Abenduaren 30ean Iruñean egingo den manifestazioarekin bat egiten dugu. Hauek dira gure eskakizunetako batzuk: su-etena, blokeoa kentzea, zerbitzuak eta eskubideak berrezartzea, garbiketa etnikoa eta Apartheid erregimena amaitzea eta Israeli armak erostea eta saltzea etetea.

 

«  Su-eten berehalakoa eta iraunkorra  ezartzea, nazioarteak gainbegiratuta Gazako zerrendan »

 
Pertsona eta erakunde sinatzaileok hau eskatzen dugu:

  1. Su-eten berehalakoa eta iraunkorra ezartzea, nazioarteak gainbegiratuta Gazako zerrendan.

  2. Gazako zerrendari blokeoa kentzea eta laguntza humanitarioa sartzen uztea.

  3. Palestinarren bizitza normala ahalbidetzen duten zerbitzu eta eskubide zibil eta laboralak berrezartzea.

  4. Israelekin armen eta baliabide militarren sal-erosketak etetea, biztanleria zibilaren kontra ez erabiltzeko.

  5. Palestinarren kontra burutzen ari diren gerra-krimenak eta gizateriaren aurkako krimenak salatzea, genozidio osatzen dutelako (Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Mandataria den Craig Mokhiber-en, definizioaren arabera). Era berean, preso dauden pertsonak eta errefuxiatu guztien itzulera eskatu.

  6. Israelek Palestinako Lurralde Okupatuetan daraman garbiketa etnikoaren eta Apartheid erregimenaren amaiera exijitzea. (Garbiketa etnikoa eta apartheida dira, Human Rights Watch, Amnistia Internazionala eta NBEren txostenak erabiltzen dituzten beste termino batzuk, inguruko egoera zehazteko).

  7. Israeli eta Palestinari dagozkien NBEaren ebazpenak zorrotz bete daitezela exijitzea, baita ere nazioarteko komunitatearen aldetik Palestinar Estatuaren aintzatespenal.

  8. Israelek bere apartheid-politikekin, legez kanpoko koloniekin eta sarraskiekin jarraitzen duen bitartean, administrazio eskala guztietan harremanak etetea bultzatzea, diplomatikoak eta lehentasunezko elkarte komertzial eta militarrekoak barne.

 

 

Abenduaren 30ean manifestazioa Iruñean

Gure afiliazioa eta, oro har, Nafarroako gizartea animatzen ditugu abenduaren 30ean, 12:00etan, Golem zinemetatik abiatuko den manifestazioan parte hartzera.

'Yala Nafarroa con Palestina' plataformarekin ere bat egin dezakezu:

 

Sinatzaileak

(Behin behineko zerrenda)

Altsasuko Feministak
AMONA Asociación de Mayores Organizados de Navarra
Ayto. Arizkun
Asociación AEIOZU
Asociación de Mujeres Periodistas de Navarra
Asociación Islam en Femenino
Ateneo Republicano de Tudela
Auzoak. Coordinadora de Jai Batzorde de Iruña.
Bardenas Ya!
BDZ Nafarroa
Bizilore
Burlatako Txistulariak
CCOO
CGT/LKN Nafarroa
Colectivo de Bomberos de Navarra
Colectivo de independientes de Tudela
Colegio Oficial de Trabajo Social de Navarra
Comisión Española de Ayuda al Refugiado en Navarra (CEAR Navarra)
Comité Viscofan Urdiain
Comunidad Islámica de Pamplona, Mezquita Al-Badr
Concejo de Lakabe
Congreso de los Pueblos de Colombia - Capitulo Europa
Contigo Navarra – Zurekin Nafarroa
Contigo Tudela
Ekinklik argazkilariak
El Salvador Elkartasuna
Elizondoko Herria
Errotxapeako Jai Batzordea
ESK sindikatua
Etxalde Nekazaritza Iraunkorra
Euskal Herria Bildu Nafarroa
Exopía. No Borders. Mugarik ez.
Eztibeltza Kooperatiba
Federación batean
Fundación Mundubat
Geroa Bai
Gerrarik ez. Plataforma contra las guerras
HELPNA Bomberos y voluntarios ayuda humanitaria
Iniciativa Solidaria con Palestina / Palestina Elkartasuna Ekimena (V. de Egüés/Eguesibar)
Iturrama Kantuz
Izquierda Unida de Navarra – Nafarroako Ezker Batua (IUN-NEB)
Jo ala Jo Kultur Taldea
Junta Republicana de Izquierdas de Navarra
KEM-MOC
LAB
Marikaroa
Martes Al Sol
Mayores Frente a la Crisis [LACARRA, AMONA, ANAPP, FPJ de CCOO, UJP UGT, SASOIA, COESPE NAVARRA]
Memoriaren Bideak
Mugarik Gabe Nafarroa
Nafarroako Osasun Plataforma /Plataforma Navarra de Salud
Navarra Sanitaria por el Alto al Fuego
ONGD fundación-TAU-fundazioa
Paz y Solidaridad
PCE-EPK Navarra
Pensionistas Navarra-COESPE
Personas refugiadas en acción / Errefuxiatuak martxan
Red de Economía Alternativa y Solidaria - REAS Navarra
Red Navarra de lucha contra la pobreza y la exclusión social
Sakana Harrera Harana
Salvamento Marítimo Humanitario
Sanduzelaiko Sare Soziala/Red Social de San Jorge
Solidari
SOS Racismo Navarra
STEILAS
Traperos de Emaús
Txeih Jazz Factory (grupo musical)
UGT
Yoslocuento
Zona de Sangüesa Puente Solidario - Zangozaldea Elkartasun Zubia (Asociacion de apoyo al Pueblo Saharaui)

 

YALA-GOAZEN-VAMOS

 

Egin diezaiegun aurre Israeli eta bere konplizeei

Palestinako herriaren alde eta Israelgo estatu sionistaren eta mendebaldeko konplizeen genozidioaren aurka egingo den manifestazioan parte hartzera animatzen zaituztegu urriaren Irakurri

Araba Palestinaren alde. Stop sportwashing!

Israel Premier Tech talde sionista parte hartzen ari den Espainiako itzulia dela eta, irailaren 5ean hainbat deialdi prestatu dira Gasteizen Irakurri

Langileok Palestinarekin.¡Stop genocidio! ¡SOS Rafah!

Pasa den urritik, Palestina eta, bereziki,Gazako Zerrenda Estatu Batuek, Europar Batasunak eta nazioarteko komunitatearen zati handi batek emandako inpunitatearekin benetako Irakurri

Palestinaren aldeko ekarpen solidarioa egin ezazu

Palestinaren aldeko ekarpen ekonomiko solidarioa egitera animatzen zaitugu, proiektu humanitarioak bultzatzeko eta Netanyahu Nazioarteko Zigor Auzitegira eramateko. Palestina libre! Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6