Osakidetzak langileen eta garbiketa-enpresen arteko akordioa bere gain hartzeko konpromisoa hartu zuen; baina behin alderdien arteko akordioa lortuta, Osakidetzak trabak jartzen ditu etengabe, eta horrek mobilizazioekin eta grebarekin jarraitzera behartzen gaitu.
« Osakidetzak trabak jartzen ditu negoziazioa hasi zenetik 5 urte igaro ondoren »
Osakidetzako zentroetako garbiketa-zerbitzuko langileok aspaldidanik irekita dugun lan-gatazkari buruzko azken gertakarien berri eman nahi dugu jendaurrean. Joan den astelehenean, ekainaren 26an, Enplegu eta Lan Sailburuordetzak bai sindikatuek bai enpresen ordezkariek Eusko Jaurlaritzaren egoitzan bilera batera deitu gintuen.
Bideratzaile lanetan ari den Sailburuordetzak, aurreakordiorako proposamen bat jarri zuen mahai gainean, eta alde biei eskatu zien horren inguruan geneukan jarrera adieraz genezan. Aztertu eta eztabaidatu ondoren, bi aldeen gehiengoak ados jarri ginen, eta akta bat jaso genuen, proposamenaren edukia plantilletara eramateko prest geundela adierazteko.
Enpresekin akordioa
Behin oztopo hori gaindituta, eta Osakidetzako arduradun nagusiak, Gotzone Sagarduik uste zuen Hitzarmen Kolektiboari buruzko akordioa enpresei eta haien langileei zegokiela, eta berak zuzentzen duen Sailak errespetatu egingo zuela enpresek eta langileek beren lan-hitzarmenean lortzen duten akordioa. Gure ustez, akordiotik gertuago geunden, lan-gatazka horri amaiera emateko, eta, beraz, akordioa babestu eta bere gain hartuko zuela.
Hala ere, astebete geroago, Osasun Sailak ez du horri buruzko iritzirik eman eta, beraz, aurre-akordioa paper bustian geratu da. Dirudienez, orain Osakidetza eta enpresak ez dira ados jartzen dagokiguna ordaintzeko behar den moduan... Noiz eta, negoziazio-prozesua hasi zenetik 5 urte igaro direnean eta dagoeneko 90 egun baino gehiago irauten duen greba batera behartu gaituztenean! Hau arduragabekeria!
Osakidetzaren trabak
Sufrimendu handiaren ondoren, azkenean enpresekin eskatu zitzaigun bezala elkar ulertzera iritsi ginela zirudienean, Osakidetzak atzera egiten du eta orain trabak eta oztopoak jartzen saiatzen da proposamenean jasotakoari. Ez al ginen geratu Osakidetzaren eskumena ez zela eta, beraz, ez zela alderdiek legitimoki adosten genuen horretan sartuko? Hau probokazioa!
Garbitzaileok ez gara eskuak gurutzatuta geratuko, ez. Osakidetzak aurreakordio-proposamen bat du mahai gainean, gatazka luze horri, mobilizazioei eta greba-deialdiei amaiera emango diena. Hasiera batean, gaurko prentsaurrekoaren asmoa zen jakinaraztea uda ate-joka genuenez ez genuela ikusten greba deialdia oso eraginkorra zenik eta momentua zela bizitzak erdigunean jartzeko eta atseden hartzeko eta gureekin gozatzeko, baina egoera horrek mobilizatzen jarraitzera behartzen gaitu. Aukera hori mespretxatzen badu, LABek, UGTk, CCOOk eta ESK-k osatutako gehiengo sindikalak udan mobilizazioei eutsiko diela eta greba gehiago deituko dituela iragarri nahi dugu. Ez gaude prest gure lan-baldintzekin jolasteko, ezta horrela gezurra esaten zaigula jasateko ere.
LAB-UGT-CCOO-ESK
Gipuzkoako Foru Aldundiaren garbiketako aurreakordioa sinatu da
Donostiako Udalaren garbiketa-aurreakordioa sinatu da
Bizkaiko Diputazioko garbitzileek % 24ko gutxieneko soldata-igoera lortu dute
Donostiako Udalak azpikontratatutako garbitzaileak grebara aterako dira
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- 10
- 11