Otsailaren 22a, emakumeen eta gizonen arteko soldata-berdintasunaren aldeko eguna da Europan. Emakumeek aurrerapausoak eman arren, mugimendu feminista indartsu eta tinko batean antolatuta, egun hauetan agerian geratzen da oraindik benetako berdintasuna lortzeko egin beharreko bide luzea: baita soldatei dagokienez ere.

 

« Emakumeen laneratzea  ez da hain onuragarria  haientzat, eta horrek ondorioak ditu bizitzan zehar »

 

Emakumeek pairatzen dituzten desberdintasunak begien bistakoak dira edozein eremutan; ekonomia eta lana ez dira salbuespen. 2024an, emakumeek gizonek baino gutxiago kobratzen jarraitzen dute: 6.000 € gutxiago EAEn eta 7.000€ baino gehiago Nafarroan. Horrek esan nahi du Euskadin soldata-arrakala % 17,9koa dela eta Nafarroan % 22,37koa; Europako batez bestekoa baino askoz handiagoa non % 16koa den.

 

Zer da soldata arrakala eta nola kalkulatzen da?

Soldata-arrakala gizonen eta emakumeen soldaten artean dagoen aldea da (bien orduko diru-sarrera gordinen arabera kalkulatuta). Hori da soldata-arrakala neurtzeko modu “ofiziala”. Baina garrantzitsua da gogoratzea soldata-arrakala kalkulatzeko modu horrek ez dituela kontuan hartzen aparteko ordainsariak, soldata-osagarriak edo denboraldi jakinetako beste ordainsari berezi batzuk (jaiegun bereziak, denboraldi altuak...). Arrakala mota horri “doitu gabea” deritzo, ez dituelako kontuan hartzen lan mota, lan egindako orduak, langileen prestakuntza...

 

Zergaitik dago soldata arrakala?

Sistema patriarkal-kapitalista soldata-arrakalaren arrazoia

Soldata arrakalak, emakumeek jasaten dituzten gainerako diskriminazioek bezala, ez du arrazoi bakarra, eta sistema patriarkalaren ondorioa da. Hori da Soldata Arrakala modu unibertsalean emateko eta egiturazkoa izateko arrazoia. Kapitalismoak, dakigunez, bere aldetik aprobetxatzen da, eta sistema hori sustatu baino ez du egiten etekina ateratzeko.
Gizonen eta emakumeen sozializazioak gure lan-etorkizuna baldintzatzen du, eta, ondorioz, baita gizarte-ongizatearena ere. Gure gizarte heteronormatibo eta bitarrak bi generotan banatzen gaitu. Jaiotzatik, neska zein mutil gisa sozializatzen gaituzte, eta esplizituki eta inplizituki esleitzen dizkigute etorkizunerako funtsezkoak izango diren rolak. Sexuaren arabera esleitutako estereotipoek eta rolek baldintzatu egiten dituzte gizonak eta emakumeak, bai prestakuntza akademikoan, bai enplegua lortzerakoan.


Haurtzaroko eta nerabezaroko prestakuntza-aldia berdintasunezko igarobidetzat hartzen bada ere, pixka bat sakontzean erraza da ikustea ez dela horrela, ez prestakuntzan, ez prestakuntza-aldiaren osteko enplegagarritasunean. Emakumeek neurri txikiagoan aukeratzen dituzte STEM diziplinak (zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika), matrikulazioen % 36ra soilik iritsiz. Gehienak unibertsitatean daude, baina katedradunen % 23 baino ez daude. Hori horrela izanik, Espainiako estatuko unibertsitateetan Soldata Arrakala %12,7 da, eta % 19,1 igo da soldata-osagarriak kontuan hartzen direnean.

Emakumeak, hala sozializatuta eta genero-estereotipoen pean, ez dira lankide gizonen baldintza berberetan sartzen lan-merkatuan. Hau da, emakumeen laneratzea ez da hain onuragarria haientzat, eta horrek ondorioak ditu bizitzan zehar.

 

 Osasungintzan emakumeek postuen % 80 betetzen dituzte eta 2023an Soldata Arrakalaren  errekor historikoa  lortu du »

 

Aitorpen falta

Lan-banaketa ere Soldata Arrakalaren gakoetako bat da. Estatu espainiarreko soldatei buruzko azken txostenen arabera, industriak jasotzen ditu soldata handienak, eta ondoren eraikuntzak (sektore biak maskulinizatuak). Rankingaren azken postuan zerbitzuen sektorean lan egiten duten langileak daude; sektore horrek, erabat feminizatuta, soldata baxuenak ditu.

Emakumeek, neurri handi batean zaintzari lotuta dauden lan asko egiten dituzte, eta horiek dira, hain zuzen ere, feminizatutako lanak; okerren ordaindutako lanak. Osasungintzari dagokionez, emakumeek betetzen dituzte postuen % 80, baina osasun-sektoreak Soldata Arrakalaren batez bestekoa gainditzen du, eta joan den 2023an errekor historikoa lortu du. Enplegu feminizatuak okerrago ordainduta daude, eta, hala ere, enplegu horietan, Soldata Arrakala are handiagoa da. Beraz, esan daiteke soldata duinik ez izateko arrazoi nagusia emakumea izatea dela.


Emakumeek betetzen dituzten lanpostuek, eta, zehazkiago, emakumeek bete ohi dituzten lanek, errekonozimendu sozial eta ekonomiko txikiagoa dute, nahiz eta jarduera ia berdina izan. Hori oso argia da, adibidez, garbiketan. Garbitzaile gisa lan egiten duten emakumeek gizonek baino gutxiago kobratzen dute (zabor-bilketan, esaterako). Hori gertatzeko arrazoi objektibo bakarra zera da; sistema patriarkalak, sistematikoki, emakumeei sortzetiko gaitasunak eta trebetasunak egozten dizkiela emakume izateagatik soilik: emakumeek (emakume izateagatik) badakite garbitzen, janaria prestatzen, zaintzen... eta gizonen kasuan, aldiz, trebetasun horiek ez datoz lehenetsita, baizik eta eskuratutako gaitasuna da. Lan-esparrura eramandako perbertsio horrek azaltzen du zergatik gertatzen den antzeko jardueretan egungoa bezain Soldata Arrakala eskandalagarria. Generoan oinarritutako joera dago soldatak finkatzerakoan eta batzuek eta besteek egiten duten lanaren balioa ebaluatzerakoan.

 

« Emakumeak dira  behin-behinekotasunaren errekorrak  hausten dituztenak »

 

Zaintzen banaketa bidegabea

Soldata-diskriminazioa legez debekatuta dago. Emakume batek ezin du gutxiago kobratu gizon baten lan bera egiten baldin badu... orduan, nola da posible Soldata Arrakala? Baliteke lanpostu berdinak edo antzekoak izatea eta ofizialki gauza bera ordaintzea, lan berdina egiten baitugu, baina ez dira lan-praktika berberak aplikatzen, ezta ordainketa-sistema bera ere. Ordaintzeko dauden moduak, aparteko ordainsariak, prestazioak eta osagarriak... eta, are gehiago, soldata-sistemen benetako egiturak berak soldata-alde horiek sorrarazten ditu.

Duela hilabete pare bat Euskal Herria kalera atera zen zaintza eskubidearen aldeko Greba Feminista Orokor batean. Mugimendu feministak egoki seinalatzen ditu zaintzak (kudeaketa eta banaketa desorekatua), gaur egun emakumeek jasaten duten desberdintasuna ulertzeko funtsezko faktore gisa.

Zaintza emakume gehienei dagokie oraindik ere, eta horrek eragin zuzena du Soldata Arrakalan. Zainketen pisua oraindik ere emakumeen gain dagoenez, eta gizonen erantzunkidetasunik ez dagoenez, emakumeek uko egin behar diete lanei, txanda jakin batzuei edo lantokiko erantzukizunei, eta, beraz, gutxiago kobratu behar dute. Emakumeak dira, halaber, lanaldi partzialeko lanak egiten dituztenak, zehazki, Espainian % 75. Nahi ez duten partzialtasuna; izan ere, gehienek lanaldi osoa aukeratuko lukete, ahal izanez gero. Emakumeak dira behin-behinekotasunaren errekorrak hausten dituztenak eta lan-bizitzan zehar jarduera finkorik ez dutenak.

Emakumeak pairatzen duten lan-ibilbidea hain desberdina denez, pentsioak txikiagoak dira ere, eta % 20 eta % 30 artean gutxiago kobratzen dute gizonek baino.

 

« Biztanleriaren erdia  mespretxatzen eta diskriminatzen  duen sistema honekin behingoz amaitzea beharrezkoa da »

 

Bizitza oso bat soldata arrakalaren menpe

Ondorio gisa esan genezake gutxienez 5 Soldata Arrakal daudela emakumeei zuzenean eragiten dietenak: arrakala jarduerari, partzialtasunari, behin-behinekotasunari, soldatari eta, azkenik, pentsioari dagokienez.

Gizarte Segurantzaren berezitasuna da emakumeen lan-bizitzaren aurretik, bitartean eta ondoren gertatzen dela, edo, bestela esanda, desberdintasuna errealitate bat da emakumeen bizitza osoan zehar, emakume gisa sozializatu direlako soilik.

Argi eta garbi esan dezakegu emakumeek tratu desberdina jasaten dutela beren bizitzako esparru guztietan eta enpleguan ere. Soldata Arrakala sistema patriarkalaren isla baino ez da, emakumeen desberdintasuna betikotzen duena.

Badakigu zein den arazoa, datuak hor daude eta argiak dira. Beharrezkoa da biztanleriaren erdia mespretxatzen eta diskriminatzen duen sistema honekin behingoz amaitzea. Emakumeen nahi gabeko partzialtasunari amaiera ematea, behin-behinekotasuna mugatzea, zoru itsaskorrekin amaitzea, gizonak inplikatuko dituzten eta emakumeak are gehiago zigortuko ez dituzten uztar-
tze-politika erreal eta eraginkorrak ezartzea, sektore feminizatuak duintzea...

Zaintza guztion ardura da. Gizonei eskatzen diegu behingoz utz ditzatela beren pribilegioak (bereziki zaintzari dagokionez) eta jar ditzatela pilak. Hala ere, Soldata Arrakala norbaiten erantzukizuna bada, patronalarena da, patronalarena, patronalarena eta administrazioena. Patronalaren eta administrazioen konplizitatearen bidez, emakumeak bizitza osoan zehar miseriara eta prekarietatera kondenatzen dituzte.

 

Aldizkaria deskargatu (euskaraz)

Aldizkaria deskargatu (gazteleraz)

 

Zaintzak, nori egiten die mesede?

Zaintzak emakumeek beren gain hartutako ardura izan dira, eta ez dute erantzuteko, konpentsatzeko eta ordutegirako eskubiderik izan. Zaintza horiek sistema Irakurri

Soldata-arrakala, bide luzea oraindik ere

Otsailaren 22a, emakumeen eta gizonen arteko soldata-berdintasunaren aldeko eguna da Europan. Emakumeek aurrerapausoak eman arren, mugimendu feminista indartsu eta tinko Irakurri

Zainketa-sistema publikoa lortzeko abiaburua

Bestalde, zaintza sistema publiko eta komunitarioa aldarrikatzeko arratsaldeko manifestazioetan parte hartzea eskatzen diogu Euskal Herritar orori. Denon bizitzaz ari gara Irakurri

Indarrez abiatu da Greba Feminista Orokorra

Egun osoko mobilizazioetara batzeko deia zabaltzen dugu, zaintza zerbitzuen pribatizazioa salatu, zaintza langileen egoera kolapsatuekiko ardura exijitu, sistema publikoaren alde Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8