Alsaren hitzarmen berria negoziatzeko borondate ezak eta Bilboko Udalaren pasotismoak greba mugagabera garamatza.
« Hitzarmena ez berritzeak erosteko ahalmena %10 baino gehiago galtzea dakar »
Joan den urrian, Bilbobuseko plantilla kalera atera zen lehen aldiz, hitzarmen kolektibo berri baten negoziazioak hilabeteak zeramatzan blokeo egoera salatzeko. Enpresa Batzordeak (UGT, USO, CCOO, ELA, LAB eta ESK) hilabetez egindako alferrikako bilerak ondoren, bakarrik mobilizazioa gelditzen zaigula uste dugu egoera hau desblokeatzeko.
Hilabeteetako lanuzte partzialen eta greben ondoren, gatazka gero eta larriagoa da, eta enpresa eta Bilboko udala ez daude ezer egiteko prest. Egoera horren aurrean, apirilaren 9an greba mugagabea hasiko dugu.
ALSA: bankuak beti irabazten du
Bilbobus Bilboko hiri-autobusak kudeatzen dituen enpresa da. EAJk kudeatzen dituen zerbitzu guztiak bezala, enpresa pribatuaren esku utzitako zerbitzu publikoa da. Hau da, enpresa-onura da zerbitzua kudeatzeko faktore nagusia, eta ez bilbotarren mugikortasuna.
Bilbobuseko langileak 2021etik daude hitzarmenik gabe eta, beraz, soldaten eguneraketarik gabe. Azken urteotan inflazio handia izan da nagusi, eta hitzarmena ez berritzeak esan nahi du langileak erosteko ahalmenaren % 10 baino gehiago galtzen ari direla.
Blokeo horren arrazoia enpresaren itxitasuna da hitzarmen berriaren negoziazioan. ALSAk esaten du Udalarekin duen egungo kontratuak ez diola uzten bizitzaren garestitasunaren araberako soldata-igoerari aurre egiten, eta Udalari kontratua eguneratzea eskatzen dio. Hori da pribatizazioen jokoa: irabaziak badaude, nik gordeko ditut, eta galerak badaude, dagokion erakundeari eguneratze bat eskatzen diot, nire galerak sozializatzeko... Horixe da lankidetza publiko-pribatuaren eredua. Bankuak beti irabazten du.
« Bilboko Udalari exijitzen diogu autobus zerbitzuaren pribatizazioa atzera bota dezala »
Udaletxea bitartean beste aferetan
Esan bezala, Bilbobus da Bilboko hiri-autobusen zerbitzua kudeatzen duen enpresa. Duela hamarkada batzuetatik pribatizatuta dago, eta herritarrak zein langileak horren ondorioak jasaten ari gara. Ez da onargarria pertsonen mugikortasuna enpresa baten onuren baldintzapean egotea. Metro Bilbaoko zerbitzuekin edo Euskotreneko edo Renfeko aldiriko zerbitzuekin horrelakorik onartuko al litzateke?
Gatazka honetan, Enpresa Batzordeak etengabeko interpelazioak egin dizkio udalari gatazkan bitartekari izan dadin, zerbitzuaren azken ordaintzailea baita. Hala ere, gatazkako hilabete hauetan zehar, gobernu-taldea profilez jarri da, langileen eta enpresaren arteko gatazka dela eta ezin dutela ezer egin argudiatuz. A ze pagotxa!
ESK-tik, Bilboko Udalari exijitzen diogu autobus zerbitzuaren pribatizazioa atzera bota dezala eta kudeaketa esku publikoetara pasa dadila, Bilbori kalitate irizpideetan oinarritutako zerbitzua bermatzeko eta herritarren behar guztiak betetzeko.
Bilbobuseko akordioa ez da nahikoa
Bilbobusek greba mugagabea hasiko du apirilaren 9an
Tuvisa: batasunetik eta konpromisotik borrokatzen jarraitzeko aukera ematen duen akordioa
Bilbobus: kalitatezko zerbitzu publiko baten alde
- 1
- 2
- 3