Otsailaren 14an Bilbon egingo den protestan parte hartzera deitzen dugu, lan-osasunaren arloan patronalaren eta erakundeen gelditasuna zifra ikaragarriak salatzeko. Sindikatuok ekimen berriak aurkeztu ditugu egoera tamalgarri hau salatzeko.

 

«  Gobernuek heriotzak ezkutatzen dituzte , garraiolarien, in itinere edo misioko istripuak laneko heriotzatzat ez hartuz »

 

Gaurkoan hemen LAB, STEILAS, ESK, EHNE-etxalde, HIRU eta CGT-LKN sindikatuok osatzen dugun lan osasunerako intersindikalak, 2023ko ezbeharren txostena aurkeztu nahi genizueke. Txostenak Euskal Herria osoa hartzen du aintzat baina Nafarroako prismatik egingo dugu irakurketa. Sei sindikatuen izenean adierazpenak egiteak eragiten duen arduraz, baina era berean ematen duen legitimotasunetik, lan osasunaren inguruko hausnarketa egingo dugu.

2023 ak azken urteetako joera berretsi besterik ez du egin.

  • Azken 10 urteotan, gutxienez 587 langile hil dira lan istripuz Euskal Herrian. 2023An 59.

  • Nafarroari dagokionez, azken 10 urteotan 150 langile hil dira istripuz, 12 2023an.

  • Istripu kopuruak ez du etenik nahiz eta gero eta jende gehiagok lan egiten duen zerbitzutan(%70 inguru), hau da, istripu traumatiko gehien eragiten dituzten sektoretatik kanpo.

 

Gaur aurkezten dugun txostenak bi atal nagusi ditu: alde batetik, sindikatuok arakatutako datuak, heriotzei dagokienez batez ere gure delegatu eta afiliatu sareari esker jakinarazitakoak eta bestetik, “datu ofizialak”.

 

Sindikatuon zenbaketa

Nafarroako istripu hilgarrien zehaztasunetan sartuaz:

  • Garraiolariak 4 hildako
  • Errepidean istripuz 5 hildako (horietatik In itinere 2)
  • Industrian 2 hildako
  • Eraikuntzan 2 hildako
  • Ez traumatikoak 2 hildako
  • Bortxakeriaz hildako 1

 

« Patronalak  zigorgabetasun osoz  ez du lan-osasuneko araudia betetzen »

 

Datu ofizialak

  • Istripuak
    • Istripuetan ere, datu ofizialek, Enpresa zein Mutualitateek eskeinitako datuak hartzen dituzte aintzat. Hemen amarrua egina dago, batetik istripu arin asko ez direlako aitortzen eta bestetik istripu larri asko Mutualitateetako sendagileek arin bezala katalogatzen dituztelako administrazioen kontrolik gabe. Hala ere, datu ofizialek 100.000 lan istripu aitortzen dituzte Hego Euskal Herrian, hoietatik 26.000tik gora, Nafarroan, azken urteetako joera berretsiaz.

    • Gobernuek, Heriotzen datuak ere izkutatzen dituzte, ohikoenak, garraiolarien edo itinere zein mision istripuak laneko heriotz bezala ez hartuaz. Istripu eta heriotz hauetako asko gure afiliatu sarearen bidez ezagutzen dugularik. Sindikatuok Nafarroan 12 istripu hilgarri zenbatu ditugu,datu ofizialek 10.

    • Sektore batzuetan errazagoa da hiltzea, basogintza, eraikuntza, industria, garraioa... eta beste batzuetan errazagoa da gaixotasun profesionalak garatzea, gero eta nabarmenagoak dira honetan afekzio psikosozialak. Honetan sektore feminizatuek pairatzen dute egoera bortzitzena. Lan batzuek hil egiten dute, beste batzuek aldiz ez dute bizitzen uzten.

    • Istripu ez traumatikoek, kardiopatiak tarteko, faktore psikosozialean dauka bere iturrietako bat. Txostenean, honen inguruko hausnarketa eskeintzen da, emaitza honakoa delarik; arrisku psikosozialen gorakadak heriotz ez traumatikoetan dauka islada, hauen hazkundean. Laneko arriskuen eragina ein batean behintzat, dago heriotz hauen atzean. Honi lotuta, Mutualitateek une honetan, ez daukate kasu psikosozial bakar bat ere aitortuta, laneko kontingentzia bezala. Denak arruntera bideratzen dituzte.

    • Istripuei dagokionez, 2024a lehen hilabete latzgarri hau joera honen beste erakusle bat besterik ez da izan. urtarrilean dagoeneko 13 hildako Euskal Herrian, hoietatik 5 Nafarroan.

  • Laneko gaixotasunak

    • Laneko gaixotasunei dagokienez, dakizuen bezala Mutualiateetako sendagileek (asoziazio enpresarialak), erabakitzen dute lehen instantzian, langileak pairatzen duen gaitz horren jatorria lanekoa ala arrunta ote den. Mutualitateen amarruak beraz eragiten du gaixotasun profesionalen azpierregistro lotsagarria.

    • Hain da horrela, Osasunerako Munduko Erakundea OMS bezalako erakundeek aitortzen dutela lan munduak gaixotasunek heriotz gehiago eragiten dituztela istripuen baino. Aldiz erregistro ofizialek, gehiengo zabala ezkutatzen dute. Hoien artean esaterako, minbizi guztien %30 - 40ak izan daitezkela lanetik eratorriak (EAEn 50 aitortuak 2023an), edo heriotz guztien %20a soilik dela istripu traumatikoek eragina, beste %80a istripu ez traumatiko + laneko gaitzek eragindakoak direla, hau beti ere OMSren aburuz.

    • 2023ko erregistro ofizialen atzean dagoen gorakadak hori soilik esan nahi du, dauden guztietatik, bakarren batzuk gehiago izan direla aitortuak, besteen artean sindikatuon presioagatik.

    • Ia 30 urte abian daramatzan lan osasuneko araudia ez da betetzen, Patronalaren inpunitate osoz.

    • Erakundeak eta amarauna instituzionala, inpunitate hori babesteko izan zen sortua, gobernuek ez dute patronala isuntzen eta patronalak ederki daki, gobernuen mezua argia da, “zuek jarraitu horrela, ez da ezer gertatuko”.

    • Iruzur honetan Mutualitateak “gakoa” dira, patronalaren inpunitatea eta gobernuen antzutasuna baliatzen duten tresna baliagarria.

    • Honela, OSALAN eta NOPLOIek egiten dituzten plan garestien islada ez da inon ageri.

    • Nafarroan gainera hainbat diru lerro banatzen dira sindikatu handienen eta enpresarientzako “prebentzioa egiteko”, guztira 1.200.000€ hiru lerro nagusietan. Lerro hoien emaitza zein den neurtzea ez da batere erraza, askotan zalantzan ipintzen dugularik, bake soziala erosteko partidak direla ere ulertu daiteke. Diru hau, lan ikuskaritza indartzeko balitz seguraski egoera ez litzake horren txarra izango.

 

 

Salaketa-ekimen berriak

Egoera latz honen aurrean sindikatuok:

  • Intersindikala osatzen dugun sindikatuok urrats berriak emango ditugu.

    • Gure iruditegi berriarekin bat ekimen berriak burutuko ditugu

    • Istripu hilgarrietan kontzentrazioak egiten jarraituko dugu eta baldintzak ematen direnean enpresaetako aktibitatea geldituarazi.

    • Istripu boladetan mobilizazio bereziak egingo ditugu Patronala eta Gobernuak interpelatuz. Honela, datorren otsailaren 14ean(bihar) Bilbon mobilizazio bat egingo dugu heriotz bolada berri hau salatzeko eta gobernu zein patronalaren ardurak argitzeko.

    • Mutualitateen publifikazioa lortzeko borroka ezberdinak piztuko ditugu.


  • Gobernuei exigitzen diegu patronalari araudia betearazteko bitarteko errealak ipini ditzala:

    • Osalanen eta NOPLOIko teknikariek isuntze gaitasuna eman.

    • Inspektore kopurua biderkatua.

    • Inspektoreek ofizioz enpresak zelatazeko, ardura guztia delegatuen gain utzi gabe.

    • Patronalaren inpunitatea apurtzeko erabakia hartu eta kanpaina koerzitibo gogor bat abian ipini dezatela eskatuaz.

    • OSALAN + NOPLOIEK Fiskaltzarekin koordinazioa eginaz kausa Penalak dinamizatzeko.

    • NSST laneko gaixotasun oro katalogatu dezala, bereziki sektore feminizatuetan horrelako eragina duten Psikosozialak

 

Covid eragindako ondorioak, lan-istriputzat hartuak

ESK-k lanpostuan hartutako COVID-ak eragindako sekuelak lan-istriputzat aitortzea lortu du epai batean. Irakurri

Prebentzioa lanean ez gaixotzeko eta ez hiltzeko

Gaur, Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Egunaren bezperetan gauden honetan, irmoki salatu nahi dugu langileok gure osasuna jokoan ipintzen dugula, Irakurri

Lanean hiltzen eta gaixotzen gara, patronalak zigorrik gabe jarraitzen duen bitartean

Patronalak lan-osasunerako araudia urratzen jarraitzen du, erakundeek beste alde batera begiratzen duten bitartean. Urkullu agintaldian izandako 444 heriotzak gogora ekarriz Irakurri

Lan osasunaren defentsan, antolatu eta aktibatu!

Azken hiru hamarkadetan patronalak lan-osasunari buruzko araudia behin eta berriz urratu ondoren, erakundeei eskatzen diegu lan-ikuskatzaileen kopurua handitzea, enpresak zigortu Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11