Sindikatuok Israeli exijitzen diogu sarraski-estrategiari eta lurralde palestinarraren okupazioari amaiera emateko. Langile klaseari dei egiten diogu mobilizazioak babes ditzan.
« Israel-ek azken 75 urteetan, Palestina kolonizatu eta apartheid sistema inposatu du »
Joan den larunbatetik hona, indarkeriak gora egin du, lehendik gerra egoera etengabean murgilduta zegoen Palestinako lurraldean. Israelgo Estatu Sionistak Palestinaren aurkako erabateko gerra deklaratu izanak Gaza erabat suntsitzea, gerra-krimen kontaezinak, langile palestinarren hilketak (baita Israelgo estatuaren baitan ere) eta gizateriaren aurkako hamaika urraketa suposatzen ari da.
Apartheid 75 urtez
Indarkeriaren zurrunbiloa ez da gauza berria Palestinan, eta azken 75 urteetan, bere lurraldearen kolonizazioaren eta bere herritarrei apartheid sistema inposatzearen ondorioz etengabekoa izan da. Gatazkaren zifrek bere horretan hitz egiten dute: 5’9 milioi Palestinar errefuxiatu bizi baldintza ankerretara eta erbestera kondenatuak, 5.000 preso politiko baino behiago, horietarik ehunkada haurrak direlarik, de facto zeru zabaleko kontzentrazio eremu handiena den Gazaren kontrako 16 urtetako blokeoa eta bonbardaketa etengabeak, langile palestinarrentzat checkpoint gizagabeak eta lan baldintza prekarioak nahiz esplotazio orokorra, palestinarren lurren lapurreta, eguneroko razziak palestinarren etxeetan, emakume palestinarren bortxaketak nahiz haurren kontrako jazarpenak, eta herri oso baten umiliazioa. Hau da gerra espirala etengabe elikatzea suposatzen duen errealitate gordina.
Palestinak gure elkartasuna behar du
Palestinak elkartasuna behar du, baino batez ere konponbideak behar ditu. Ezin dugu Palestina bakarrik utzi. Palestinako herriak amesteko, bere etorkizuna erabakitzeko, aske izateko eta duintasunez bizitzeko eskubidea du. Horregatik da hain garrantzitsua denbora gehiegi irauten duen gatazkari konponbidea bilatzea. Zentzu honetan, ireki daitezkeen bide diplomatikoek, lehenengo pausu bezala Palestinarren genozidioarekin bukatzea eta bahitutako pertsonen askatasuna lortzea behar-beharrezkoa da.
Horregatik, sindikatuok Israeli bere hondamendi politika eta Palestinarren lurren okupazioari behingoagatik bukaera ematea exijitzen dugu. Baldintza honetatik abiatuta, nazioarteko komunitatearen babesarekin elkarrizketa eta negozio bati bide ematea eskatzen dugu, Nazio Batuen ebazpenen errespetuan oinarrituko dena, eskualdean bakea eta egonkortasuna bermatuko duen irtenbide integral bat bermatuko duena, eta Palestinar estatu baten zilegitasuna aitortuko duena, zeinak palestinarren bizitza duin baterako eskubidea bermatuko duen.
« Langileoi mobilizazioetan parte hartzera deitzen dugude las movilizaciones »
Israelek Nazio Batuen ebazpenak errespetatu behar ditu
Ankerkeria honekin bukatu beharra dago, eta hortaz giza eskubideak urraketekin konplizitate oro desagertzea eskatzen dugu. Langile klaseari Israel presionatzeko eskura dituen mekanismoak aktibatzea eskatzen diegu, Nazio Batuen ebazpenak onartu ditzan eta eskualdean bake nahiz egonkortasun agertokia lortu dadin.
Hortaz gain, erakundeei apartheid-arekin, gizateriaren kontrako krimenekin eta Palestinak pairatzen duen genozidioarekin konplizeak izateari utz diezaiotela exijitzen diegu.
Manifestatzeko deia
Bukatzeko, manifestu hau sinatzen dugun sindikatuok, langile klasea, egingo ditugun elkarretaratzetan eta hemendik aurrera parametro hauetan eta palestinar herriarekin elkartasunez deitu daitezkeen mobilizazioetan parte hartzera deitzen dugu.
- Bilbo: urriak 19, osteguna, 12:00etan Eliptika Plazan.
- Iruñea: urriak 19, osteguna, 12:30ean Udaletxe Plazan.
CCOO Euskadi - CCOO Nafarroa - LKN-CGT Euskadi - EHNE - ESK - Etxalde - HIRU - LAB - STEILAS
Stop genozidioa! Langileok Palestinarekin
Egin diezaiegun aurre Israeli eta bere konplizeei
Araba Palestinaren alde. Stop sportwashing!
Langileok Palestinarekin.¡Stop genocidio! ¡SOS Rafah!
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6