilbo Handiko egoerak indartzea eskatzen badu, EAEko gainerako lekuetan larrialdiak gerta daitezkeela.

Segurtasun Saila horren jakitun da. Are gehiago, argazkietan ikusten dugun bezala, zerbitzuaren baldintza-agiriek ezartzen dute muturreko larrialdiko edo hondamendiko arrisku-egoera batean gutxienez 19 pertsona egon behar direla, eta premiaren arabera handitu daitezkeela. Kontuan izan behar dugu hauek direla ezusteko baterako ezarritako zenbakiak, baina, kasu honetan, segurtasun-plana berme handiagoarekin egin behar zen.

 

« Segurtasun Sailak egoera badaki, baina  ez du inolako neurririk hartu  »

 

ELA, LAB, CCOO, ESK eta UGT sindikatuok salatu nahi dugu Segurtasun Sailak badakiela hori guztia, baina ez duela inolako neurririk hartu, eta ez diola enpresari adierazi zerbitzua indartzeko, eta LANALDENekin batera, gauzatu litezkeen arriskuen erantzule dela. Kostuak merkatzearen eta azpikontratazioen ondorioz, zerbitzuak prekarioagoak dira plantilentzat eta herritarrentzat, haiek jasaten baitute kalitatearen galera, eta, kasu honetan, arriskuan jartzen da haien osotasun fisikoa.

Lotsagarria da hain funtsezko funtzioa duen zerbitzu bat azpikontratatuta egotea eta Call Center-ekoa, Estatukoa, bere jardueraren ezaugarrietara egokitzen ez dena eta baldintza oso prekarioak ezartzen dituena. Horregatik, langileok urteak daramatzagu lanean Eusko Jaurlaritzak zerbitzua publifikatzeko eta bitartean, enpresak baldintzak hobetu ditzan.

Beraz, ostegun honi begira berehalako neurriak hartzea eskatzen dugu, eta zerbitzua publiko egiteko prozesu serio bati hasiera ematea.

 

Eusko Jaurlaritzak errusiar erruletara jolasten du herritarren segurtasunarekin

Sindikatuok salatu nahi dugu Trafiko (011) eta SOS Deiak (112) enpresetako langileak beren indarren mugan ari direla lanean egun hauetan, Irakurri

SOS Deiak eta Trafikoak lan-baldintza duinak eskatzen jarraitzen dute

Bi zerbitzuen baldintza-agiriak argitaratzear daude. Langile prekario hauentzako lan-hobekuntzak aurreikusi beharko lituzkete. Irakurri

SOS Deiak eta Trafikoa, lan-baldintza duinen alde

Mobilizazioak hasiko dira berriro, ostegun honetan, hilak 9, 11:00etan Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzan kontzentrazio bat eginez. Irakurri
  • 1