Mecaner-ren denbora agortzen ari da, eta gobernuek erantzukizunak eta konpromisoak hartu behar dituzte. Horregatik, lanpostuen defentsan eta enpleguaren defentsan lan egiteko eskatzen diegu. Datorren larunbatean, martxoak 2, Urdulizen manifestaziora deitu dugu.

 

 

« Politika industrial sozialki bidezkoagoak eta ekologikoki iraunkorragoak egitea  premiazkoa da  »

 

Kontsulta-aldia hastear eta ia 6 hilabete igaro ondoren, Mecaner-eko langileek hurrengoa jakinarazi nahi dugu:

  1. Azken hilabeteetan, gure haragietan bizitzen ari ditugu enpresaren zekenkeria eta itxiera baten mehatxuaren ondorioak; globalizazio ekonomikoak eragindako arazoetako baten ondorioa, deslokalizazioa.

    Egoera behin eta berriz errepikatzen denean, zerbaitek huts egiten ari duen edo ez dela ondo egitearen seinale dira.

  2. Premiazkoa da geldiaraztea milioi askoko laguntza publikoak jasotzen dituzten multinazionalen jarduteko modua, berdin jarraituz gero, eskrupulorik eta errotzerik gabeko erabaki injustoak hartzen bait dituzte, Mecanerren bezala. Hori gertatzen denean, premiazkoa da mekanismoak aktibatzea, onura atera dioten diru publikoa itzuli beharra egon dadin, eta, era berean, jasangarritasun ekologiko eta sozialeko irizpideen arabera industria-birmoldaketari ekin ahal izateko, lanpostuak mantentzen direla ziurtatuz. Premiazkoa da politika industrial justuagoak eta ekologikoki jasangarriagoak egitea, langieak kapitalaren gainetik jarriz. Ezin da onartu irabaziak dituzten enpresek horrelako erabakiak hartzea.

  3. Plantillak irailaren hasieran esandakoa berresten dugu; ez dugu onartzen Mecaner ixtea, eta are gutxiago taldeak erabaki hori justifikatzen saiatzeko alegatzen dituen arrazoiak. Aitzitik, uste dugu fabrika honek etorkizuna duela. Aitzitik, badakigu Mecaner enpresa bideragarria eta etorkizunekoa dela, eta hala bermatzen dute 2022an lortutako mozkinen 600.000 euroek.

    Horregatik, hilabete hauetan gure konpromisoa, borroka eta proposamenak (kaudimen teknikoa duen txostena eta trantsizio ekosozialeko proposamenak egitea, fabrikaren itxiera ekiditeko eta bere etorkizuna bermatzeko tresna lagungarri bezala) Mecanerren, industriaren eta eskualdearen orainaren eta etorkizunaren aldeko apustu argia dira.

  4. Fase erabakigarri batean sartzera goaz, denbora agortzen doa. Eszenatoki honetan ez du balio pilota erantzukizunik gabe pasatzea, ehunka lanpostu eta eskualde baten etorkizuna jokoan dagoen bitartean. Gobernuek erantzukizunak eta konpromisoak hartu behar dituzte, horregatik, lanpostuen defentsan eta enpleguaren defentsan lan egiteko eskatzen diegu.

  5. Alarmak pizteko une da, ahaleginak areagotu, ekintzetara pasa eta herri gisa erantzuteko, Mecaner itxi ez dadin. Hori dela eta, herritarrei dei egiten diegu enpresa-batzordeak datorren martxoaren 2an (larunbata) 17:00etan Urdulizko Udaletik egingo duen manifestazioan parte har dezaten.

 

Mecaner ez itxi!
Mecaner salba dezagun!

 

Mecaner desegin nahi dute edozein alternatiba lortu baino lehen

Stellantis multinazionalak Mecaner desegin nahi du edozein alternatiba lortu aurretik. Makinak fabrikatik ateratzen hasi dira, Eusko Jaurlaritzak beste alde batera Irakurri

Mecaner: industria sozial eta ekologikoki justu baten alde

Uribe Kostako gizarte-eragileei dei egiten diegu gizartea eraldatzeko eredu justu eta iraunkor bat diseinatzeko foro sozial bat eratzeko, inor atzean Irakurri

Erakundeek lanpostuak eta etorkizun industriala defendatu behar dituzte

Ia 60 industria-enpresatako enpresa-batzordeetako kideak Mecaner enpresako plantillarekin batera azaldu gara Eusko Jaurlaritzari exijitzeko bere industria-politikan aldaketak egin ditzala, sektorea Irakurri

Mecaner: hitzetatik ekintzetara pasatzeko ordua da

Mecanerreko Enpresa Batzordea Lan ministroarekin bildu da, enpresaren etorkizunean benetako inplikazioa eskatzeko. Ekintzetarako ordua da, ez hitz onetarako ordua. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4