CAF enpresa bere langileak amiantoaren eraginpean egotearen zuzeneko arduradun gisa da. Era berean, administrazioaren jarrera salatzen dugu, baliozkoak ez diren desamiantatze-protokoloak ezartzen baitituelako.

« CAF erantzule zuzena da eta administrazioaren jarrera salagarria da »
CAFek Beasainen duen lantokiko 4.saileko akaberan, ehundaka langile amiantopean lan egitea ekidin zitekeen. Enpresa arduradunak dira zuzenean egoeraren erantzule, baino administrazioaren jarrerak ere erabat salagarria da.
Egoeraren jakitun izanik, Enpresa Batzordeak zuzenean komunikatu bait zion, OSALANek ez zuen inolako urratsik eman balizko kutsadura hori ekiditeko. Desamiamtatu lanen aurretik, bitartean eta gero hartutako erabakiak okerrak izan ziren.
Beraz, bi salaketa egiten ditugu:
- OSALAN Enpresarekin soilik jarri zen harremanetan. Nahiz eta prebentzio delegatuek abisua eman, 7 egun igaro arte ez zen Enpresa Batzordearekin bildu eta ez zituen kutsatutako instalakuntzak bisitatu. OSALANen jokaera erabat desegokia izan da.
- Administrazioak ezartzen dituen desamiantatu protokolo orokorrek ez dute balio. CAF bezalako enpresa batean egoera hau eman bada, bestelako lekuetan zer gertatuko ote da??
Ez enpresa mailan ez eta administrazio mailan inork ez du guzti honen inguruko ardurarik hartu bere gain. Benetan lotsagarria.
Irun eta Beasaingo CAFeko Enpresa Batzordeak
CAF-en aurkako salaketa txalotzen dugu
ESK-tik gure babes irmoa adierazi nahi dugu aurkeztu duten salaketari CAF enpresako Administrazio Kontseiluaren aurka, Palestinako lurraldearen okupazioarekin eta kolonizazioarekin…
Irakurri
CAFek kontziliaziorako eskubidea bermatu behar du
CAFek langile baten lanaldia egokitu behar izan du eta 5.500 €-ko kalte-ordaina ordaintzera zigortu dute, langile batek kontziliaziorako duen eskubidea…
Irakurri
Hitzarmen on bat CAFen
Lanuzteak, mobilizazioak eta presioa izan dira, berriz ere, CAFeko Zuzendaritzaren jarrerak mugitzeko eta hitzarmen on bat lortzeko formula; hala ere,…
Irakurri
Amiantoa CAFen: berriro gerta ez dadin
CAF enpresa bere langileak amiantoaren eraginpean egotearen zuzeneko arduradun gisa da. Era berean, administrazioaren jarrera salatzen dugu, baliozkoak ez diren…
Irakurri
- 1
- 2









