Bi zerbitzuen baldintza-agiriak argitaratzear daude. Langile prekario hauentzako lan-hobekuntzak aurreikusi beharko lituzkete.
SOS Deiak-eko (112) eta Trafikoko (011) langileok beste behin ere elkarretaratzea deitu dugu Eusko Jaurlaritzaren aurrean, SOS Deiak-eko eta Trafikoko langileen lan-baldintzak aldarrikatzen jarraitzeko. Zerbitzu publiko horiek Eusko Jaurlaritzak azpikontratatzen dizkio Lanalden enpresari.
Hobekuntzak pleguetan
Hilabeteak daramatzagu lan-baldintza duinak eskatzen, Eusko Jaurlaritzari gurekin hitz egitera esertzeko eta guri entzuteko eskatzen. Bi zerbitzuen baldintza-agiriak argitaratzear daude, eta beldur gara inolako lan-hobekuntzarik ekartzea.
Bi zerbitzuetako langileek urteko 365 egunetan lan egiten dute eguneko 24 orduetan, eta ez dute subrogaziorik. Eusko Jaurlaritzarentzat ez da garrantzitsua izan behar langileen lan-egonkortasuna, antzinatasuna galtzen baitu zerbitzuak egungoaz bestelako enpresa bati esleitzen bazaizkio. Ez dute kontuan hartzen langile horien erantzukizuna, behar duten guztietan miseria bat kobratuz joaten baitira zerbitzua indartzera.
Era berean, kalean bildu ditugun 1.800 sinadurak entregatu ditugu, neurri handi batean egoera hori ezagutzen ez duen herritarraren aho bateko babesa erakusten dutenak.
ELA LAB CCOO ESK UGT
Eusko Jaurlaritzak errusiar erruletara jolasten du herritarren segurtasunarekin
SOS Deiak eta Trafikoak lan-baldintza duinak eskatzen jarraitzen dute
SOS Deiak eta Trafikoa, lan-baldintza duinen alde
- 1