Euskal Herrian, 2022an, 69 pertsona hil ziren lan-istripuz. Heriotza horiei gehitu behar zaizkie 358 istripu larri eta langileen osasunari zuzenean erasotzen dioten hainbat egoerek.

 

Langileak lan egiten obra batean

 

«Industrian gertatzen diren  lan-istripuen % 40  azpikontratatutako langileenak dira » 

 

2008tik, ezbehar-tasaren datuak ofizialki biltzen hasi ziren urtetik, 974 pertsona atera dira etxetik beren lanpostuetara joateko, eta ez dira inoiz gehiago itzuli. Horretaz gain, erakunde ofizialen esanetan, 2.500 pertsona hil dira lan gaizotasunen ondorioz.

 

Lan-istripuak eta lanbide-gaixotasunak

Lan-istripuak, lanbide-gaixotasunak eta lanaren ondorioz gaixotzen diren langileak egotea edo gaixorik lanera joatea beste erremediorik ez dutenak ez du halabeharrarekin loturarik. Hori horrela izateak honako hauei baino ez die erantzuten: utzikeriari, inbertsiorik ezari, arrisku psikosozialei ematen zaien arreta ezari , azpikontratazioari eta patronalaren eta administrazioen arduragabekeriari. Benetan istripua esaten jarraitzen diogu erailketa denari?

Lan-prekarietateak hil egiten du. Datuak baino ez dira ikusi behar; zenbat eta ezegonkortasun handiagoa enpleguan, zenbat eta langile gehiago pobretu, zenbat eta azpikontratazio handiagoa, orduan eta lan-istripu gehiago. Langileok badakigu hori, eta administrazioek eta patronalak ere badakite, baina azken horiei bost axola zaie, benetan axola zaiena etekinak direlako eta horiek lan-baldintza okerragoekin bakarrik handitu daitezke.

 

Azpikontratazioa: prekarietate gehiago, heriotza gehiago.

Langile-klaseak pairatzen duen prekarizazioaren ezaugarri askoren artean, azpikontratazioa da eragin zuzenena duen faktoreetako bat. Praktika horrek langileen lan-baldintzak okertzen ditu baita lan-segurtasuna eta osasunari dagokienez , eta, gainera, ezinbesteko konplize bat aurkitu du administrazio publikoetan.

Industrian gertatzen diren lan-istripuen % 40 azpikontratatutako langileenak dira. Lan-istripu bat izateko arrisku handiena dutenak dira, enpresa batek azpikontratatzen duenean, guztia azpikontratatzen du, baita lan-arriskuen eraginpean egotea ere. Azpikontratatutako langileak ez dituzte behar bezala prestatzen, eta horren aurrean enpresa nagusiak eta beste alde batera begiratu nahi duten administrazio publikoek kontrol falta nabarmena dute.

Jarduerak azpikontratatzea da enpresek beren irabaziak handitzeko gehien erabiltzen duten tresnetako bat, langileen ustiapenean eta zatiketan oinarrituta. Azpikontratazio horrek soldata- eta lan-baldintzetan zuzeneko ondorioak dituen bezala, laneko osasunean eta segurtasunean ere baditu. Erakunde arduradunak ez dira arduratzen errealitate hori agerikoa izateaz. Datuen arabera, Euskal Herrian 2022an izandako istripu hilgarrien % 15ek azpikontratazio-erregimenean lan egiten zuten pertsonak hil zituzten. Gainera, Laneko Segurtasun eta Higienerako Institutu Nazionalaren arabera, azpikontratatutako pertsonek lan-istripu bat izateko %65 aukera gehiago dituzte, eta lanbide-gaixotasun bat jasateko % 50 gehiago, enpresa nagusiak kontratatutako norbaitek baino.

 

Stop subcontratación

 

« Zenbat eta ezegonkortasun handiagoa, zenbat eta pobretze handiagoa, zenbat eta azpikontratazio handiagoa:  lan-istripu gehiago  » 

 

Mutuak eta enpresak konplizeak

Biak dira egoera horren erantzule, eta sistematikoki ukatzen dute patologien lan-jatorria, batez ere osasun mentalarekin zerikusia dutenena, eta uko egiten diote lanean jasandako lesioak erabat jasotzea bermatzen duten osasun-baliabideak emateari.

Horrek guztiak onuradun bakarra du: patronala, mutuak patronalak baitira eta ez baitiote behar bezala erantzuten langileei arreta emateko lanari.

Gero eta ohikoagoa da lan-eremuan bajak kudeatzeko enpresak aurkitzea, merkataritza-enpresen soldatapeko benetako sikario gisa jarduten dutenak, aldi baterako ezintasun-egoeran dauden langileei estortsioa egin eta alta-prozesua bizkortzeko eskatzeko.

Funtsezkoa da edozein irizpide medikori uko egin nahi dioten enpresa horiei, alta bizkortzeko helburu bakarrarekin, aurre egiteko, sendatze mediko eraginkor eta normalizatua izateko dugun eskubidea babestuko duen erantzun sindikal egokia ematea.

 

Covid eragindako ondorioak, lan-istriputzat hartuak

ESK-k lanpostuan hartutako COVID-ak eragindako sekuelak lan-istriputzat aitortzea lortu du epai batean. Irakurri

Prebentzioa lanean ez gaixotzeko eta ez hiltzeko

Gaur, Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Egunaren bezperetan gauden honetan, irmoki salatu nahi dugu langileok gure osasuna jokoan ipintzen dugula, Irakurri

Lanean hiltzen eta gaixotzen gara, patronalak zigorrik gabe jarraitzen duen bitartean

Patronalak lan-osasunerako araudia urratzen jarraitzen du, erakundeek beste alde batera begiratzen duten bitartean. Urkullu agintaldian izandako 444 heriotzak gogora ekarriz Irakurri

Lan osasunaren defentsan, antolatu eta aktibatu!

Azken hiru hamarkadetan patronalak lan-osasunari buruzko araudia behin eta berriz urratu ondoren, erakundeei eskatzen diegu lan-ikuskatzaileen kopurua handitzea, enpresak zigortu Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11