2024ak sei hildako utzi ditu dagoeneko Euskal Herrian, horietako 4 Nafarroan. Maria Chiviteren gobernuari ikuskatzaile gehiago kontratatzeko eskatzen diogu, lan-osasunari buruzko araudia zigorgabetasun osoz saihesten duen patronala kontrolatzeko.

 

« Nafarroako Gobernuak  ez du behar adina baliabide jartzen  araudia betearazteko »

 

LAB, CGT, Steilas, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek elkarretaratzea egin dute gaur Iruñean, Nafarroako Gobernuaren egoitza nagusiaren parean, duela bi egun Arriben altueratik erorita zendu zen langilearen heriotzagatik protesta egiteko. Gauza da gaur berean bertze langile bat hil dela Cadreitan eta, beraz, dagoeneko lau langile direla urtarrilaren 10etik 17ra Nafarroa Garaian hil direnak. 2023an 12 izan ziren denera.

2024. urteak, dagoeneko, sei hildako utzi ditu Euskal Herrian, horietako lau Nafarroan. Azken urteetan Nafarroak lan istripuetan marka guztiak apurtu ditu eta badirudi joerak ez duela etenik. 2023an Nafarroan 26.360 lan istripu izan ziren (baja gabeak + bajadunak + larriak).

Izan ere, patronalak inpunitate osoz egiten dio muzin lan osasuneko araudiari. Aliatu estrategiko bat baitu horretan, Nafarroako Gobernua, zeinak ez baitu bitartekorik jartzen araudia betearazteko. Eta horren ondorioa urtetik urtera ikusten ari gara: lan istripu andana eta heriotz ugari.

 

Ikuskatzaile gehiago

Hobe luke Maria Txibiteren gobernuak ikuskatzaile gehiago kontratatzea patronala kontrolatzeko, eta ez milaka eta milaka euro xahutu prebentzio lurralde delegatua bezalako figuretan, zeinak enpresei araudia betearazi beharrean “xumeki gonbidatzen ditu” lan osasunerako araudia bete dezaten. Gogoratzekoa da badirela 28 urte Europan derrigorrezkoa dela araudi horiek betearaztea. Berandu dabiltza.

Arribeko heriotzaren gibelean badira arduradunak. Eta arduradun horiek badituzte laguntzaileak, konplizeak. Eta horiek guztiek erantzun beharko dute inoiz. Soilik langileria antolatuak irauliko du egoera hau. Lantokietan antolatzen jarraitu behar dugu, gero eta indar gehiago izateko, eta patronalari gauzak gero eta zailagoa jartzeko, Gobernuak babesten duen inpunitate hori behingoz buka dakion.

 

LAB · CGT · STEILAS · ESK · EHNE ·Hiru

 

2025ean laneko heriotza kopuruak gora egin du

Gaur, Arriskuen Prebentziorako Legea indarrean sartu zenetik 30 urte betetzen dira: 30 urte patronalak araudi hori inpunitate osoz betetzen ez Irakurri

2025an jadanik gainditu da ihaz lan-istripuz egondako heriotzen kopurua

Urtea oraindik bukatu ez denean, 65 langile dira aurten lan istripuetan hildakoak, iaz baino bat gehiago. Irakurri

Greba Haizea Bilbao-n segurtasuna eskatzeko

Haizea Bilbao-ko langileak lan-baldintza seguruak exijitzeko azaroaren 12an, 19an eta 26an lan-uzte partzialak egingo dituzte. Gure osasuna haien irabazien gainetik Irakurri

Prebentzio Legea: 30 urte geroago patronalak araudia bete gabe jarraitzen du

Enpresen % 80k ez duela prebentzio-araudia betetzen 30 urte indarrean egon ondoren salatzen dugu. Neurri zehatzak proposatzen dizkiogu Nafarroako Gobernuari basogintzako Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14