Osakidetzak azpikontratatutako garbiketa-plantillek protestak gogortuko dituzte enpresen eta Osakidetzaren jarrera iraingarriaren aurrean, lehendik zuten homologazio-eskubidea kendu nahi baitiete.

 

 

« Hitzarmenak, Osakidetzako langileen  baldintzekin homologatzea  du helburu »

 

Osakidetzako garbiketa-zerbitzuaren enpresa esleipendunetako langileok hilabete eta erdi baino gehiago daramagu Greban, gure hitzarmena defendatzeko. Alegia, lan-baldintzak Osakidetzako langileen baldintzekin homologatzea helburu duen hitzarmena. Horiek izan dira, hain zuzen ere, bere garaian inplikatutako hiru alderdiok (enpresak, langileok eta Osakidetza) onartu genituen joko-arauak, eta horien arabera jardun dugu urteetan eta urteetan.

Hala ere, enpresak eta Osakidetzako zuzendaritza homologazio-printzipioa hausten ari dira, uko egin baitiote Osakidetzako langileei azken urte hauetan aplikatu zaien gaiak egokitzeari eta aplikatzeari.

 

Lan berdina, baldintza berdinak

Ez gara homologaziotik haratago doazen gaiak aldarrikatzen ari, ez! Besterik gabe, Osakidetzako langileen baldintzen homologazioari eustea eskatzen ari gara: garapen profesionalaren deialdietara sarbidea izatea; txanda-kontratuari lotutako erretiro partziala hartzea; lanpostu hutsak betetzeko sistema bidezkoagoa eta objektiboagoa... Azken batean, eskatzen ari gara lan berdina egiten dugunean, baldintza berdinak izatea.

Enpresa esleipendunek eta Osakidetzako zuzendaritzak pilota elkarri botatzen diote, eta garbiketa-zerbitzuko langileok, berriz, beharrik gabe luzatzen ari den bidegabekeria handia jasaten ari gara.

 

 

 

«  Ez gara geldituko  duela hamarkada batzuk lortutakoari eutsi eta mantendu arte »

 

Greba gehiago eta kanpaldia

Egoera horrek mobilizatzera eta sektorean Grebak deitzera bultzatu gaitu. Ez gaude prest dagokiguna galtzen uzteko. Dagokiguna defendatzeko erabaki irmoa dugu. Ildo horretan, LAB, UGT, CCOO eta ESK sindikatuek osatutako sektoreko gehiengo sindikalak bi ekimen plazaratu nahi ditu gaurko egunean: alde batetik, greba-deialdia maiatzaren 28ra arte luzatzea erabaki dugula; eta, bestetik, datorren astelehenetik aurrera, maiatzaren 22a, Gurutzetako Ospitalearen aurrean egingo dugun Kanpaldia.

Maiatzean, gehiengo sindikalak keinu bat egin du negoziazioan planteamendu berri bat eginez; hala ere, enpresak intrantsigente agertu dira, eta Osakidetzako zuzendaritzak ez dio eskaintzari erantzun.

 

Jarrera iraingarria

Horregatik, Osakidetzako garbiketa-zerbitzuko langileok protesta gogortu egingo dugu datozen egunetan. Azkenik, mezu bat bidali nahi diegu enpresa esleipendunei eta Osakidetzako zuzendaritzari: iraingarria egiten zaigu zuen jarrera, baina argi gera dakizuela eta ez izan zalantzarik; ez gara geldituko duela hamarkada batzuk lortutakoari eutsi eta mantendu arte; alegia, Osakidetzako langileekiko lan baldintzak homologatu arte.

Homologazioa ez ukitu!

LAB-UGT-CCOO-ESK

 

Osakidetzan garbiketa-aurreakordioa sinatu da. Langileek borroka luzearen fruitua jaso dute.

Hitzarmena 5 urtez izoztuta egon ondoren, eta 100 egun baino gehiagoko grebaren ondoren, Osakidetzak azpikontratatutako Garbiketako Langileen Hitzarmen Kolektiboaren aurreakordioa Irakurri

Osakidetzak oztopoak jartzen dizkio garbiketaren akordioari

Osakidetzak langileen eta garbiketa-enpresen arteko akordioa bere gain hartzeko konpromisoa hartu zuen; baina behin alderdien arteko akordioa lortuta, Osakidetzak trabak Irakurri

Osakidetzaren garbitzaileen protestak gogortzen dira

Osakidetzak azpikontratatutako garbiketa-plantillek protestak gogortuko dituzte enpresen eta Osakidetzaren jarrera iraingarriaren aurrean, lehendik zuten homologazio-eskubidea kendu nahi baitiete. Irakurri

Hiru aste gehiago greban Osakidetzako garbiketan

Greba areagotzen dugu Eusko Jaurlaritzako Lan Sailburuordetzarekin negoziatzen ari garenean, besteak beste 2012-2022 Karrera Profesionalaren atzerapenak negoziatzea baitago jokoan. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9