Estatu mailan antolatu diren urtarrilaren 20ko mobilizazioetan parte hartzera animatzen dugu, Palestinari elkartasuna adierazteko, genozidioaren aurka eta armen merkataritzaren amaiera eta Israelekiko harremanak eskatzeko.

« Genozidioaren, okupazioaren, apartheidaren eta kolonialismoaren aurkako neurri zehatz eta eraginkorrak eskatzen dizkiegu Espainiako gobernuari eta euskal erakundeei »
Palestinaren Okupazioaren Aurkako Elkartasun Sare Estatalak (RESCOP), Espainiako Estatu osoko gizarte-erakundeak, kolektiboak eta herri-plataformak biltzen dituenak, kalera ateratzeko deia egin du larunbat honetarako, urtarrilak 20, Palestinari elkartasuna adierazteko, genozidioaren aurka egiteko eta armen merkataritza eta Israelekiko harremanak amaitzeko eskatzeko.
RESCOPen eskaerekin bat egiten dugu, eta gure afiliazioa eta, oro har, herritarrak animatzen ditugu Euskal Herriko hainbat lekutan egigo diren elkarretaratzeetan parte hartzera, Espainiako Estatuko gobernuari eta Euskal Herriko erakundeei Gazako Zerrendako genozidioaren eta Palestinako okupazioaren, apartheidaren eta kolonialismoaren aurkako neurri zehatz eta eraginkorrak eskatzeko.
Mobilizazioak
- Bilbo 12:30ean plaza Biribila
- Berriz 13:00etan Olakueta plaza
- Iruñea 17:00etan Antoniutti
- Gasteiz 18:00etan Eusko Legebiltzarra
- Eibar 18:30ean Untzaga plaza
- Tutera 19:30ean Foruen plaza
Palestinak behar gaitu.
Stop genozidioa! Israel boikot!

Ez dezagun Palestina ahaztu
Sidenorrek Israelgo industria militarrarekin duen harreman komertzial oro baztertzen dugu
Euskal langileria herri palestinarraren alde mobilizatu da
Palestinaren aldeko lanuzte orokorra: jarraipen handia eta mobilizazio masiboak
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9










