Mecanerreko LAB eta ESK atalok aldarrikatzen dugu borroka eta fabrikarako alternatiba ekosozial baten proposamena txanpon beraren bi aldeak direla. Mobilizaziorako deia egiten dugu, eta erakundeei erantzukizunak beren gain hartzeko eskatzen diegu.

 

« Langile guztioi mesede egingo digun  irtenbide kolektibo  baten alde borrokatzen dugu »

 

Enplegu-erregulazioko espedientearen kontsultaldia hasteko eta hilabete falta dela, fase erabakigarrian gaude, bai Mecanerren etorkizunera, bai eskualdearen eta haren industria-ehuna jokoan dagoelako. Horregatik, LABeko eta ESKko Atal Sindikalek (gehiengoa dute batzordean) egoerari buruzko gure irakurketa plazaratu nahi dugu:

LABek eta ESK-k argi daukagu, amore ez emateko erabakia hartu dugu, oraindik badago partida jokatzeko. Azkeneraino jarraituko dugu borrokan Mecanerren etorkizunagatik eta bere lanpostuengatik. Horregatik, gure estrategia, Mecanerren bideragarritasuna frogatzea, itxierari alternatibak bilatzea, eta langile guztiei mesede egingo dien irtenbide kolektibo baten alde borrokatzea izan da eta izaten jarraitzen du.

 

Itxieraren alternatiba dugu

Horretan aurrera egin dugu nabarmen azken asteetan; mobilizatu egin gara Stellantis gurekin negoziatzera eser dadin, grebak eta piketeak egin ditugu, udalekin, Eusko Jaurlaritzarekin eta alderdi politikoekin bildu gara, hitzaldiak eta aurkezpenak antolatu ditugu maila sozialean. Eta aditu batek egindako txosten bat egiten amaitzen ari gara, teknikoki pisua izango duena kontsulta-aldiari begira eta ikuspegi ekosozialetik alternatibak bilatzeko tresna izango dena. Txosten hau ezinbesteko lan-tresna da lantegiaren bideragarritasuna frogatzeko eta Eusko Jaurlaritzari prozesuan laguntzeko eta inplikatzeko exijitzeko, trantsizioaren aldeko apustua egin dezan eta bere industria-ehuna defendatu dezan. Eta era berean, Stellantisi Mecaner irekita mantentzera behartzeko tresna bat da.

 

« Txostenak  plantaren bideragarritasuna  erakusten du; Eusko Jaurlaritzari prozesuan laguntzeko eta inplikatzeko eskatzen diogu »

 

LABeko eta ESK-ko Atal Sindikalek Mecaner ixtea saihesteko borrokan jarraitzen dugu eta jarraituko dugu, Stellantis interpelatzen, alternatibak bilatzen eta Eusko Jaurlaritzari eta erakundeei erantzukizuna bere gain har dezatela eskatzen. Eta hori langileria batu eta irmo batekin egin nahi dugu, bere etorkizunaren alde  borrokatzeko eta bere industria-ehuna defendatzeko prest dagoen eskualde batekin batera.

Horregatik, otsailaren 8an, ostegunean, egingo den langileen asanbladan proposamen hau egingo dugu bi atal sindikaletatik:

  • 2 greba-egun eta asteroko mobilizazioak, kontsulta-aldira arte irailaren 1ean hasi genuen prozesuari eta borrokari ekarpena egiteko.

  • Urdulizen manifestazio handi bat antolatzea Mecanerren deslokalizazioaren eta itxieraren aurka. Indarrak batzeko unea da, Mecanerren itxiera saihesteko eta alternatibak bilatzeko, ahalik eta babes sozial politiko eta instituzional handiena bilatuz.

Erakundeei dei egiten diegu beren esku dagoen guztia egin dezaten, eta herritarrei itxieraren aurkako eta Mecanerrentzat alternatiba ekosozial baten aldeko borrokan parte har dezaten.


Mecaner salba dezagun!

 

Erakundeek lanpostuak eta etorkizun industriala defendatu behar dituzte

Ia 60 industria-enpresatako enpresa-batzordeetako kideak Mecaner enpresako plantillarekin batera azaldu gara Eusko Jaurlaritzari exijitzeko bere industria-politikan aldaketak egin ditzala, sektorea Irakurri

Mecaner: hitzetatik ekintzetara pasatzeko ordua da

Mecanerreko Enpresa Batzordea Lan ministroarekin bildu da, enpresaren etorkizunean benetako inplikazioa eskatzeko. Ekintzetarako ordua da, ez hitz onetarako ordua. Irakurri

Mecaner-erako Trantsizio Ekosozialeko Plana argitaratzen dugu

Mecaner-eko enpresa-batzordearen gehiengoak publiko egin du egindako Trantsizio Ekosozialerako Plana, konponbideen bilaketarako tresna bezala. Irakurri

Stellantisek ez du proposamenik ez borondaterik Mecanerren etorkizunaz hitzegiteko

Stellantisek Mecaner ixtea nahi du deslokalizatzeko eta gaur egun dituen onurak gehiago handitzeko. Enpresa Batzordea ziur dago Mecaner bideragarria dela, Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3