Mecaner-eko enpresa-batzordearen gehiengoak publiko egin du egindako Trantsizio Ekosozialerako Plana, konponbideen bilaketarako tresna bezala.
« Beharrezkoa da EEEa erretiratzea proposamenez hitz egin ahal izan eta konponbideak bilatzeko »
Enpresa-batzordearen gehiengoak, atzo egin zen Mecaner ixteko EEEaren prozesuko mahai negoziatzailearen hirugarren bileraren ondoren, honako irakurketa egiten du.
Bilera honetan, enpresak, Stellantiseko estrategia global industrialaren buruaren eskutik, itxiera erabaki aurretik ustez aztertu duten alternatiben azterketa ekonomiko bat aurkeztu zuen, aurretik hartuta zegoen erabaki guztiz estrategiko bat justifikatzen ahalegintzeko.
Enpresa-batzordearen gehiengoak berriro utzi du argi Mecaner-en etorkizunaz hitz egin beharra dagoela eta ez bere itxieraz, modu serio eta lasaian, jarduera industriala eta enpleguari eustea bermatzeko.
Lehenik, adierazi du beharrezkoa dela EEEa erretiratzea proposamenez hitz egin ahal izan eta konponbideak bilatzeko. Horregatik, Urdulizko Udalaren laguntzaz eta Garua kooperatibarekin batera egin duen Trantsizio Ekosozialerako plana aurkeztu du. Gainera, Stellantis eta Jaurlaritzarekin bilera egitea eskatu du, Mecaner-en etorkizuna bermatuko duten aukera desberdinei eta bideei buruz. “Eusko Jaurlaritza eta Stellantis prest al daude Mecaner-en etorkizunari buruz?”, galdetu du.
Enpresa-batzordearen gehiengoak erakutsi du prest dagoela eta Mecaner-erako etorkizun bat posible dela.
Horregatik, prentsa-ohar honekin batera gizartea eta eragile sozial, politiko eta komunikabideekin partekatu dute egin duten Trantsizio Ekosozialerako Plana, konponbideen bilaketarako tresna bezala.
Trantsizio Ekosozialerako Plana deskargatu
Mecaner desegin nahi dute edozein alternatiba lortu baino lehen
Mecaner: industria sozial eta ekologikoki justu baten alde
Erakundeek lanpostuak eta etorkizun industriala defendatu behar dituzte
Mecaner: hitzetatik ekintzetara pasatzeko ordua da
- 1
- 2
- 3
- 4