Datorren azaroaren 11n Iruñean egingo den manifestazioan parte hartzera deitzen dugu, Nafarroako erakundeei gutxieneko 1.080 €-ko pentsio baxuak osatzeko konpromisoa har dezatela eskatzeko.

 

 

«  Nafarroan 50.949 pertsonak  1.080 eurotik beherako pentsioa jasotzen dute »

 

Pentsio-sistema publiko batek zahartzaro duina bermatu behar du. Gaur egun, hori gertatuko dela ziurtatzeko modu bakarra da Nafarroako erakundeek konpromisoa hartzea, aurrekontuen bidez, 1.080 eurora iristen ez diren pentsioak osatzeko.

Egungo errealitate sozioekonomikoaren ondorioz, gizarteko sektore gero eta zabalagoek ez dute gutxieneko diru sarrerarik jasotzen duintasunez bizi ahal izateko. Nafarroan 50.949 pertsonak 1.080 eurotik beherako pentsioa jasotzen dute, eta horietatik % 66 emakumeak dira. Beste behin ere, argi geratzen da pentsioetako genero-arrakala egia ukaezina dela, emakumeek bizitzan zehar egin dituzten ordaindu gabeko zaintza lanekin erabat lotuta dagoena.

 

Proposamen errealista

Ez dugu ezinezkorik ez aparteko ezer eskatzen: 2024rako Nafarroako Aurrekontuetan gutxieneko pentsioaren osagarria 1.080 eurotan 14 ordainsaritan ezartzeko eskariari bultzada bat eman nahi diogu. Horrek pobreziaren atalasearekin gutxieneko pentsioa eguneratzeko bidean jarriko gintuzke, Europako Gutun Sozialak ezartzen dituen diru sarreren nahikotasun irizpideetan. Pobrezia atalase horrek, beste faktore soziosanitario batzuekin batera, zalantzarik gabe eragiten dio pertsonen osasunari.

2022an, Gizarte Segurantzak berak osatu zituen gutxieneko pentsio horiek, ezkontidea ardurapean ez zuten 65 urtetik gorakoentzat, 685 € arte, 14 soldatatan. Nafarroako Gobernuak, zerga kenkarien bidez, zenbateko txikiko alarguntasun eta kontribuzio pentsioak osatzen zituen, 776 euroraino. 12.000 pentsiodun izan ziren, 12 milioi euro inguruko kostuarekin.

2023an, Gizarte Segurantzak gutxieneko pentsioak 743 € arte osatuko ditu, eta Nafarroako Gobernuak gauza bera egingo du 14 ordainsariko 845 eurora iritsi arte.

 

60 miloi

Gaur egun, Nafarroan, Gizarte Segurantzaren gutxieneko pentsioa 743 eurotik 1.080 euro arte osatzeak 32.000 pentsioduni eragingo lieke; horietako % 66 emakumeak lirateke, eta kostua 60 milioi euro ingurukoa izango litzateke.

Borroka hori Errenta Bermatua handitzeko eskariarekin lotzen da, zailtasun ekonomikoak dituzten familiei gutxieneko diru sarrerak ziurtatzera bideratua. Horrela, bazterketa arriskuan dauden pertsonei diru sarrera duinak ziurtatuko zaizkie bizitzako etapa guztietan, aberastasuna banatzen lagunduz.

 

 

« Erreklamazio justu hori defendatzeko eskatzen diegu  Parlamentuko talde politiko guztiei  »

 

Nafarroak eskumenak ditu

Foru erakundeek eskumen juridiko eta legal nahikoak dituzte osagarri hori ezartzeko. Hori guztiagatik, erreklamazio justu hori defendatzeko eskatzen diegu Parlamentuko talde politiko guztiei, beharrezkoa izan daitekeen aurrekontu partida onartuz.

Beraz, eskatzen dugu 2024ko Aurrekontu Legeak onar dezala nafar guztien gutxieneko pentsioa kopuru horretara iristeko behar den kopurua.

Nafarroako herritar guztientzako bizitza duin baten alde, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa, orain.

'Ahora 1080 Orain' Herri Ekimena

 

1.080 euroko gutxieneko pentsioa Nafarroan orain!

Datorren azaroaren 11n Iruñean egingo den manifestazioan parte hartzera deitzen dugu, Nafarroako erakundeei gutxieneko 1.080 €-ko pentsio baxuak osatzeko konpromisoa Irakurri

Pentsio Sistema Publiko baten aldeko mobilizazioak babesten ditugu

ESK-k Hego Euskal Herriko hiriburuetan maiatzak 13ko deitutako Pentsiodunen Mugimenduaren mobilizazioak babestu ditugu. Irakurri

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren itxialdia eta baraualdiarekin bat

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren itxialdia eta baraualdia babesten dugu, langile klaseak behar dituen pentsioen erreforma exijitzen dugu eta martxoaren 18an Irakurri

Euskal Herriko pentsiodunak: 5 urteko borroka eta lorpenak

Datorren urtarrilaren 16an Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren 5. urteurrena ospatzera animatzen zaitugu. Borrokak darrai! Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5