Gizarte mugimenduen topaleku izango den ‘Su txikien itsasoa’ ekimena egingo da irailaren 30ean; trantsizio ekosoziala elkarrekin pentsatzeko hitzordua.

 

 

« Su txiki horiek  aldaketa sozialerako  itsaso bihurtzea dugu xede »

 

Irailaren 30an Su Txikien Itsasoa gizarte mugimenduen topaketa burutuko dugu Ozaetako GaraiON Sorgingunean. Erronka handiko garaiak bizi ditugu, bizitzak erasotzen dituen sistema bidegabe eta bideraezin honen aurrean alternatiba eraikitzea beharrezkoa dugu. Horri buruz aritzeko elkartuko gara: nola helduko diogu trantsizio ekosozialari?

Asko gara egun Euskal Herrian borrokan gabiltzanak, krisi ekologikoari, pobretzeari, eskubide sozialen galerari… aurre egiteko, eta feminismotik, ekologismotik, langileen eskubideak eta bizi baldintzak erdigunean jarriz, gerraren aurka eginez, bizitza bizigarrien alde eta abar luze bat. Su txiki horiek aldaketa sozialerako itsaso bihurtzea dugu xede, eta horretarako ditugun adostasunei eta zoru komunari buruz aritu eta elkarrekin egin nahi dugunaz eztabaidatzea beharrezkoa da.

Izan ere gizarte mugimendu ezberdinok lanean ari gara, eremuz eremu, baditugu proposamenak eta badugu zer esana. Ekimen honen helburua guztion arteko harremanak estutzea, sinergiak sortzea eta partekatzen ditugun zoru komun eta erronken inguruan aritzea da. Euskal Herriko eragile sozial eta sindikalen zein herri mugimenduen arteko topaketa-jardunaldia izango da “Su Txikien Itsasoa”.

 

Su txikien itsasoa prentsaurrekoa

 

«  Gonbidatu nahi ditugu  eragile sozial, sindikal eta herri mugimendu ezberdinak eta hauen parte diren kideak »

 

Irailaren 30ean

Egun osoko topaketa izango da irailaren 30ekoa, 10:00etan hasi eta arratsaldeko 18:00etan bukatuko dena. Trantsizio ekosozialerako edukiez eta aliantzen beharraz hausnartuz ekingo diogu egunari. Goizean, sustatu nahi dugun trantsiziorako funtsezkoak iruditzen zaizkigun ardatzei buruz eztabaidatuko dugu goizean, hala nola, planeta bizigarria guztiontzat, nola ekarri bizitzak erdigunera, lanen eta ondasunaren banaketa, burujabetzak, pertsona guztiak eskubide guztien jabe izatea, trantsizio demokratikoa eta sozialki justua edota gerrari ez-a. Ondoren arratsaldean elkarrekin egin ahal eta nahi dugunaz aritzeko. Eremu ezberdinetako borroken berri izateko tailerrak ere izango ditugu.

Ekimen honetan izena eman eta bertaratzera gonbidatu nahi ditugu eragile sozial, sindikal eta herri mugimendu ezberdinak eta hauen parte diren kideak. Behean dagoen linkaren bidez egin daiteke, eta bazkaltzeko zein garraio kolektiborako eskaintza egongo da. Berriro diogu, sinetsita gaude su txikien itsasoa piztu behar dugula, trantsizio ekosoziala elkarrekin pentsatu, eta horren eraikuntzan elkarrekin ekiteko.

Irailaren 30ean ikusiko dugu elkar!

Izena eman

 

‘Su txikien itsasoa’, gizarte mugimenduen topalekua

Gizarte mugimenduen topaleku izango den ‘Su txikien itsasoa’ ekimena egingo da irailaren 30ean; trantsizio ekosoziala elkarrekin pentsatzeko hitzordua. Irakurri

Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuak 2023: propaganda hutsa

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak Eusko Jaurlaritzak 2023rako aurkeztutako aurrekontuak gogor kritikatzen ditu eta abisatzen du DSBEan emandako murrizketak probetzearen Irakurri

Pobrezia eta bazterketa, giza eskubide arazoa

Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean erantzukizun instituzionala eta politika publiko eraginkorrak eskatzen ditugu, eskubideak benetan eraginkorrak izan daitezen. Irakurri

Osasun publiko, unibertsal eta kalitatezkoaren alde sinatu

ESK bat dator osasun publiko, unibertsal eta kalitatezkoaren aldeko Legegintzako Herri Ekimenaren sinadura bilketarekin. Aldarrikapen garrantzitsu hau zure sinadurarekin babestera Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9